Ander Izagirreren ‘Elkanoren herriari bueltaka’ saiakera euskaratu du Julen Gabiriak

Idazle donostiarrak gaztelaniazko saiakerako Euskadi literatura saria irabazi zuen iaz liburuarekin. Julen Gabiriak Ander Izagirre kazetariak 2022an, gaztelaniaz, argitara eman zuen Elkanoren herriari bueltaka saiakera ekarri du euskarara Libros del K.O argitaletxearen eskutik. Azaldu dutenez, “duela bostehun urte, Magallaes eta Elkanoren espedizioak lehen itzulia eman zion munduari. Orain, Izagirre Getariatik abiatu eta Getariara bueltatu da, […]

Read More… from Ander Izagirreren ‘Elkanoren herriari bueltaka’ saiakera euskaratu du Julen Gabiriak

‘Taulara’ mikroantzerkien lehiaketa abian da Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean

Deialdi honen bidez formatu txikiko antzezlanak ekoizten lagundu nahi da. Euskal Herri osoko antzerki munduko sortzaileei, aktoreei eta taldeei zuzenduta dago lehiaketa. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean euskarazko kultura-sorkuntzak berebiziko garrantzia du. Ildo horretatik, Euskal Herri osoko antzerki munduko sortzaile, aktore eta taldeak egitasmo honen xede bihurtuko […]

Read More… from ‘Taulara’ mikroantzerkien lehiaketa abian da Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean

Ipar Euskal Herriko euskarazko poesiaren argiak eta itzalak aztergai Itsasun

Irailekoak jaialdiaren bitartez, euskal poeten lana gizarteratu nahi da. Halaber, beste bazter batzuetako poetek ere parte hartuko dute hilaren 28an eta 29an. Euskaltzaindiak poesiari lotutako jaialdia antolatu du berriz ere, oraingoan Itsasuko Herriko Etxearekin elkarlanean eta Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskal Kultur Erakundearen babesarekin. Horrela, irailaren 28an egun, osoz, eta 29an, goizez, izango da aurtengo […]

Read More… from Ipar Euskal Herriko euskarazko poesiaren argiak eta itzalak aztergai Itsasun

Oreixe Akustikoa musika zikloa irailaren 6tik 15era egingo da, Arrasaten

Ekhi Lambert, Habia edota Erromintxelak talde eta bakarlariak, besteak beste, igoko dira oholtzara. Sarrerak salgai daude arrasate.eus-en edo egunean bertan JAMEn. Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean izango dira. Urtero bezala, Arrasateko zuzeneko musika emanaldi akustikoak bueltan dira Juan Arzamendi musika eskolan. Aurtengoak hamaseigarren edizioa izango du, eta urte guzti hauetako arrakastari eusteko asmoa dute antolatzaileek. Hala, […]

Read More… from Oreixe Akustikoa musika zikloa irailaren 6tik 15era egingo da, Arrasaten

Euskal jaiak antolatu dituzte hilaren 12tik 21era Hernanin

Egun nagusia irailaren 15a izango da. Goiz-goizetik gauera arte, abeltzain eta baserriko produktuen azoka, antzinako jolasak, txakolin dastaketa, herri kirolak, erraldoi eta buruhandiak, bertsolariak eta erromeria, izango dira, besteak beste. Datozen bi asteetan euskal kulturaren alderik tradizionalenak beteko du Hernani, Euskal Jaiarekin. Irailaren 12an hasi eta hilaren 21a arte izango da zertaz gozatua. Hilaren 14a […]

Read More… from Euskal jaiak antolatu dituzte hilaren 12tik 21era Hernanin

‘Non dira haurrak?’, gertaera latz batetik abiatzen den helduentzako antzezlana

Jokin Oregi antzerkigileak idatzi eta zuzendutako obra irailaren 28an eta 29an estreinatuko da euskaraz, Bilbon. Iraia Eliasek, Getari Etxegaraik, Javier Barandiaranek, Iñigo Aranburuk, Ruth Guimerak eta Irene Zarrabeitiak osatzen dute aktoreen zerrenda. Tartean Teatroak eta BBK aretoak Non dira haurrak? antzezlana aurkeztu dute gaur Bilbon. Jokin Oregik idatzi eta zuzendutako obra gertaera tragiko eta gogor […]

Read More… from ‘Non dira haurrak?’, gertaera latz batetik abiatzen den helduentzako antzezlana

‘Memoria eszenikoa’ bisita antzeztua egingo dute gaur eta bihar Iruñean

Egitasmoaren helburua memoria historikoa ikuspegi sozial garaikide, eraldatzaile eta feminista batetik berreskuratzea da. Iruñeko Santa Maria la Real plazan abiatuko da Memoria eszenikoa izeneko antzezlan ibiltaria gaur, arratsaldeko 19:00etan. Hala, hiriko alde zaharreko kaleetan zehar, batez ere XX. mendeko lehen erdian bizi izan ziren hainbat emakume ezagutzeko aukera eskainiko da egitasmoarekin. Lantaldeak azaldu duenez, “garai, […]

Read More… from ‘Memoria eszenikoa’ bisita antzeztua egingo dute gaur eta bihar Iruñean

Hogei filmek osatzen dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda

Pello Gutierrezen Erreplika, Naia Lakaren Zortzitik infinitura eta Amaia Merino eta Ander Iriarteren Indarkeriaren oi(h)artzunak izango dira Zinemiran proiektatuko dituzten euskarazko filmak. Guztira 15 film luze, hiru telesail eta bi film labur izango dira Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrendan. Pelikula hauek ia sail guztietan programatuta egongo dira: Sail Ofiziala, New Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Nest, Zinemira […]

Read More… from Hogei filmek osatzen dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda

Bihar abiatuko da Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldia Deban

Lau egunetan zehar, haur eta helduentzako animaziozko film luzeak eta laburrak proiektatuko dira. Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldiaren 27. edizioa izango da bihartik larunbatera bitartean, Deban. Nazioarteko mailan duen garrantzia sendotu duen ekitaldi honek egitarau anitzarekin itzuliko dela aurreratu dute antolatzaileek, “film laburren lehiaketak, film luzeak eta industriarako jarduerak izango dira, besteak beste”. Aurtengo jaialdiak 83 […]

Read More… from Bihar abiatuko da Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldia Deban

‘Gau beltza’ ospakizuna lantzeko ikastaroa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak

Josu Ozaita antropologoak Gau Beltzaren jatorriaz hitz egingo du eta Mitxel Elortza irakasle eta idazleak, berriz, ospakizunaren inguruko balioez. Saioa online izango da irailaren 25ean, arratsaldeko 18:30ean. Urtez urte haziz doan ospakizuna da Gau Beltza. Domu Santu bezperan ospatzen da, urriaren 31ko gauean eta azken urteotan, beste ikuspegi batez antolatzen ari da ospakizuna, Gau Beltza […]

Read More… from ‘Gau beltza’ ospakizuna lantzeko ikastaroa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak