Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldiaren XV edizioa irailaren 7tik 10era bitartean egingo da Deban. Animadeba Nazioarteko Animaziozko Zinemaldiaren bosgarren edizioa egingo da irailaren 7tik 10era bitartean, Deban. Euskal Herriko animazioaren panoraman ezinbesteko hitzordua bihurtu da urte hauetan eta publikoaren, zinemagileen, industriako profesionalen eta artisten topagunea bilakatu da. Aurtengoaren aurkezpenean, Aritz Larrañaga Debako kultura zinegotziak ekimenak herriari […]
Kategoria: Zinema
Koldo Izagirreren lana eta Antxon Ezeizaren biofilmografia aztergai ‘Zine’ argitalpenean
Euskal Herriko testuinguru politiko-kulturalean Trantsizioak eragindako desengainuaren kontzeptua aztertzen du argitalpenaren hirugarren aleak, Izagirreren zinemaren eta garaiko beste literatura ekoizpen batzuen bidez. Desengainuaren kontzeptua behin eta berriz ageri da Estatu espainiako kulturaren testuinguruan. Zinemaren esparruan, ideia hori zentzu existentzial hutsetik edo ikuspegi politikotik garatu da, eta hori da, hain zuzen ere, Trantsizio garaiko Estatuko ekoizpen […]
Donostiako Zinemaldiak 70. urteurrenari buruzko erakusketa ireki du Tabakaleran
Imajinatu Zinemaldia izeneko erakusketa irailaren 24ra arte bisitatu ahal izango da. Donostiako Zinemaldiak 70. edizioa izango du irailaren 16tik 24ra, eta urteurrenaren harira, Imajinatu Zinemaldia izeneko erakusketa zabaldu dute Tabakalera zentroan. Erakusketa zinema-industriari, komunikabideei, zinema-aretoei, hiriari berari eta edizioz edizio aretoak betetzen dituzten ikus-entzuleei egindako omenaldi gisa planteatu dute. Hala, irailaren 24ra arte, erakusketak Tabakalerako […]
Read More… from Donostiako Zinemaldiak 70. urteurrenari buruzko erakusketa ireki du Tabakaleran
Korterraza film laburren jaialdi ibiltaria Arabako 38 herritan izango da
Jaialdia Gasteizen abiatuko da uztailaren 7tik 9ra Artium Museoan, 22.00etatik aurrera. Korterraza jaialdiak aurten ere aire zabaleko zinema handi bihurtuko ditu Arabako plaza eta kaleak, urteko film laburrik nabarmenekin gozatzeko. Uztailaren hasieratik irailera bitartean, 42 proiekzio izango dira Arabako 38 herritan. Pandemiak markatutako edizioen ondoren, aurten Korterraza Gasteiz modu normalizatuan eta ohiko agertokira itzuliko da, […]
Read More… from Korterraza film laburren jaialdi ibiltaria Arabako 38 herritan izango da
Larrotxene Bideoko ekoizpenak Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko dira, ekainaren 24an
Bideoaldirako sarrerak doakoak izango dira, baina gonbidapenak Antzoki Zaharreko leihatilan jaso beharko dira egunean bertan (11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:00ra). Pertsona bakoitzeko gehienez bi gonbidapen eskuratu ahal izango dira. Urtero bezala, Donostiako Larrotxene Kultur Etxeak ikasturtean zehar egindako lanak Bideoaldian aurkeztuko ditu ekainaren 24an, arratsaldeko 19:00etan, Antzoki Zaharrean. 34 urte dira Larrotxeneko bideo espezializazioa Intxaurrondo […]
Donostiako Zinemaldi Alternatiboa hobetzen laguntzeko diru kanpaina abiatu dute
Crowdfunding-aren helburua da Zinemaldi Alternatiboarentzat pantaila profesional bat eta proiektore on bat erostea, eta behar denean herri mugimenduaren esku uztea. Komunitatea plazan batu eta zinemaz gozatu nahi dutela adierazi dute. Hamalaugarren edizioa izango du aurtengoa Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Ohi bezala, irailerako antolatzen ari dira jaialdia, “Zinemaldi ofiziala baino egun bat lehenago hasi eta egun bat […]
Read More… from Donostiako Zinemaldi Alternatiboa hobetzen laguntzeko diru kanpaina abiatu dute
Kimuak 2022ko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte
Katalogo berriak fikzioa eta dokumentala jasotzen ditu. Hiru lan euskara hutsean daude, eta gainerako lauak, gaztelaniaz. Gainera, zazpi laburretatik sei emakumezkoek zuzendu eta ekoiztutakoak dira. Kimuak programaren 25. edizioaren deialdira aurkeztutako 75 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak Kimuak 2022 katalogoa osatzeko: Contadores (Irati Gorostidi), Cuerdas (Esti Urresola), Fe (Maider Fernandez), […]
Read More… from Kimuak 2022ko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte
Adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista azaleratzeko filma sortzeko diru bilketa martxan
Iñake Irastorzak, Jose Ramon Soroizek eta Miren Arrietak osatuko dute aktoreen zerrenda. Diru bilketa kanpaina Verkami plataformaren bidez egongo da martxan maiatzaren 13ra arte. Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko ikasle talde batek Muskil izeneko film laburra grabatzeko diru bilketa kanpaina jarri dute martxan. Lantaldeak azaldu duenez, proiektu honen helburua adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista azaleratzea […]
Kimuak 2022ra aurkezteko epea zabalik da
Programaren aurtengo ediziora film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 25ra arte egongo da zabalik. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko formularioa kimuak.com webgunean daude eskuragarri. Etxepare Euskal Institutuak Kimuak programaren 2022ko lehiarako filmak aurkezteko deialdia zabaldu du. Etxeparek berak antolatu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen egitasmoak euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Deialdi honetan hautatzen […]
Emakumearen objektualizazioa salatzeko filma sortzeko diru bilketa abiatu dute
Sistema kapitalistaren eraginez emakumeek jasaten duten objektualizazioa salatzea du helburu Mitxoleta film laburrak. Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioko 3.mailan dabiltzan ikasle talde bat sistema kapitalistaren eraginez emakumeek jasaten duten objektualizazioa salatzea helburu duen film laburra grabatzen hasiko da Berroeta herrian, eta, horretarako, diru bilketa kanpaina jarri dute martxan Itsulapikoa.eus plataformaren bidez. “Ikasle talde euskaldun gazte bat […]
Read More… from Emakumearen objektualizazioa salatzeko filma sortzeko diru bilketa abiatu dute
