Elias Querejeta Zine Eskolan izena emateko epea zabalik da

Graduondoko hiru programetan izena emateko epea gaur hasi eta otsailaren 28an bukatuko da. Gaur, otsailak 1, zabaldu da Elias Querejeta Zine Eskolaren (EQZE) 2023-2024 ikasturterako izena emateko epea. Seigarren deialdi hau hilabeteko epe bakar batean egingo da. Hautagaiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Ibermediaren eta Projeto Paradisoren bekak eskuratzeko aukera izango dute. Zine Eskolak proiektu pedagogiko bat […]

Read More… from Elias Querejeta Zine Eskolan izena emateko epea zabalik da

18 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean

Guztira, 800 film inguru erregistratu ziren, eta horien artetik hautatu dira Sail Ofizialean parte hartuko dute hamar film luzeak eta zortzi laburrak. Ikuspuntu zinema jaialdiaren hamazazpigarren edizioa martxoaren 27tik apirilaren 1era bitartean egingo dute Iruñean. Aurtengoan 18 film arituko dira lehian; besteak beste, Sharon Lockhart, Miryam Charles, Ignacio Agüero edo Alassane Diago zinemagile ezagunen lanak […]

Read More… from 18 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean

Maider Oleagaren ‘Irrits’ izan da aurtengo Huhezinema sariko irabazlea

Euskarazko Bideolip Onenaren saria Flavio Banterlak jaso du Nor Naiz Ni, Zein Zara Zu lanarekin. Euskal Herriko zinema sortzaileak elkartzeko plaza bihurtu zen Zaraia aretoa joan den ostiralean. Iluntzeko 19:00etan eman zioten hasiera sari banaketa ekitaldiari. Antolatzaileen arabera, “atmosferan ilusioa, urduritasuna eta jakin-mina antzeman ziren hautatuen artean. Bideoklip sailean parte hartu duen Flavio Banterlaren NNN […]

Read More… from Maider Oleagaren ‘Irrits’ izan da aurtengo Huhezinema sariko irabazlea

Zazpi film laburrekin dator aurtengo Laburbira zirkuitua

Martxoaren 6tik apirilaren 5era arte, herriz-herri ibiliko da euskarazko film laburren zirkuitua. Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 20 urte beteko ditu Euskal Herriko aretoak euskal filmez betetzen. “Edizio berri honetan ere, hasiberriak eta profesionalizaziorako bidean dauden zuzendarien lanak ahalik eta toki gehienetara heltzeko helburua dugu”, azaldu dute Euskaltzaleen Topaguneko kideek. Apirilaren 5era arte, herriz-herri ibiliko […]

Read More… from Zazpi film laburrekin dator aurtengo Laburbira zirkuitua

Asteazkenean abiatuko da Huhezinema jaialdia Aretxabaletan

Zinema aretoko jarduerez gain, beste hainbat ekintza ere izango dira aurtengoan, besteak beste, ElektroPottotti elektrotxarangaren eta DJ Julenen emanaldia Aretxabaletako kaleetan zehar, eta ardo dastaketa. Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 16. edizioari esker, zinemaz eta ekitaldi anitzez osatutako hiru egun izango dira asteazkenetik hasita ostiralera bitartean. Egitarauan, zinema aretoko jarduerez harago, beste hainbat ekintza ere […]

Read More… from Asteazkenean abiatuko da Huhezinema jaialdia Aretxabaletan

Nosferatu ziklo berria datorren urtarrilaren 18an abiatuko da Donostian

“Frantziako zinema beltza” izango da aurtengo egitarauaren protagonista. Nosferatu ziklo berria datorren urtarrilaren 18an abiatuko da Donostiako Tabakalera zentroan. Oraingoan Estatu frantseseko zinema beltzari, polar deituari, eskainia. Zikloa Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatu dute, Tabakalera eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valencianaren lankidetzarekin, eta 2023ko urtarrila eta abendua bitartean garatuko […]

Read More… from Nosferatu ziklo berria datorren urtarrilaren 18an abiatuko da Donostian

Urtarrila eta martxoa bitartean egingo da Zinema eta Zientzia zikloaren seigarren edizioa

Datozen hiru hilabeteetan, hamar film ikusteko aukera egongo da. Ohi bezala, nazioarteko zientzialari ospetsuek egingo dituzte emanaldien aurkezpenak. Zinema eta Zientzia zikloaren seigarren edizioak zientziaren aldeko maitasuna aldarrikatuko du ostegun honetatik aurrera. Donostia International Physics Centerekin (DIPC) eta Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean, Euskadiko Filmategiak jarraitu nahi du kultura zinematografikoa eta zientifikoa transmititzen eta, horretarako, nazioartean ospea […]

Read More… from Urtarrila eta martxoa bitartean egingo da Zinema eta Zientzia zikloaren seigarren edizioa

Maurizia Aldeiturriaga oinarri duen ‘Aire!’ dokumentalerako diru bilketa kanpaina azken txanpan sartu da

Crowdfunding kanpaina urtarrilaren 17an amaituko da eta filma aurtengo maiatzean estreinatzea aurreikusten dute. Maurizia Aldeiturriaga pandero jotzaile eta abeslaria du oinarri Aire! Dokumentalak. Marmoka Films eta Bideografik ekoiztetxeko kideek adierazi dutenez, “Historiako liburuetan gizonen izenak dira nagusi. Maurizia bezalako emakume indartsu eta kementsuek egindako lana, ordea, askotan ahaztua izan da, emakume izate hutsagatik. Emakumearen askatasuna […]

Read More… from Maurizia Aldeiturriaga oinarri duen ‘Aire!’ dokumentalerako diru bilketa kanpaina azken txanpan sartu da

EZAEren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema-aretoak indarra berreskuratzen hasi dira

Elkarteak nabarmendu du baita ere, diru-sarreren % 40 eta publikoaren % 43 galdu dutela 2019 urtearekin alderatuta. 2022ko azken hilabeteetako datuak kontutan hartuz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema-areto pribatuak indarra berreskuratzen hasi direla adierazi du EZAE elkarteak. Hala ere, pandemiaren aurreko urtea erreferentziatzat hartuta, “diru-sarreren % 40 eta publikoaren % 43 galdu dituzte 2019arekin alderatuta”, […]

Read More… from EZAEren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinema-aretoak indarra berreskuratzen hasi dira

Jon Maiak Azpeitira etorritako migranteen gaineko estereotipoak eta aurreiritziak desmuntatzera datorren dokumentala ondu du

Kastellanuek Francoren diktadura garaian, batez ere 50 eta 60. hamarkadetan, bizi hobeago baten bila Azpeitira etorri ziren migranteen testigantzak jasotzen dituen dokumentala da. Azpeitiko Udalaren ustez, “hamarkada asko eta euri asko egin du Espainiatik, Extremaduratik, Errebalera lehen migrante haiek iritsi zirenetik. Baina atzera begiratu, memoria, aitortza eta bizitakoa plazaratzeko momentua da. 50. eta 60. hamarkadetan, […]

Read More… from Jon Maiak Azpeitira etorritako migranteen gaineko estereotipoak eta aurreiritziak desmuntatzera datorren dokumentala ondu du