Zinegoak jaialdiak 2023ko ekainean ospatuko du 20. urteurrena

Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia ekainean egingo da, E-28ko aldarrikapenekin bat eginez. Zinegoak jaialdiak, Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak, bere 20. urteurrena ospatuko du hainbat berrikuntzarekin. Lehen aldiz, jaialdiak bere datak mugituko ditu eta ekainean ospatuko da. Hala, otsailean eta martxoan egin beharrean, hurrengo edizioa ekainean izango da, Ekainaren 28ko aldarrikapenekin […]

Read More… from Zinegoak jaialdiak 2023ko ekainean ospatuko du 20. urteurrena

Donostiako Zinemaldiaren 70 urteko historia ikusgai online eta aurrez aurre

Artxiboa webgune berriak herritarrei aukera eman nahi die 4.000 dokumentu digital baino gehiago (argazkiak, kartelak, egunkariak…) libreki kontsultatzeko, eta, era berean, 27.000 deskripzio-fitxa baino gehiagoko katalogo bat ere jasotzen du, adituek aztertu ahal izateko. Donostiako Zinemaldiko artxibo historikoko 4.000 dokumentu baino gehiago (korrespondentzia, argazkiak, kartelak, egunkariak, aldizkariak…) eskuragarri daude jada aurrez aurre nahiz online kontsultatzeko, […]

Read More… from Donostiako Zinemaldiaren 70 urteko historia ikusgai online eta aurrez aurre

VII. Benito Ansola sarira lanak aurkezteko epea zabalik da

Lanak urtarrilaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira. Sari honek euskal kultura zabaldu eta sortzaile gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzea du helburu. Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zinema Bilerak Benito Ansola Sarietara ikus-entzunezko proiektuak aurkezteko deialdia zabaldu dute 2023ko urtarrilaren15e arte. Sariak 18 eta 36 urte bitarteko gazteen lanak sustatzea du helburu, eta irabazleak […]

Read More… from VII. Benito Ansola sarira lanak aurkezteko epea zabalik da

Ikusmira Berriak proiektuko egileak aukeratu dituzte

Sameh Alaa, Maria Alche, Maddi Barber, Naomi Pacifique, David Perez Sañudo eta Hikaru Uwagawa zinemagileek euren proiektu zinematografiko berriak garatuko dituzte Ikusmira Berriak programaren barruan. Sameh Alaa, Maria Alche, Maddi Barber, Naomi Pacifique, David Perez Sañudo eta Hikaru Uwagawa egileen proiektu zinematografikoak aukeratu dituzte 2023ko Ikusmira Berriak programaren bederatzigarren edizioan inskribatutako 348 proiektuen artetik. Donostiako […]

Read More… from Ikusmira Berriak proiektuko egileak aukeratu dituzte

‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa antolatu dute abenduaren 2rako, Elorrion

Arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Elorrioko Arriola antzokian, eta 24 orduren buruan, parte hartzaileek sortutako film laburrak antzokian bertan aurkeztu beharko dituzte. Multimedia eta ikus-entzunezkoak gustuko dutenei beste aukera bat emateko asmoz, 24 Ordu Digitalean izeneko formula berria jarri zuen abian Elorrioko Arriola antzokiak duela hamasei urte. Lehiaketa honetan lanak 24 orduren buruan sortu […]

Read More… from ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa antolatu dute abenduaren 2rako, Elorrion

‘Yoko oporretan’ filmaren aurrestreinaldia egingo dute hilaren 26an, Donostian

Oraingo honetan ere, aire zabalean lagunartean jolastea sustatu eta irudimena eta abenturak bultzatzen dituen pertsonaia izango da Yoko. Abenduaren 2an estreinatuko dute Yoko oporretan, azkeneko urteotan Juanjo Elordi zuzendariak eta Edorta Barruetabeña idazleak landu duten filma, lehenago baina, aurrestreinaldia egingo dute azaroaren 26an, Donostiako Principe zinema-aretoetan, 11:00etan. Bigarren film honetan, eta pertsonaia beraren telesailean eta Yoko eta bere lagunak (2015) filmarekin izandako […]

Read More… from ‘Yoko oporretan’ filmaren aurrestreinaldia egingo dute hilaren 26an, Donostian

Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak eta Donostiako Zinemaldiak Katixa Agirreren ‘Zinema festa bat da’ liburua plazaratu dute

Nosferatu Bildumaren X. zenbakia da honakoa. Katixa Agirre idazleak Zinema festa bat da. Enkontru ezinezko bat Zinemaldiaren 70. urteurrenean liburua aurkeztuko du Tabakaleran, Literaktum jaialdiaren barruan. Donostiako Zinemaldiaren laguntzarekin Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak euskaraz argitaratu dute Nosferatu Bildumaren X. zenbakia da honakoa. Lana Zinemaldia 70 zikloarekin batera kaleratu da. Zikloa, joan den urtarriletik abendura arte, Donostia Zinemaldiaren 70 […]

Read More… from Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak eta Donostiako Zinemaldiak Katixa Agirreren ‘Zinema festa bat da’ liburua plazaratu dute

Bilboko Arkeologi Museoak Zinema arkeologikoko arratsaldeak antolatu ditu

Lehen emanaldia bihar, azaroak 23, izango da, jaialdiaren zuzendari Aizpea Goenaga aktore eta Oiassoko museoko koordinatzailea bertan dela. Saio honetan, Alexis de Favitskyk zuzendutako Les etrusques, une civilisation mysterieuse de la Méditerranée filma proiektatuko da. Azaroaren 23, 24, 29 eta 30ean zinema arkeologikoko arratsaldeak antolatu dira 18:30ean Bilboko Ondarea Aretoko areto nagusian. Bidasoako Arkeologia Zinemaren […]

Read More… from Bilboko Arkeologi Museoak Zinema arkeologikoko arratsaldeak antolatu ditu

Lur Barnea taldeak ‘Amaiur. Gure epika, defentsa eta memoria’ dokumentala estreinatuko du gaur

Dokumentalean trilogiako abestien bideoez gain, Asisko Urmeneta irudigilea, Nabarraldeko Iñaki Idigoras, Aranzadi elkarteko Mikel Legorburu historialaria, Amaiurko Gaztelu Elkarteko Mikel Mujika eta Lur Barneako Aingeru Gorrotxategi konpositorea agertuko dira. Lur Barnea taldeak 1522an Amaiurren jazotako gazteluaren defentsa epikoa gogora ekarri nahi duen musika trilogia aurkeztu zuen duela aste batzuk. Gaur berriz, dokumentala estreinatuko du arratsaldeko […]

Read More… from Lur Barnea taldeak ‘Amaiur. Gure epika, defentsa eta memoria’ dokumentala estreinatuko du gaur

Iratxe Fresneda zinemagileak ‘Tetuán’ dokumentala aurkeztuko du gaur Zinebin

Gentzane Martinez de Osabak, Iratxe Fresnedak eta Oihane Iriartek ekoitzitako sorkuntza dokumentala da. Bertan, alaba batek (zuzendaria bera), aitaren iraganaz sentitzen duen jakin-minak gidatuta, berregiteko eta bilatzeko bidaia bati ekingo dio, benetakoa eta zinematografikoa, iragana eta oraina kontuan hartuta. Iratxe Fresnedak (Arrigorriaga, 1974) Tetuán izeneko pelikula aurkeztuko du gaur Bilboko Zinebi jaialdian. Zinemagilearen hirugarren dokumental […]

Read More… from Iratxe Fresneda zinemagileak ‘Tetuán’ dokumentala aurkeztuko du gaur Zinebin