‘Audiogile Berriak’ deialdiaren bigarren edizioa martxan da

Urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik deialdia. Aurrekoaren ildotik, aurten ere aurkezten diren lan guztietatik fikziozko hiru audio-gidoi proiektu garatuko dira, gidoi bilakatu arte. EITBk eta Tabakalerak Audiogile Berriak deialdiaren bigarren edizioa aurkeztu dute. Egitasmoaren helburua euskarazko soinu fikzioa sustatzea da eta urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik deialdia. Aurrekoaren ildotik, aurkezten diren lan guztietatik […]

Read More… from ‘Audiogile Berriak’ deialdiaren bigarren edizioa martxan da

Gazteei begirako egitarau berezia antolatu dute abenduaren 6an, Durangoko Azokan

Gazte Eztandak belaunaldien arteko transmisioa lantzea du helburu. Abenduaren 6an Gazte Eztanda izango da aurten ere Durangoko Azokan. Gazteei eskainitako egitarau berezian, aurkezpenak, lehiaketa, kontzertuak eta ekintza askoz gehiago egongo dira egun osoan zehar. Horrela, goizetik gauera arte kulturarekin gozatzeko plan aparta izango dute gazteek. Antolatzaileen esanetan, belaunaldien arteko transmisioa lantzea da ekimenaren helburua, gazteak […]

Read More… from Gazteei begirako egitarau berezia antolatu dute abenduaren 6an, Durangoko Azokan

Adolfo Arejitak euskarazko ehun errefrau aztertu eta liburu batean bildu ditu

Euskal Herrian XVI. mende bukaerako lehen bildumetatik hasi eta oraintsura arteko errefrautegietako aleak aztertu ditu egileak, errefrauoi hamaikatxo azalpen zein hausnarketa erantsiz. Adolfo Arejita euskaltzain osoaren Esaera goikoaz behera irauliak (Herri-literaturan errefrau-jorran)kaleratu du Euskaltzaindiak, Durangoko Azokaren atarian. Liburuan (Lehen eta Orain bilduma), ehun errefrau hartzen dira aztergai; gainera, ehun esaera horiek oinarri dira era bateko […]

Read More… from Adolfo Arejitak euskarazko ehun errefrau aztertu eta liburu batean bildu ditu

[BIDEOA] 2000ko hamarkadan girotuta, bi lagunen arteko harremana jaso du Miren Amurizak ‘Pleibak’ eleberrian

Bost urte igaro dira Berrizko bertsolari eta idazleak Basa, helduentzako lehen eleberria (Elkar), kaleratu zuenetik. Gaur, berriz, bigarren nobela aurkeztera etorri da Donostiara. Beste gauza askoren artean, Pleibak “laguntasun harreman baten kronika”, dela adierazi du Miren Amurizak (Berriz, 1990), bigarren eleberria aurkezten hasi denean. 2000ko hamarkadaren bueltan girotua, liburuan ahots nagusi bat ageri da beste […]

Read More… from [BIDEOA] 2000ko hamarkadan girotuta, bi lagunen arteko harremana jaso du Miren Amurizak ‘Pleibak’ eleberrian

Benito Lertxundik 60 urteko kantagintzari amaiera ematea erabaki du

Gernika kontzertuan disko bikoitza ere aurkeztu du gaur Orioko bardoak. Lan berri honek 2023ko azaroaren 11n Gernikako Jai-Alai pilotalekuan eskainitako zuzeneko hunkigarria jasotzen du. ‘Gernika kontzertuan‘ izeneko disko bikoitzaren aurkezpenarekin batera, Benito Lertxundik 60 urteko kantagintzari amaiera emango diola iragarri du gaur, Gernikan bertan egin duen prentsaurrekoan. “Urte honen hasieran, erabakia jada hartua zegoen nire […]

Read More… from Benito Lertxundik 60 urteko kantagintzari amaiera ematea erabaki du

2025ko Bertso Eguna Lesakan izango da

Urtarrilaren 25ean izango da. Sarrerak abenduaren 16an jarriko dira salgai bertsosarrerak.eus atarian. Azken urteotan egin duten moduan, lurraldez aldatuko da aurten ere Bertso Eguna eta Lesaka aukeratu dute hurrengo ediziorako. Bertsoaren festa handia urtarrilaren 25ean izango da eta Bertsozale Elkarteko kideek egun osoko plana ari dira antolatzen. “Goizetik hasita egun osorako egitaraua izango da, bertsolarien […]

Read More… from 2025ko Bertso Eguna Lesakan izango da

Xabi Aburruzaga musikariak “Soinu Gorria” liburua aurkeztu du

Portugaletekoaren musika ondorengoei lagatzea da helburua. Xabi Aburruzaga trikitilari eta musikariak Soinu Gorria bigarren liburua aurkeztu du. Lanak hogei konposizio originalen partiturak biltzen ditu, trikitiaren eta beste hainbat musika tresnaren interpretaziorako egokiak direnak. Halaber, pieza bakoitzak hainbat ilustrazioz eta azalpen didaktiko batez osatuta dago. Liburua ontzeko ideia pandemia garaian sortu zitzaion bizkaitarrari, Aburruzagak musikarien mezu […]

Read More… from Xabi Aburruzaga musikariak “Soinu Gorria” liburua aurkeztu du

EIZIEk euskal interpreteen lehen diagnostikoa egin du

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak euskara lan-hizkuntza duten interpreteen profila zehaztu nahi izan du (generoa, adina, prestakuntza, lantokia, lan-erregimena…), eta haien beharrak identifikatu, lan-baldintza duinak aldarrikatzeko ezik, interpretearen figura eta jarduna hobeto ezagutzeko ere. Interprete lanbideak mehatxu askori egin behar izan dio aurre azken aldian. Espainiako Senatuan hizkuntza koofizialetarako interpretazio- eta transkripzio-zerbitzuaren lizitazioa izan […]

Read More… from EIZIEk euskal interpreteen lehen diagnostikoa egin du

Mattin Lerissa kantariaren ‘Mundu zabalerako’ hirugarren diskoa kalean da

Folk doinua da nagusi lan berria osatzen duten hamar kantuetan. Euskara, adiskidetasuna, libertatea, migranteen egoera latza… Nafarroa Behereko musikariak hainbat gai jorratu ditu, azken urteetako gertakarien inguruan hausnartzeko gonbita luzatuz. Sei urte diskorik atera gabe egon ondoren, Mattin Lerissa kantariak hirugarren lana kaleratu du Mundu zabalerako izenpean. Hamar kantuz osatuta dator bilduma eta gehienak behorlegitarrak […]

Read More… from Mattin Lerissa kantariaren ‘Mundu zabalerako’ hirugarren diskoa kalean da

Aitor Bengoetxea ‘Bengo’ musikariak ‘belharra’ disko berria plazaratu du

Oiartzuarrarentzat etapa helduago eta pertsonalago baten hasiera dakarren mugarria da lan berria.  Aitor Bengoetxea ‘Bengo’ musikari oiartzuarrak orain arte egindakoarekin hautsi eta bere alde pertsonalena islatu nahi izan du kaleratu berri duen Belharra izeneko diskoan. Bere jatorri euskaldunaz harro, musikari gipuzkoarrak belharra bezalako sinbolo bat aukeratu du bigarren lan hau izendatzeko. Urruñan sortzen den olatu erraldoia da belharra eta fenomeno hau […]

Read More… from Aitor Bengoetxea ‘Bengo’ musikariak ‘belharra’ disko berria plazaratu du