Film laburrak eta dokumentalak izango dira Shortzinema katalogoaren bigarren edizioan

Katalogoaren helburua Nafarroako film laburrak babestea eta nazioarte mailan ikusgarritasuna ematea da. Nafarroa nazioarte mailan ordezkatuko duten sei lanak aurkeztu dituzte Nafarroako Filmategian, Shortzinema katalogoaren bigarren edizioan. Aurtengoan, askotariko gaiak eta tonuak lantzen dira aukeratutako fikziozko sei filmetan: landa-drama O filmean, komedia (R)ojo por (R)ojo pelikulan eta thrillerra Mamä lanean. Dokumentalei dagokienez, honako alderdiak jorratzen […]

Read More… from Film laburrak eta dokumentalak izango dira Shortzinema katalogoaren bigarren edizioan

Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia, Isabel Herguera, Josu Martinez eta Fermin Muguruza lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar Sarirako

19 filmek osatuko dute Donostiako Zinemaldiaren 71. edizio honetako euskal ekoizpenen zerrenda. Hamabost film luzek, film ertain batek, film labur batek eta bi telesailek osatuko dute Donostiako Zinemaldiaren euskal ekoizpenen zerrenda, eta Sail Ofizialean, Donostia Sariaren Emanaldi Berezietan, Zabaltegi-Tabakaleran eta Zinemiran, besteak beste, banatuko dira. 71. edizio honetan Zinemirak fikziozko eta ez-fikziozko bederatzi film biltzen […]

Read More… from Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia, Isabel Herguera, Josu Martinez eta Fermin Muguruza lehiatuko dira Euskal Zinemaren Irizar Sarirako

Bihar abiatuko da Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldia Deban

Lau egunetan zehar, haur eta helduentzako animaziozko film luzeak eta laburrak proiektatuko dira. Horrez gain, Animadeba OFF,  Work In Progress, Case study (kasu azterketak), Animadeba LAB, aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak, ikuskizun eta musika emanaldiak izango dira aurtengo edizioan. Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldiaren 26. edizioa izango da bihartik larunbatera bitartean, Deban. Urtez urte babes handiagoa lortzen ari […]

Read More… from Bihar abiatuko da Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldia Deban

Gasteizko Korterrazak film labur eta kontzertuak eskainiko ditu uztailaren 20tik 22ra, Artiumen

Gurutze Beitia eta Susana Soleto aktoreek eta Aitor Lopez de Aberasturi zuzendariak osatuko dute aurtengo epaimahaia. Arabako hainbat herri aire zabaleko zinema entretenigarri bihurtu ondoren, Gasteizera iritsiko da Korterrazaren 14. edizioa uztailaren 20tik 22ra bitartean, Artium Museoaren kanpoaldean. Orotara hiru jardunaldi izango dira, film laburren aire zabaleko saioekin eta sei kontzertu indartsurekin: Sex Museum, Rufus […]

Read More… from Gasteizko Korterrazak film labur eta kontzertuak eskainiko ditu uztailaren 20tik 22ra, Artiumen

Ikusmira Berriak programan parte hartzeko deialdia zabalik da

Irailaren 1era arteko epea egongo da Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako zinema-proiektuak, Nest sailean parte hartutakoak eta EQZEko ikasleenak aurkezteko. Donostiako Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatzen duten Ikusmira Berriak programan parte hartzeko izen-ematea zabalik da jada. Irailaren 1era arteko epea egongo da Euskal Herriko eta beste herrialde batzuetako zinema-proiektuak, Nest […]

Read More… from Ikusmira Berriak programan parte hartzeko deialdia zabalik da

Itziar Ituño, antzinako sorgin gisa jantzita, da aurtengo Donostiako Beldurrezko Asteko kartel ofizialeko protagonista

Urriren 27tik azaroaren 3ra egingo den edizioan sorginak dira Asteko protagonistak, eta bere kartel ofizialak ere gorazarre egiten die. Ituñok sorgina dual bat hezurmamitzen du, argitsua eta iluna, boteretsua eta bihozbera aldi berean. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemako antolatzaileek sorginei protagonismo nagusia ematea erabaki dute 34. edizio honetan eta kartel ofizialean ere jaso nahi izan […]

Read More… from Itziar Ituño, antzinako sorgin gisa jantzita, da aurtengo Donostiako Beldurrezko Asteko kartel ofizialeko protagonista

‘Negu hurbilak’ filma Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko dute

Negu kolektiboaren lanak Cineasti del Presente sailean izango du mundu mailako estreinaldia, abuztuaren 9an. Bartzelonako D’A Film Festival zein L ’Alternativa, Tarragonako REC,  Xixongo Semilleru LAB edota Palmako Atlantida Film Fest jaialdietako industria sailetatik igaro ondoren, Locarnoko (Suitza) Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatuko da Negu Kolektiboaren lehen fikziozko film luzea. Negu hurbilak jarri diote izena filmari […]

Read More… from ‘Negu hurbilak’ filma Locarnoko Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko dute

Rita Baghdadiren ‘Sirens’ dokumentalak irabazi du 2023 Zinegoak Sari Nagusia

Warsha film laburrak (Dania Bdeir) Publikoaren Saria eta Senior Epaimahaiaren Saria irabazi ditu. Palmareseko saridun gehienak emakumeak dira. Hurrengo egunetan Filmin plataforman sail ofizialeko hainbat lan ikusteko aukera egongo da, Angelez Cruz ohorezko saridunaren atzera begirakoarekin batera. Bilboko LGTBIQ+ zine eta arte eszenikoen jaialdiak edizio honetako sariak banatu ditu. Film luze eta laburrik sarituenen kasuan, […]

Read More… from Rita Baghdadiren ‘Sirens’ dokumentalak irabazi du 2023 Zinegoak Sari Nagusia

‘Lehen saiakera’, Bidasoko mugaren inguruko dokumentala estreinatu dute

Muga honek suposatzen dituen eskubide urraketen erretratua egin dute Marina Perosanz, Natalia Berridi eta Yurena Carrero Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazio ikasleek Ndank Ndank elkartearekin elkarlanean. Bidasoako muga zeharkatzeko saiakeraz dihardu Marina Perosanz, Natalia Berridi eta Yurena Carrero Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazio ikasleek ekoitzi duten dokumentala. Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren arabera, “muga honek suposatzen dituen eskubide urraketen […]

Read More… from ‘Lehen saiakera’, Bidasoko mugaren inguruko dokumentala estreinatu dute

Bilboko Zinegoak jaialdiak 20. urteurrena ospatuko du nortasun aldakorrak aldarrikatuz

Sail ofizialeko hiru kategorietan (FIK, DOK eta KRAK) 16 film luzek hartuko dute parte; eta Begiradak film laburren sailean bi ziklo berri izango dira: TBIQ+ eta Lotura Primarioak. Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak edizioa berezia izango du aurten, izan ere 20. urteurrena ospatuko du eta urte hasieran egin beharrean hil honetan atontzea erabaki […]

Read More… from Bilboko Zinegoak jaialdiak 20. urteurrena ospatuko du nortasun aldakorrak aldarrikatuz