Merina Gris taldea Parisen izango da Fermin Muguruzarekin batera

Irundarrak La Cigale aretoan eskainiko duen zuzenekoan izango da hiruko donostiarra, 2025eko martxoaren 21ean. Denbora da Merina Gris talde donostiarrak Euskal Herriko mugak zeharkatu zituela. Orain, berriro egingo du, baina kasu honetan, Fermin Muguruzak Pariseko Le Cigale aretoan eskainiko duen gaualdian. Musikari donostiarrak irundarraren kontzertua baino lehen igoko dira oholtzara. Izan ere, Muguruzak mundu mailako […]

Read More… from Merina Gris taldea Parisen izango da Fermin Muguruzarekin batera

Stephane Levalloisen ‘Goya – Hellboy’ erakusketa paratu dute Donostian, Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen barruan

Artista frantziarrak Goya margolariak sortutako ikonografia fantastikoari buruzko hausnarketa egiten du. Erakusketa Okendoko eta Aieteko kultur etxeetan ikusi ahal izango da azaroaren 3ra arte. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Asteak Stephane Levalloisen Goya – Hellboy: Munstroen ikonografia erakusketa aurkeztu du. Asier Mensurok komisariatuta, erakusketa bi egoitzatan banatuta egongo da ikusgaia: Okendoko eta Aieteko kultur etxeetan azaroaren […]

Read More… from Stephane Levalloisen ‘Goya – Hellboy’ erakusketa paratu dute Donostian, Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen barruan

Hitza abiapuntu hartuta, emanaldiak eta liburu eta disko azoka izango dira hilaren 25etik 28ra, Hernanin

Hitz Andana jaialdia Hiru podcast proiektuaren aurkezpenarekin hasiko Biteri Kultur Etxea eta Maite Larburu musikaria ere oholtzara igoko da irailaren 27an. Larunbatean, berriz, Atsegindegi plazak liburu eta disko azoka hartuko du. Hernaniko Udal Liburutegiak eta Dobera Euskara Elkarteak Hitz Andanaren zazpigarren edizioa antolatu dute elkarlanean. “Hitzaren inguruan osatutako egitarau polita osatu dugu, hitzak begietatik baino, […]

Read More… from Hitza abiapuntu hartuta, emanaldiak eta liburu eta disko azoka izango dira hilaren 25etik 28ra, Hernanin

Pako Sudupek ‘Immigrazioa eta abertzaletasuna’ liburua kaleratu du

Lan honen oinarrian euskaraz bizi nahi duen idazle bati gaurko immigrazioak sortzen dizkion galderetatik abiaturiko bilaketa dago. Pako Sudupe Elortzak (Azkoitia, 1959) Immigrazioa eta abertzaletasuna liburua argitaratu du UEU eta EHUrekin elkarlanean. Bertan, hiru denboraldi jakinetan Hego Euskal Herrira etorritako migratzaileen kopuru handiak indar abertzaleen aldetik zer-nolako diskurtsoak sortu dituen azaltzen ditu. Gaur, Donostian egin […]

Read More… from Pako Sudupek ‘Immigrazioa eta abertzaletasuna’ liburua kaleratu du

Esne Beltza, Chill Mafia eta Gatibu taldeen azken zuzenekoak

2025eko otsailean Esne Beltza eta Chill Mafia behin betiko jaitsiko dira oholtzetatik. Gatibuk, berriz, abenduan eskainiko du azken kontzertua. Egun gutxi batzuk dira Esne Beltzak azken kontzertua iragarri zuela, eta asteazkenean, Chill Mafia talde iruindarraren agurrarekin esnatu ginen. Hori gutxi ez eta Gatibuk ere bere amaiera iragarri zuen arratsalde horretan bertan. Talde nafarrari dagokionez, Agur […]

Read More… from Esne Beltza, Chill Mafia eta Gatibu taldeen azken zuzenekoak

Animedon, Donostiako Anime Topaketa aurkeztu dute

Dragoi Bola animaziozko telesailaren euskarazko bikoizleak omenduko dituzte Antzoki Zaharrean urriaren 20an egingo den ekitaldian. Bertan, telesailaren lehen atala ikusteko aukera ere egongo da. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea berrikuntza batekin dator aurtengoan:  Animedon – Donostiako Anime Topaketa izeneko sail berria. Donostiako zinema jaialdiak pausu bat aurrera eman nahi izan du eta, aurten, filmez gain, […]

Read More… from Animedon, Donostiako Anime Topaketa aurkeztu dute

Goiz Eder Iturain izan da Iruñeko Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketaren irabazlea euskarazko modalitatean

Izar uxo izeneko antzezlanarekin irabazi du Iturainek lehiaketa. Obra Nafarroako Antzerki Eskolan estreinatuko da igande honetan, 18:00etan, eta eskola-kanpainan eskainiko da. Goiz Eder Iturain Aramendi eta Paula Llorens Camarena dira aurtengo Haurrentzako Iruñeko Antzerki Testuen Lehiaketako irabazleak. Aurkeztutako 125 lanen artean, egile hauek euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan aurkeztutako testuek jaso dute aitortza, hurrenez hurren. Testuak […]

Read More… from Goiz Eder Iturain izan da Iruñeko Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketaren irabazlea euskarazko modalitatean

Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 8. edizioan izena emateko epea zabalik da

Lehiaketa 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 31n amaituko da. Irabazlea 2025eko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera. Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, antolatutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren zortzigarren edizioaren oinarriak argitaratu ditu. Azaldu dutenez, “euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da […]

Read More… from Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren 8. edizioan izena emateko epea zabalik da

Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko asmoz, Tene Mujika beka abian da

Proiektuak abenduaren 9ra arte aurkeztu ahal izango dira euskara@deba.eus helbidera. Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz, XIX. Tene Mujika beka jarri dute martxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, horretarako parte hartu nahi duenak, “gure herriaren azken 60 eta 70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko […]

Read More… from Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko asmoz, Tene Mujika beka abian da

Bihar abiatuko da Atlantikaldia Errenterian

Programazioa osatuko duten artisten artean izango dira Morgane Ji, Iseo & Dodosound, La Otra, Esanezin, La Txama, Bichos Raros, Bele, Azul Ferreira, The Donkey Riders, Ane Martija, Kbless DJ set, Akaleia, Ganibet, Safu, DJ Reimy, Elh Malick, Samba Badago, High Alai DJ set, Rig3l, Sotoalde, Lamia Mari eta DJ Katanga. Arte diziplina ezberdinen bidez, Errenteria […]

Read More… from Bihar abiatuko da Atlantikaldia Errenterian