Euskal Zine Bilera urriaren 19tik 22ra egingo da Lekeition

Jaialdiak euskal zinemagintzaren alor desberdinak landuko ditu proiekzio, solasaldi eta tailerren bidez. Aurten 46 urte beteko ditu Lekeitioko Euskal Zine Bilerak eta antolatzaileen esanetan, “zinearen lorratzak ekarri gaitu honaino. Euskal Zine Bilera ez zen bere 46. ekitaldiraino helduko norabidea eta ibilbidea erraztu eta bideratu zuten zinegileen oinatzak jarraituko ez balitu. Etorkizunera begira egotea bezain garrantzitsua […]

Read More… from Euskal Zine Bilera urriaren 19tik 22ra egingo da Lekeition

Hernaniarren artean zinemarekiko pasioa hedatzeko asmoz Zinekluba sortu dute

Hiru saiorekin abiatuko da Zinekluba, hilean behin elkartuz: Aftersun, Gelditasuna ekaitzean eta Paterson izango dira eskainiko dituzten hasierako hiru filmak. Emanaldiak jatorrizko bertsioan emango dira eta proiekzio bakoitzaren bukaeran, solasaldia izango da. Hernanin udazkeneko eta neguko kultur programazioa aurkeztu dute Aitor Huizi Kultura zinegotziak, Nagore Irastortza Kultura teknikariak, Ainara Aiestaran liburuzainak eta, Gaizka Izagirre eta […]

Read More… from Hernaniarren artean zinemarekiko pasioa hedatzeko asmoz Zinekluba sortu dute

Euskadiko Filmategiak ‘Euskal Emakume Zinemagileak’ zikloa abiatu du

Helburua da 70eko hamarkadaren hasieran jaiotako emakumezko errealizadoreen lana nabarmentzea. Euskadiko Filmategiak Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren hirugarren edizioarekin abiatuko du ikasturtea, eta hamar film proiektatuko ditu Gasteizko Artium Museoan eta Donostiako Tabakaleran urritik abendura bitartean. Bilboko Arte Ederren Museoko proiekzioak bertan behera geratuko dira aldi baterako, Bizkaiko pinakotekako berritze lanengatik. Filmategiak azaldu duenez, “70eko hamarkadaren […]

Read More… from Euskadiko Filmategiak ‘Euskal Emakume Zinemagileak’ zikloa abiatu du

Nosferatu zikloak Frantziako zinema beltzarekin jarraituko du asteazkenetik aurrera Tabakaleran

Henri Verneuilek zuzendutako Le Corps de mon ennemi (1976) filma izango da proiektatuko duten lehen filma. Datorren urriaren 4an, asteazkena, Donostiako Tabakalera zentroak joan den urtarrilean abiatutako Nosferatu zikloari helduko dio berriro ere, Frantziako zinema beltzarekin. Henri Verneuilek zuzendutako Le Corps de mon ennemi (1976) filma izango da urritik aurrera proiektatuko duten lehen filma. Jean-Paul […]

Read More… from Nosferatu zikloak Frantziako zinema beltzarekin jarraituko du asteazkenetik aurrera Tabakaleran

Tokyo International Film Festivalek leihoa irekiko dio euskal zinemari

Azken urteetan ekoitzitako eta emakumeek zuzendutako bost euskal film eskainiko ditu jaialdiak World Focus sailean kokatuko den Euskal Leihoan. 36. Tokyo International Film Festivalek bere programazioan bost euskal film eskainiko dituela iragarri du. Euskal zinemaren erakusleiho hau Etxepare Euskal Institutuak Donostiako Zinemaldiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, TIFF-ekin egindako lankidetzaren ondorioa da. Tokion egingo den Euskal […]

Read More… from Tokyo International Film Festivalek leihoa irekiko dio euskal zinemari

Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak euskal zinemagileak egin dituzten lanak proiektatuko ditu

Urriaren 2tik 6ra bitartean bost dokumental ikusteko aukera izango da arratsaldeko 19:30ean. guztiak film luzeak izango dira eta sarrera librea edukiera bete arte.    Euskal Zinema Dokumentalaren Astearen IX. edizioaren eszenatokia izango da Vital Fundazioa Kulturunea urriaren 2tik 5era bitartean. Vital Fundazioak antolatutako ekimenak euskal profesionalek zuzendutako dokumental onenen aukeraketa bat eskainiko du. Emanaldiak 19:30ean izango […]

Read More… from Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak euskal zinemagileak egin dituzten lanak proiektatuko ditu

Ostiralean abiatuko da 10+5 Zinemaldi Alternatiboa, Donostian

Antolakuntzak bi film nabarmendu ditu aurtengo edizioan Habitar la Utopía eta Jainkoak ez dit barkatzen. Denetara zazpi film eskainiko dira irailaren 30era arte. Hamabosgarren edizioa du aurten, ostialean, hilak 22, abiatuko den Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Horretarako, urtero bezala, gizarte gai eta gatazka ezberdinei buruzko dokumental eta pelikula zerrenda bat osatu dute. Izan ere, zinemaren bidez gogoeta […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da 10+5 Zinemaldi Alternatiboa, Donostian

Joaquin Mazonek zuzendutako ‘La vida padre’ filmak IX. EZAE Saria jasoko du

  Berrikuntza gisa, aurten, IX. EZAE Saria emateko ekitaldi berean, I. Gure Zinema Saria jasoko du Cinco lobitos filmak, euskal zinema-sektoreari egindako ekarpenagatik eta kritikaren zein publikoaren aldetik jasotako harrera bikainagatik. EZAE Saria jasoko du, 2022an EAEko zine-aretoetara publiko gehien erakarri zuen euskal partaidetzadun ekoizpena izateagatik. Sari-banaketa ekitaldia irailaren 23an izango da, Donostiako Zinemaldian. Hamabost […]

Read More… from Joaquin Mazonek zuzendutako ‘La vida padre’ filmak IX. EZAE Saria jasoko du

Tabakalerak ‘El sueño de la sultana’ erakusketari ateak ireki dizkio

Erakusketaren ibilbidea hainbat sormen-gunek osatzen dute. Besteak beste, Isabel Herguerak Indian 2005etik 2017ra egindako marrazkiak ikusteko aukera izango du bisitariak. Garai hartan hasi zen filma imajinatzen eta Indiako hiri handietako zalapartaren eta jendetzaren bitartez giroa eta bizitza mugimenduan antzematen. Akuarelan egindako marrazkiekin batera, soinu-instalazio batek filmeko eszenen lekuak ekarriko ditu gogora: Kalkuta, New Delhi, edo […]

Read More… from Tabakalerak ‘El sueño de la sultana’ erakusketari ateak ireki dizkio

[Bideoa] Jon Maiak zuzendutako ‘Kastellanuek’ dokumentala sarean ikusgai

Francoren diktadura garaian bizi hobeago baten bila Azpeitira etorri ziren migranteen testigantzak jasotzen dituen dokumentala da. Kastellanuek dokumentala ikusgai jarri du sarean Azpeitiko Udalak. Iaz estreinatu zen Jon Maia bertsolariak zuzenduriko dokumentala. Francoren diktadura garaian bizi hobeago baten bila Azpeitira etorri ziren migranteen testigantzak jasotzen dituen dokumentala da honakoa. Azpeitiko Udalaren ustez, “hamarkada asko eta […]

Read More… from [Bideoa] Jon Maiak zuzendutako ‘Kastellanuek’ dokumentala sarean ikusgai