Iruñeko Emmusikadas jaialdia bueltan da

Ginebras, Maruxak, Samantha Hudson, Aurora Beltran eta Andrea Santiago izango dira, besteak beste, irailaren 12tik 15era. Emmusikadas jaialdia Iruñeko Zentral aretora itzuliko da aurten ere, eszenatokietan berdintasunaren inguruko galderak planteatu eta erantzunak proposatzeko helburuarekin. “Hainbat estiloren bidez, artista ezagunak zein bidea irekitzen ari diren ahots berriez gozatzeko aukera eskainiko du jaialdiak”, azaldu dute antolatzaileek. Zentral aretoak […]

Read More… from Iruñeko Emmusikadas jaialdia bueltan da

Gasteizko Ikerketa eta Sorkuntza Eszenikorako Laborategian parte hartzeko deialdia zabalik da

Parasite Kolektiboak Baratza aretoan eskainiko duen ikastaroa urritik ekainera izango da. Ikerketa eta Sorkuntza Eszenikorako Laborategia (LINCE) arte eszenikoen eta bizien arloan trebatu, prestatu, esperimentatu eta ikertzeko gunea da, hamar urteko ibilbidea egin du aurten, eta, beraz, “Arabako hiriburuko prestakuntza-eskaintzan finkatuta” dagoela diote egitasmo honetako sustatzaileek. Azaldu dutenez, “LINCE sortzaile eszenikoak profesionalizatzeko prestakuntza- eta laguntza-programa […]

Read More… from Gasteizko Ikerketa eta Sorkuntza Eszenikorako Laborategian parte hartzeko deialdia zabalik da

Urretxun abiatuko da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 14an

Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri. Sailkapen fase bizi baten ostean, bertan da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 48 bertsolari ariko dira kantuan edizio honetan. Hala, Urretxun hasi eta Donostiako finalera arte hamasei jokatuko dira. Txapelketan kantuan ariko diren bertsolarietatik 34 bertsolarik […]

Read More… from Urretxun abiatuko da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 14an

LUMAfest! jaialdiaren hirugarren edizioa 12tik 14ra egingo da Donostian

Bihar arte egongo da martxan 14 eta 21 urte arteko gazteentzako mikrokontakizunen lehiaketa. Hirugarren urtez jarraian, Gipuzkoako Aldundiak LUMAfest! gazte literatura eta sorkuntzari buruzko jaialdia antolatu du, hilaren 12tik 14ra bitartean, Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa komentuan. LUMAFest! jaialdiaren helburu nagusia da “gazte literatura (Young adult) sustatzea eta zabaltzea, eta horretarako, programazio […]

Read More… from LUMAfest! jaialdiaren hirugarren edizioa 12tik 14ra egingo da Donostian

Lezoko Antzerki Testu Laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabalik egongo da ostiralera arte

Egitasmoak gazteak jai giroan eta modu parte-hartzailean arte eszenikoetara erakartzea eta hurbiltzea du helburu. Iaz Lezoko Antzerki Testu Laburren 1. Lehiaketak izandako arrakastaren ondoren, HIKA teatroak eta Lezoko udalak bigarren edizioa jarri dute martxan. Aintzane Intxaurraga antzerki konpainiako zuzendariak aipatu duenez, “iazkoaren antzekotasun handiak izango ditu aurtengoak ere”. Aurkeztutako lan guztien artetik sei hautatuko dira: […]

Read More… from Lezoko Antzerki Testu Laburren lehiaketan parte hartzeko epea zabalik egongo da ostiralera arte

Mugaldekoak taldea eta Gotzon Barandiaran izango dira Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Bi emanaldiak gaur eta bihar izango dira, arratsaldeko 19:00etan, Victoria Eugenia antzokiko club aretoan. Sarrerak doakoak izango dira, baina gonbidapenarekin eta antzokiko leihatilan banatuko dira emanaldien egunetan, goizeko 11:30etik aurrera. Kartela Maite Mutuberria ilustratzaileak egin du. Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero irailean egin ohi diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi emanaldi antolatu […]

Read More… from Mugaldekoak taldea eta Gotzon Barandiaran izango dira Donostiako Poesia Orduak ekimenean

Patxi Juaristi EHUko Ilustrazio Zientifikoko Masterreko ikasleak Araiako gaztelua berreraiki du ikus-entzunezko batekin

Bideoa interpretazio panel batean txertatuko da, Araiako gazteluan bertan. Haren bitartez, panelean integratutako QR kode bat erabiliz, gazteluan barrena bidaiatu ahal izango dute bisitariek. Patxi Juaristi Azkue Euskal Herriko Unibertsitateko Ilustrazio Zientifikoko Masterreko ikasle egresatuak dibulgaziorako bideo bat sortu du Master Amaierako Lanean (MAL). Egiteko horretan, EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) kalkulu zientifikorako superordenagailua baliatu […]

Read More… from Patxi Juaristi EHUko Ilustrazio Zientifikoko Masterreko ikasleak Araiako gaztelua berreraiki du ikus-entzunezko batekin

Gasteizko Principal Antzokiak ateak itxiko ditu ‘Udako Oroimenak’ kontzertuarekin

Fernando Velazquez konpositoreak zuzendutako eta egokitutako ikuskizuna eskainiko dute hilaren 31n, 20:30ean. Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi, Iñigo Etxezarreta eta Josune Arakistain abeslari eta musikariek hartuko dute parte orkestrarako egokitutako ikuskizun honetan. Gasteizko Principal antzokiak ateak itxiko ditu egun batzuk barru zaharberritze-lanei hasiera emateko. Aurretik, baina, agur esan nahi diote eta Udako Oroimenak zuzeneko berezia eskainiko […]

Read More… from Gasteizko Principal Antzokiak ateak itxiko ditu ‘Udako Oroimenak’ kontzertuarekin

Pantxix Bidart hautatu dute Nekatoenea literatura sorkuntza egonaldirako

Hazparneko musikari, kantari eta konpositore eta idazlea Hendaiako Nekatoenea etxean egongo da urrian eta azaroan, eta Pasaiako Hugoenean azaroan eta abenduan. Bi egonaldi hauen bitartean, topaketak antolatuko dira, Bidarteren lana deskubritzeko parada eskaintzeko. Hamalaugarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Ekimen […]

Read More… from Pantxix Bidart hautatu dute Nekatoenea literatura sorkuntza egonaldirako