Maider Uriartek irabazi du Donostia Kultura Irratiaren ‘Hamaika entzuteko!’ lehiaketa

Oscar Sipanentzat izan da bigarren saria. Lan saridunak DK Irratiaren Ispilu Beltza irratsaio berezi batean ezagutzera emango dituzte gaur, abenduak 16. Donostia Kulturak antolatutako Irratiaren Hamaika entzuteko! lehiaketara aurkeztutako lanen artean, Maider Uriarte Doiz kazetariaren Azken farozaina lana onena dela erabaki du epaimahaiak aho batez. “Pieza erakargarria eta orekatua da, erritmo onekoa, soinu-efektuak modu eraginkorrean […]

Read More… from Maider Uriartek irabazi du Donostia Kultura Irratiaren ‘Hamaika entzuteko!’ lehiaketa

Alaia Martinek jantzi du txapela Donostia Arenan

Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoa jokatu zuen oiartzuarrak. Donostia Arena bertsozalez bete zen atzo. Bertsozale Elkartearen arabera, 6.500 lagun elkartu ziren bertan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken egunaz gozatzeko; 15:30ean zabaldu zituzten ateak eta aulkiak betez joan ziren bertsozaleak, 17:00etarako dena prest zegoen: antolatzaileak, gai-jartzaileak, epaileak, bertsozaleak eta, zortzi protagonistak: Alaia Martin Etxebeste, Andoni Rekondo Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Beñat […]

Read More… from Alaia Martinek jantzi du txapela Donostia Arenan

Lutxo Egia eta Ximun Fuchsen antzezlanak Ganbila bilduman

Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu. Susa argitaletxeak eta EHAZE Antzerkizale elkarteak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztu dituzte Donostian: Lutxo Egiaren Guardasol gorria eta Ximun Fuchs eta Axut! kolektiboaren Lurrez estali. Oier Guillan idazle eta antzerkigileak koordinatzen du Ganbila proiektua eta euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu, unean uneko […]

Read More… from Lutxo Egia eta Ximun Fuchsen antzezlanak Ganbila bilduman

Olatz Salvador, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa izango dira Donostiako Gure Ahotsak emakumezko musikarien zikloan

Kontzertuetarako sarrerak asteazkenean, abenduak 11, jarriko dira salgai Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Gure Ahotsak Emakumezko Musikarien Zikloak egitarau oparoa dakar 2025eko martxoaren 1etik 9ra Donostiara. Emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetan. Hurrenez hurren, Olatz Salvador, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa […]

Read More… from Olatz Salvador, Travis Birds, Amaia Miranda, Ginebras eta Tulsa izango dira Donostiako Gure Ahotsak emakumezko musikarien zikloan

Illunbe prest da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala larunbatean hartzeko

Alaia Martin Etxebeste, Andoni Rekondo Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eneritz Artetxe Eizagirre, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran dira edizio honetako finalistak. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako lau egun baino ez dira falta eta, gaur, aurkeztu dute azken saio hori Donostian. Alaia Martin Etxebeste, Andoni Rekondo Izagirre, Ane […]

Read More… from Illunbe prest da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala larunbatean hartzeko

‘Zu non, han DA!’ egitasmoaren bidez, Durangoko Azoka Euskal Herrira zabalduko da aurten ere

Gaurtik abenduaren 18ra bitartean, 23 liburu aurkeztuko dituzte idazleek saltokietan bertan. Durangoko Azokako nobedadeak urtarrilaren 19ra arte egongo dira ikusgai saltokietan. Zu non, han DA! izeneko egitasmoak bere bosgarren edizioa beteko du aurten. 2020an sortu zen, Durangoko Azokak euskal kulturgintzan sorrarazten duen dinamikaren indarra aprobetxatu eta euskal literaturaren urteko produkzioaren uzta Euskal Herri osora zabaltzeko […]

Read More… from ‘Zu non, han DA!’ egitasmoaren bidez, Durangoko Azoka Euskal Herrira zabalduko da aurten ere

Eguzki-sisteman barnako ibilbide bat, formatu handiko 40 argazkiren bidez

Iruñeko Sarasate pasealekuan Beste mundu batzuk argazki-erakusketa paratu dute urtarrilaren 9ra arte. Argazkiak Michael Benson egile estatubatuarrak NASAk eta ESAk zunda bidez bidalitako irudietan oinarrituta sortutako artelanak dira. Artea kalean programa egitasmoaren barruan datorren Beste mundu batzuk erakusketak eguzki-sisteman barrena bidaia bat egitera gonbidatzen du ikuslea, Michael Benson sortzailearen eskutik. La Caixa Fundazioak Iruñeko Udalaren […]

Read More… from Eguzki-sisteman barnako ibilbide bat, formatu handiko 40 argazkiren bidez

Olaia Martinez artistaren erakusketa paratu dute Donostiako Ilustratzailearen txokoan

Donostiarrak sortutako ilustrazioak bihartik, hilak 10, martxoaren 16ra arte egongo dira ikusgai Aiete Kultur Etxean. Olaia Martinez (Donostia, 1990) Arte Ederretan lizentziatu zen Salamancan eta Produktu Grafikoen Diseinua eta Irakaskuntza masterrarekin osatu zuen bere prestakuntza. Bere ibilbidean zehar, bestelako alorretan ere trebatu da. Haur eta Gazte literaturari dagokionez, esaterako, Galtzagorri elkarteak antolatzen dituen Marrazioak eta Biko-Teka […]

Read More… from Olaia Martinez artistaren erakusketa paratu dute Donostiako Ilustratzailearen txokoan

Euskal kulturaren erakusleiho handia

Antolatzaileen esanetan, “Durangoko Azokarekin euskal kulturgintzak lekua hartu du espazio publikoan, eta kulturazaleek Azokaren deiari gogoz erantzun diote, euskal kultur sisteman duten garrantziaren jakitun”. Lau eguneko jardunaldi bizien ostean, Durangoko Azokaren 59. edizioak atzo arratsaldean itxi zituen ateak eta Gerediaga elkarteari balantzea egiteko unea heldu zaio.  Bertako kideek adierazi dutenez, “euskal kulturaren erakusleiho handia izan […]

Read More… from Euskal kulturaren erakusleiho handia

Irati Bazeta ilustratzailearentzat aurtengo Sormen Beka Da, ‘Harien isla’ proiektuarekin

Epaimahaikideek arabera, “proiektuaren argitasunagatik, deialdira ondo egokitzen delako eta hasiberria izanik lehen erakusketa egiteko aukera emango diolako”, hautatu dute ilustratzaile abadiñarraren proiektua. Euskara jendea gaitzat hartuta esku hartze artistiko bat egitea zen aurtengo Durangoko azokako Sormen Beka deialdiko zeregina, eta Irati Bazeta ilustratzaile abadiñarrak irabazi du, Harien isla izeneko proiektuarekin. Margogintzan oinarrituko da bere lana. […]

Read More… from Irati Bazeta ilustratzailearentzat aurtengo Sormen Beka Da, ‘Harien isla’ proiektuarekin