Asteazkenetik aurrera ‘Kaka’ antzezlana 24. Korrika kulturalaren ikuskizun nagusia izango da

Erika Olaizolak eta Xanti Agirrezabalak zuzendutako obra Korrika-AEKren II. Sorkuntza bekaren irabazlea izan zen iaz. Estreinako emanaldia Donostiako Antzoki Zaharrean izango da, 19:30ean. Erika Olaizolak eta Xanti Agirrezabalak AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka jaso zuten pasa den urteko maiatzean Kaka izeneko proiektuarekin. “Inork kakarik egiten ez duen mundu batean, eta kaka existitzen ez den mundu batean, […]

Read More… from Asteazkenetik aurrera ‘Kaka’ antzezlana 24. Korrika kulturalaren ikuskizun nagusia izango da

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Proposamenak 2025eko azaroaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira. Gipuzkoako Katapulta Tour musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuituan izen emateko epea zabalik da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak antolatzen duten egitasmoak gazteei arreta berezia eskaini nahi die, eta hiru helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek […]

Read More… from Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan parte hartzeko deialdia zabalik da

Taupak mintzodromoa antolatuko du abenduaren 5etik 7ra, Durangoko Azokan

Euskararen erabilera erdigunean jarri eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutarazteko helburua du egitasmoak. Taupa Euskaltzaleen mugimenduak Mintzapraktika egitasmoa Durangora eramango du abenduaren 5etik 7ra bitartean, Zirhika taldearekin elkarlanean eta AEK, IKA Euskaltegiak, Jalgi Hadi Mundura eta Mintzaneten laguntzarekin. “Mintzapraktika ezaguna da Euskal Herrian zehar, baina egitasmoa gertutik ezagutzeko eta probatzeko aukerak eskaini nahi izan ditugu xede talde […]

Read More… from Taupak mintzodromoa antolatuko du abenduaren 5etik 7ra, Durangoko Azokan

‘Databasak’ lelopean, Feministaldia abian da Donostian

Solasaldiak, bertso saio elektronikoa, hitzaldiak, kontzertuak, performanceak, DJak eta festa izango dira nagusi aurtengo edizioan.  Feministaldiaren hogeigarren edizioa abian da Donostian. Azaroaren 29ra bitartean, Databasak lelopean, hainbat gai jorratuko dira, hala nola, “mundu mailan ematen ari den gorakada faxista eta patriarkalaren analisia”. Izan ere, “sarean ere bere isla bortitza erakusten du eta horren kontra-errelatoak mahaigaineratzeak […]

Read More… from ‘Databasak’ lelopean, Feministaldia abian da Donostian

Maumejean Etxeko beirate bat izango da hurrengo Nabarmendutako obra San Telmo Museoan

Pieza Boulevard zumardiko 15. zenbakian zegoen Novelty Caferako egin zuten 1900 inguruan; 2026ko apirilaren 26ra arte egongo da ikusgai arte bilduma historikoaren aretoan. Donostiako San Telmo Museok Nabarmendutako obra berria aurkeztu du: Maumejean Anaiak enpresa frantziarrak egindako beirate bat (ca. 1900). Pieza Novelty Caferako (Boulevard 15, Donostia) egin zuten eta 1917an kafetegia itxi zutenean bertan […]

Read More… from Maumejean Etxeko beirate bat izango da hurrengo Nabarmendutako obra San Telmo Museoan

Euskaltzaindiak ‘Gabrielen ispiluetan barrena’ jardunaldiko hitzaldiak jasotzen dituen bilduma aurkeztu du

Hainbat belaunalditako poetari luzatutako galdera bat izan du abiapuntu jardunaldiak: Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?. Ekitaldian parte hartu dute Edorta Jimenezek, Sonia Gonzalezek, Tere Irastortzak, Harkaitz Canok, Iñigo Astizek eta Leire Vargasek. 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren harira, egitarau zabala antolatu du Euskaltzaindiak […]

Read More… from Euskaltzaindiak ‘Gabrielen ispiluetan barrena’ jardunaldiko hitzaldiak jasotzen dituen bilduma aurkeztu du

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean kantuan arituko den zortzikotea ezagutzera eman dute

Bertsolari hauek arituko dira kantuan Nafarroa Arenan: Joanes Illarregi Marzol, Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Sarai Robles Vitas eta Eki Mateorena Zozaia. Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko guztiak jokatuta, erabaki da Nafarroa Arenako finalean zein bertsolarik kantatuko duten. Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Joanes Illarregiz gain, beste […]

Read More… from Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean kantuan arituko den zortzikotea ezagutzera eman dute

Korrikaren garra piztu da

Euskara gara lelopean, euskararen herria zeharkatuko du 24. Korrikak martxoaren 19tik 29ra, Atharratzetik Bilbora. Omendua, bestalde, Errigora izango da. AEKk Korrikaren 24. edizioaren aurkezpen-ekitaldia egin du gaur, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Oraingo honetan, euskararen aldeko mobilizaziorik handiena Atharratzen abiatuko da, martxoaren 19an; gero, hamar gauren eta hamaika egunen buruan, Bilbon amaituko da. Bertan, lekuko barruko […]

Read More… from Korrikaren garra piztu da

Euskara eta euskal kulturan sakonduko du Madrilgo Eñe jaialdiak

Uxue Alberdi, Miren Agur Meabe, Miren Iza (Tulsa), Telmo Irureta, Jose Mari Goenaga, Itxaro Borda, Sara Fantova eta Beñat Sarasola sortzaileek literatura, zinema eta musika uztartuko dituzte, Katixa Agirrek ondutako programazioan. Festival Eñe literatura jaialdiak literaturako ahots ezagunak biltzen ditu udazkenero Madrilen, hiria idazle, liburu eta irakurleen topagune bihurtuz. Aurtengo edizioak ere euskal kulturari eta […]

Read More… from Euskara eta euskal kulturan sakonduko du Madrilgo Eñe jaialdiak

Euskal Jaien 100. urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute azaroaren 8tik abenduaren 17ra, Hondarribian

Egitarauaren barruan, ohiko ekimenez gain (bertso-afaria, Euskararen Eguna, Euskal Azoka edo Bordari-Satarka Literatur Lehiaketa), propio sortutako jarduera bereziak ere antolatu dira, hala nola Anton Abadia Zikloa. Hondarribiko Udalak eta herriko hainbat eragilek dantza, kanta, bertsoa, literatura, erakusketak, bisitak eta mahai-inguruak barne hartzen dituen egitarau zabala prestatu dute. Egitarau zabal honek iragana, oraina eta etorkizuna lotzea […]

Read More… from Euskal Jaien 100. urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute azaroaren 8tik abenduaren 17ra, Hondarribian