Tafalla eta Baigorri herrien arteko kultur topaketak antolatu dituzte azaroaren 1ean eta 2an

Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiaren Huntaz edo hartaz emanaldirako sarrerak eta larunbateko bazkarirako txartelak Basaizea.com webgunean daude eskuragarri jada. Muga gainetik topaketa antolatu dute Baigorrin azaroaren 1ean eta 2an, euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko eta inposatutako mugen gainetik elkartzeko espazioak sortzeko asmoz. Kultur topaketa hauen bidez, Tafalla eta Baigorri herrien arteko senidetzea ospatzen dute jai […]

Read More… from Tafalla eta Baigorri herrien arteko kultur topaketak antolatu dituzte azaroaren 1ean eta 2an

Maite Rosende eta Nerea Ariznabarretaren ‘Mamuki’ haurrentzako album ilustratua kalean da

Egileek uztailean jaso zuten Etxepare saria egitasmo honengatik. Pamiela argitaletxeak Etxepare saria irabazi duen Mamuki haurrentzako album ilustratua argitaratu du. Maite Rosende ilustratzaile donostiarrak eta Nerea Ariznabarreta idazle eibartarrak elkarlanean egindako lana da, eta, epaimahaiaren ustez, “beldurrari buruzko gogoeta jostagarria”. Istorio honetako protagonista Mamu txiki bat da Mamuki izenekoa. Gau Beltza da eta gaixorik dagoenez […]

Read More… from Maite Rosende eta Nerea Ariznabarretaren ‘Mamuki’ haurrentzako album ilustratua kalean da

Jone Arriolaren ‘Dena asmatuta dago’ filmak eraman du Urrezko antzarra Lekeitioko Euskal Zine Bileran

Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du. Euskal Zine Bilerak Sail Ofizialeko Lehiaketaren irabazleak ezagutzera eman zituen larunbatean. Guztira 20 film labur izan dira lehiaketara heltzea lortu dutenak eta hauek urriaren 17tik 19ra bitartean ikusi ahal izan dira Ikusgarri zine aretoan. Hogei lanen artean bost izan dira sariak eskuratzea lortu dutenak. Alde batetik, […]

Read More… from Jone Arriolaren ‘Dena asmatuta dago’ filmak eraman du Urrezko antzarra Lekeitioko Euskal Zine Bileran

Esti Markezek ‘Atenporal’ diskoa kaleratu du

Aiako musikariarentzat Zuretzat da diskoko abestirik bereziena, bere amonari eskaini baitio.  Esti Markez abeslariak Ondoan ez izatea kantua aurkeztu zuen duela bi aste, disko berria izango zenaren aurrerapen gisa. Orain, lan berri horrek argia ikusi du Atenporal izenpean. Bederatzi abestiz osatuta, azkeneko urteetan bizi izan dituen istorioen hasiera eta amaieratan zeharreko ibilbidea egiten du diskoak. Aukeratu […]

Read More… from Esti Markezek ‘Atenporal’ diskoa kaleratu du

Janus Lesterrek ‘Minutuak’, disko berria izango denaren aurrerapen kantua, plazaratu du

Abesti berri honekin, bigarren diskoak bestelako doinuak izango dituela adierazi nahi du Pinatxok, helduagoak, moldaketa aberatsagoekin eta, besteak beste, Munford & Sonds eta Stromae bandetara hurbiltzen gaituzten erreferentzia anglosaxoi argiekin.  Janus Lester (Jokin Pinatxo) bigarren lan luzea izango denaren aurrerapen kantarekin itzuli da: Minutuak. Errepideko bidaia luzeetan, hausnartzeko leku aproposa izan ohi da atzeko eserlekua. Horixe gertatzen da Minutuak abestian ere. “Bidegurutzeek eragiten […]

Read More… from Janus Lesterrek ‘Minutuak’, disko berria izango denaren aurrerapen kantua, plazaratu du

Marte Lasarte taldeak ‘Ez da besterik’ estreinako diskoa plazaratu du

Disko berriak egunerokoan ematen diren argazki batzuk azaleratzen ditu, bakoitza bere argi eta itzalekin, eta horien inguruko ikuspegia ematen du, elkarbanatzeko egia baten bidean. Skakeitan taldean hamabost urte eman ondoren, Borja Anton eta Pello Armendariz berriro elkartu eta Marte Lasarte proiektua sortu zuten iaz. Taldeko ibilbide labur honetan, Lore Nekane Billelabeitia (Belako) eta Alex Alonso […]

Read More… from Marte Lasarte taldeak ‘Ez da besterik’ estreinako diskoa plazaratu du

Jon Urzelai, Julia Otxoa eta Aiora Jaka dira Euskadi Literatura Sarietako gainontzeko hiru sarituak

Datorren azaroaren 21ean banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak, Gasteizko Artium Museoan egingo den ekitaldian. Joan den astean eman zituzten ezagutzera Euskadi Literatura Sarietako aurreneko hiru irabazleak. Gaur, berriz, gainerakoak ezagutzera eman dituzte: Jon Urzelai, Julia Otxoa eta Aiora Jaka. Jon Urzelaik saiakera saria irabazi du Su festak lanagatik, Julia Otxoari gaztelerazko literaturako Euskadi saria eman […]

Read More… from Jon Urzelai, Julia Otxoa eta Aiora Jaka dira Euskadi Literatura Sarietako gainontzeko hiru sarituak

Enarak taldea berpizteko LP-a kalean da

Disko berriaren A aldean, taldeak 1969an kaleratu zuen binilok jasotzen zituen hiru abestiak daude. B aldeak, berriz, Amorante, Rüdiger eta Liher taldeen bertsioak biltzen ditu. 1967an, diktadura frankista garaian, seminarista talde batek rock banda bat sortu zuen: Enarak. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren blues, psikodelia eta rock progresiboa jotzeko balentria izan zuten, euskara hutsean. 1969an, […]

Read More… from Enarak taldea berpizteko LP-a kalean da

Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea izango dira bihar Koldo Mitxelena Kulturuneko Poetika zikloan

Odola kantari: euskal kulturgintzaren tragepedia izenburupean, idazle algortarrak hartuko du parte zikloan. Bertan, bere hainbat lan irakurriko ditu, Josu Aurrekoetxea musikariarekin batera. Poetika zikloa itzuliko da berriz ere Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera. Bihar, hilak 18, izango du lehen hitzordua Odola kantari: euskal kulturgintzaren tragepedia izenburupean, eta Unai Elorriaga poeta izango da protagonista, Josu Aurrekoetxea musikariarekin […]

Read More… from Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea izango dira bihar Koldo Mitxelena Kulturuneko Poetika zikloan

‘Hartzea ematea DA!’ lelopean dator aurtengo Durangoko Azoka

59. edizioak Euskal kulturaren hartzaile premiari erantzuteko ahalegina egingo du. Udatxo eta Balu artistena da aurtengo irudia. 59. Durangoko Azokaren lema eta kartela aurkeztu dituzte gaur, Landako gunean egindako prentsaurrekoan. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidentea pozik agertu da gaur egun Durangoko Azoka indartsu bat izateagatik, baina oraindik lanerako beharra dagoela nabarmendu du. “Hasierako ametsak marrazten […]

Read More… from ‘Hartzea ematea DA!’ lelopean dator aurtengo Durangoko Azoka