Ostiralean abiatuko da ‘Gida Bira, gure museoak bertsotan’ ekimena Bizkaian

Ekimenak Bizkaiko museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza uztartuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat luzatzeko helburuarekin. Azaroaren 29an eta 30ean eta abenduaren 1ean eta 3an izango dira bisita gidatuak. Euskarak munduari begiratzeko aparteko modu bat eskaintzen du, eta, aurten ere, begirada hori bertsolarien bidez islatu nahi dute Bizkaiko museo eta aretoetan, Gida […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da ‘Gida Bira, gure museoak bertsotan’ ekimena Bizkaian

Nafarroako Bertso Eskoletako gaztetxoenek egonaldia egingo dute abenduan

Abenduaren 26tik 27ra izango dira Bertso Negulekuak, Legasan eta Amaiurren. Izena emateko epea zabalik da jada. Nafarroako Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, azken urteetako ohiturari eutsiz. Aurten ere bi txandatan bereiziko dira Nafarroako Bertso Negulekuak, ikasmailaren arabera: DBHko ikasleek Amaiurren gozatuko dute egonaldiaz, Amaiurko Aterpean; LHkoek Legasan, Kattalin Aterpetxean. Bi txandak […]

Read More… from Nafarroako Bertso Eskoletako gaztetxoenek egonaldia egingo dute abenduan

Ekain Alegrerentzat Baztango Izeta Sariketako txapela

Epaimahaiak saioko bertso onenaren saria ere eman zuen. Kasu honetan, Beñat Astizentzat izan zen, hamarreko txikiko bigarren bertsoagatik. Joan den larunbatean jokatu zen XI. Mariano Izeta Bertso Sariketa, Baztanen. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak antolatu zuten sariketa, Mariano Izeta bertsozale eta euskaltzale baztandarraren (Elizondo, 1915-2001) omenez. Denera, Nafarroako hamabi bertsolari gaztek hartu zuten parte […]

Read More… from Ekain Alegrerentzat Baztango Izeta Sariketako txapela

Bizkaidatz lehiaketaren 16. edizioko literatura sariak banatu dituzte

Idoia Lekunberri, Eneritz Leniz, Beatriz Salas, Francisco Javier Gimenez, Francisco Javier Beotegui eta Silvia Lopez saritu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaidatz lehiaketaren edizio honetan. Bilboko Foru Liburutegian banatu dituzte Bizkaidatz literatura lehiaketaren hamaseigarren edizioko sariak. Euskarazko modalitatean epaimahaikideak Elena Fernandez Alonso, Idoia Barrondo Etxebeste eta Andoni Abenojar Martinez de Eulate izan dira, eta Amaia […]

Read More… from Bizkaidatz lehiaketaren 16. edizioko literatura sariak banatu dituzte

Joseba Zulaikak ‘Aberriaren inpaseak’ saiakera plazaratu du

Euskal komunitate nazionalaren osagai linguistiko, historiko, politiko, sozial eta kultural ugari kontuan hartuz, idazleak transformazio betean dagoen giza-talde baten itxi gabeko eztabaidak bildu ditu liburuan. Ez aurrera eta ez atzera egoteak sortzen duen ezinegonetik abiatu da Joseba Zulaika antropologo, pentsalari eta idazlea Aberriaren inpaseak saiakera (Alberdania) osatzeko. Gaur egungo eztabaida askoren kale itsuei beste modu […]

Read More… from Joseba Zulaikak ‘Aberriaren inpaseak’ saiakera plazaratu du

[BIDEOA] ‘Aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituen hirugarren liburua kaleratu du Nerea Loiolak

Arrisku Handiko Trena Eskapu bildumaren hirugarren liburua da. Idazleak urtero ale berri bat argitaratzen du. Duela bi urte 7G Udalekuak izenekoa kaleratu zuen eta iaz Azken denbora. Nerea Loiola idazleak (Deba, 1985) Arrisku Handiko Trena (AHT) izeneko liburua aurkeztu du Donostian, Erein argitaletxearen eskutik. Eskapu bildumaren hirugarren alea da honakoa eta ‘aukeratu zure abentura’ eta […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Aukeratu zure abentura’ eta ‘scapebook’ egitura uztartzen dituen hirugarren liburua kaleratu du Nerea Loiolak

‘Lohi gorria’ antzezlana estreinatuko dute gaur, Gasteizen

Homosexuala izateagatik lehenik kontzentrazio-esparru batean, eta, ondoren, kartzelan sartu zuten gizon baten istorioa kontatzen du obrak, Hitlerren Europan eta Francoren Espainian. Gaur, azaroak 21, Lohi gorria antzezlanaren estreinaldia izango da 19:30ean, Jesus Ibañez de Matauco antzokian. Obra Javier Liñeraren gaztelaniazko testu batean dago oinarrituta eta Aitor Perez Colladok eman dio bizitza Ékoma Teatro konpainiaren eskutik. […]

Read More… from ‘Lohi gorria’ antzezlana estreinatuko dute gaur, Gasteizen

Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Abenduaren 7an izango da, 16:00etatik 17:45era, Landako ikastetxean. Durangoko Azoka euskaltzaleen bilgunea izaten da urtero eta aurten hikalarien bilgune izatea ere nahi dute. Hala, ZirHika taldeak Hikadromoa antolatu du, 59.edizioko nobedadeetako bat izango da. “Hika dakitenak eta ikasten ari direnak, guztiak daude gonbidatuta. Euskalkian zein batuan, bakoitzak berean egiteko aukera izango du”. Antolatzaileen esanetan, helburua […]

Read More… from Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

‘Agur eta ciao’ lelopean abiatuko da gaur Feministaldia Donostian

Irakurketa eta solasaldiak, errezitaldiak, hitzaldiak, agerraldiak, performanceak, DJak eta festa izango dira nagusi aurtengo edizioan.  Agur eta ciao lelopean emango diote hasiera Feministaldiaren XIX. edizioari. Gaur, azaroak 20, Egiako Le Bukowski tabernan egingo den hitzaurrearekin hasiko da eta hilaren 27an eta 28an Kontadores gazte zentroan jarraituko du. Azaroaren 29an eta 30ean Tabakalerara lekualdatuko da, eta […]

Read More… from ‘Agur eta ciao’ lelopean abiatuko da gaur Feministaldia Donostian

Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu

933 nobedade eta 200 kultur ekitaldi izango dira Azokako guneetan. Aurtengo edizioa abenduaren 5etik 8ra bitartean izango da. Durangoko Azokak 59. edizioko egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu gaur, San Agustin kulturgunean antolatutako prentsaurrekoan. Landako Gunean 274 erakusmahai izango dira abenduaren 5etik 8ra eta 933 kultur nobedade egongo dira kulturazaleek hartzeko eta emateko. Antolatzaileen esanetan, […]

Read More… from Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu