Hitzaldia euskaraz izango da aldibereko gaztelaniazko itzulpenarekin. Gonbidapenak eskuragarri daude jada Tabakalerako webgunean. Larunbat honetan, martxoak 4, Irati filmaren sortze prozesuaz hitz egingo du bere zuzendari Paul Urkijo Alijok, Donostiako Tabakalerako zine-aretoan. Pasa den ostiralean estreinatu zen pelikularen inguruko sekretuak kontatuko ditu zinemagile gasteiztarrak. Antolatzaileen arabera, “ez dira misterio gutxi izango, izan ere, Irati misterioz betetako mundua […]
Kategoria: Zinema
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak euskaldunak zineman bigarren mailako herritarrak direla salatu dute
Pantailak Euskarazen arabera, iaz Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan euskarak %1,99 presentzia izan zuen. Erakunde bi hauek euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa dela diote eta neurriak eskatu dituzte. Joan den ostiralen iritsi zen zinema aretoetara Paul Urkijok zuzendutako Irati filma. Gertaera honek euskal ikuslerian sortu duen poza eta itxaropena probestu nahi dituzte Pantailak Euskarazek eta […]
Euskarazko pelikularik ikusiena izan da ‘Irati’ bere estreinaldian
Guztira, 112 kopia banatu dituzte Estatu espainiar osoan, erdiak baino gehiago jatorrizko bertsioan, euskaraz, proiektatu dira. Paul Urkijoren Irati filmak bost egun daramatza Hego Euskal Herriko zinema aretoetako karteleretan eta dagoeneko pelikularik ikusiena izan da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Orotara 204.000 euro irabazi ditu ostiraletik hona, euskaraz sortu den film baten estreinaldi arrakastatsuena bihurtuz. Guztira, […]
Read More… from Euskarazko pelikularik ikusiena izan da ‘Irati’ bere estreinaldian
‘Bidaiariak zinera!’ kanpaina abiatu du EZAEk
Ekimenaren zazpigarren edizioak euskal zinema izango du protagonista. Egitasmoan parte hartuko duten euskal filmek bi euroko zuzeneko deskontua eskainiko dute sarreraren prezioan. Kanpaina gaur hasiko da Irati filmaren sustapenarekin. EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak euskal zinemari babesa ematea helburu duen Bidaiariak zinera! kanpaina abiatu du berriro. Ekimena Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 79 aretotan jarriko da […]
Read More… from ‘Bidaiariak zinera!’ kanpaina abiatu du EZAEk
Euskal sorkuntzari ateak irekiko dizkiote Bogotako hainbat kultur gunek
Nuevo Cine Vasco izenburupean, Bogotako Zinematekak azken urteetan ekoitzitako euskarazko sei film aurkeztuko ditu bihartik otsailaren 26ra arte. Kolonbiako hiriburuko hainbat kultur gunek euskal sorkuntzari ateak irekiko dizkiote datozen hilabeteetan Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Hala, bertako ikuslegoak Euskal Herrian egindako zinema, musika, dantza eta antzerkia ezagutzeko aukera izango du, 2022. urtean hasitako ibilbideari jarraipena emanez. […]
Read More… from Euskal sorkuntzari ateak irekiko dizkiote Bogotako hainbat kultur gunek
‘Dardara’, ‘Ainarak’ eta ‘Loreak belaunetan, kulturaren zazpi ahots gazte’ dokumentalak Iruñeko euskarazko kultur programazioan
Kondestable Civivoxeko ekitaldi-aretoan, 19:30ean, izango dira hiru emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Gaur proiektatuko dute lehena: Dardara. Iruñeko Udalak Nafar Ateneoarekin elkarlanean egiten duen kultur-proposamenak euskarazko hiru proiekzio barne hartuko ditu otsailean eta martxoan. Kondestable Civivoxeko ekitaldi-aretoan, 19:30ean, egingo dira hiru saioak, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Lehenengo […]
Euskal Zinemaren Astea itzuliko da otsailaren 20an Gasteizera
Abonuak eta sarrerak gaurtik aurrera daude salgai www.fundacionvital.eus webgunean, Kordoi Etxean eta leihatilan emanaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenagotik aurrera. Euskal Zinemaren Astea otsailaren 20tik 25era bitartean egingo dute Gasteizen. 39. edizio honek euskal zinemagintzako profesionalek egin edo ekoitzitako lan onenak bilduko ditu beste behin ere egitarau oparo batean. Publikoak sei film luze eta bost […]
Read More… from Euskal Zinemaren Astea itzuliko da otsailaren 20an Gasteizera
Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiko gazte epaimahaian eta eskola saioetan izena emateko epea zabalik da
Yoko oporretan, Trash eta Gabi, 8 urtetik 13 urtera dira aurten ikastetxeei eskainitako film luzeak. Edizio honetan gainera, saio presentzialak programatuko dira adin guztietako pelikulentzat. Gaurtik aurrera ikastetxeek izena eman ahal izango dute Zinemaldiak haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako. Hala, Aurten, giza eskubideen inguruko hausnarketa lantzeko, ikastetxeei Yoko oporretan, Trash eta Gabi, 8 […]
Memoria historikoari eskainitako dokumental zikloa antolatu du Gasteizko Orbain Kultur Elkarteak
Apaiz kartzela, El Entusiasmo, Montejurra ’76 eta Vitoria, Marzo de 1976 dira aukeratu dituzten dokumentalak. Gasteizko Orbain kultur elkarteak urte hasieran abiatutako Doku-Mental zikloa baliatu du memoria historikoa ardatz duten dokumentalak proiektatzeko. Apaiz kartzela, El Entusiasmo, Montejurra ’76 eta Vitoria, Marzo de 1976 dira, hain zuzen, otsailean zehar ikusi ahal izango ditugun dokumentalak. Elkarteko kideek […]
Euskadiko Filmategiak ‘Euskal emakume zinemagileak’ liburua aurkeztu du
Euskal Herriko zinemagintzan funtsezkoak izan diren emakumeei buruzko hainbat saiakera biltzen dituen lehen liburua da. Euskadiko Filmategiak Euskal emakume zinemagileak aurkeztu du, Euskal herriko zinemagintzan funtsezkoak izan diren emakumeei buruzko hainbat saiakera biltzen dituen lehen liburua. Maria Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko irakasleak koordinatu du lana, eta haren helburua euskal zinemaren berri ematea da, emakume zuzendariek […]
Read More… from Euskadiko Filmategiak ‘Euskal emakume zinemagileak’ liburua aurkeztu du
