Angeles Cruz zinemagileak jasoko du Zinegoak 2023 Ohorezko Saria

Bilboko Jaialdiak Cruzen zinema konprometitu eta soziala aitortu nahi izan du. Iazko edizioan Nudo Mixteco bere azken filmak Lesbianismo eta Genero saria eskuratu zuen. Oaxakako zuzendaria Bilbon egongo da Inaugurazio Ekitaldian, ekainaren 26an Arriaga Antzokian. Bilboko Zinegoak jaialdiak Angeles Cruz Oaxakako gidoigile eta aktorearen lana goraipatu nahi izan du, jaialdiaren Ohorezko Saria emanez. Cruz Oaxaka […]

Read More… from Angeles Cruz zinemagileak jasoko du Zinegoak 2023 Ohorezko Saria

Kimuak 2023ko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte

Katalogo berriak animazioa eta fikzioa jasotzen ditu. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bat euskara hutsean egin da, beste bat euskaraz eta frantsesez, gainontzekoak gaztelaniaz egin dira eta horietako bik hindia eta bengaliera ere erabiltzen dute. Kimuak programaren 26. edizioaren deialdira aurkeztutako 60 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak Kimuak 2023 katalogoa osatzeko: Iban […]

Read More… from Kimuak 2023ko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte

Bilboko Zinegoak jaialdiak 2023an hautatutako film laburren zerrenda ezagutzera eman du

Erroak sailean, sail ofizialetik kanpo, Euskal Herrian egindako bost film labur proiektatuko dira. Aurten ere Bilboko Zinegoak jaialdiko Sail Ofizialean nazioarteko eta Euskal Herriko film laburren hautaketa zabala izango da. Sail ofizialean 25 film labur izango dira, kategoria ezberdinetan: ohikoak bihurtu diren Emakume zuzendariak eta Haurtzaroa eta Nerabezaroa; edo aurten berriak izango diren TBIQ+ eta […]

Read More… from Bilboko Zinegoak jaialdiak 2023an hautatutako film laburren zerrenda ezagutzera eman du

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 20. edizioa apirilaren 21etik 28ra bitartean izango da

Justizia unibertsala, abortatzeko eskubidea eta etxegabetasuna izango dira, besteak beste, filmen eta solasaldien gaietako batzuk. Apirilaren 21etik 28ra egingo da aurtengo edizioa. Estibaliz Urresolak zuzendutako 20.000 erle espezie (2023) filmak emango dio hasiera apirilaren 21ean Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiari, Victoria Eugenia Antzokian. Gainera,  hasiera ekitaldian Carmen Castillo zinemagile eta idazle txiletarrak jasoko du aurtengo […]

Read More… from Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 20. edizioa apirilaren 21etik 28ra bitartean izango da

Hamar klasiko proiektatuko dituzte Lumière Emanaldietan, bihartik ekainera bitartean

Izenburuen artean zinemaren historiako parte diren zuzendarien lanak aurkituko ditugu, hala nola C.T. Dreyer, Francis Ford Coppola, Martin Scorsese, Wim Wenders eta Buster Keaton, besteak beste. Euskadiko Filmategiak, Lyongo Lumière Institutuarekin eta Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean, hamar film programatuko ditu bihartik ekainera bitartean, Filmategiko arduradunek azaldu dutenez, hainbat klasiko eta zenbait aurkikuntza izango dira. “Izenburuen artean […]

Read More… from Hamar klasiko proiektatuko dituzte Lumière Emanaldietan, bihartik ekainera bitartean

Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek zinema programa publiko bat antolatu dute DonostiakoTabakaleran

Identitate garaikideak arakatzeko proposamena dakar Exorbita. Zinema, gorputzak eta espazio liminalak programak. Apirilaren 19tik 22ra, filmak, dantza-performance bat eta ikus-entzunezko instalazio bat eskainiko dira. Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek Exorbita. Zinema, gorputzak eta espazio liminalak izeneko ekimena antolatu du Tabakaleran, apirilaren 19tik 22ra bitartean. Aurten, zentroko ikasleek antolatu izan dituzten zikloak eskaintzeko modua aldatu da, […]

Read More… from Elias Querejeta Zine Eskolako ikasleek zinema programa publiko bat antolatu dute DonostiakoTabakaleran

Kimuak 2023 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia zabalik da

Kimuak programaren 2023ko ediziora film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 8ra arte egongo da zabalik. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa kimuak.com webgunean daude eskuragarri. Etxepare Euskal Institutuak Kimuak programaren 2023ko lehiarako filmak aurkezteko deialdia zabaldu du. Etxeparek berak antolatu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen egitasmoak euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Deialdi honetan […]

Read More… from Kimuak 2023 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia zabalik da

Euskal Herriko 16 ekoizpen Nantesko zinemaldian

Hamar film luze, film labur bat eta 2022ko Kimuak bildumako bost lan. Bost ekoizpen, gainera, lehiaketan egongo dira. Horrez gain, euskal film batek itxiko du 32. edizioa. Nantesko zinemaldiaren baitan urtero egiten den Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloa Euskal Herritik kanpo aurki daitekeen euskal zinema programazio zabalenetakoa da. Etxepare Euskal Institutuak babesten duen atal honek […]

Read More… from Euskal Herriko 16 ekoizpen Nantesko zinemaldian

46. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik da

Lanak aurkezteko epea uztailaren 31ra arte egongo da zabalik eta oinarriak zinebilera.eus webgunean daude eskuragarri. Euskal Zine Bilera ezaguna bada, bere baitan hartzen duen lehiaketagatik da. Euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak biltzen dituen neurrian. Hori horrela, zuzendaritza, gidoi eta film onenaren sariak ezberdinduko dira. Eta gainera, […]

Read More… from 46. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik da

‘20.000 erle espezie’ filmak emango dio hasiera Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiari

Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendutako 20.000 erle espezie (2023) filmak irekiko du Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldia, apirilaren 21ean. Zinemaldia apirilaren 28ra arte luzatuko da Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean eta baita hiriko beste agertoki batzuetan ere. Cocók zortzi urte ditu eta ez da moldatzen besteek berarengandik espero dutenarekin, ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor […]

Read More… from ‘20.000 erle espezie’ filmak emango dio hasiera Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiari