Iruñeko Ikuspuntu jaialdirako sarrerak salgai daude jada

Film proiekzioak, hitzaldiak, performanceak, topaketak zinemagileekin edo haurrentzako saioak izango dira Iruñean, martxoaren 14tik 19ra bitartean. Iruñeko Ikuspuntu jaialdia martxoaren 14tik 19ra bitartean egingo da, eta gaur jarriko dira saio guztietarako sarrerak salgai webgunearen bitartez: www.puntodevistafestival.com webgunea. Sarreren prezioa, oro har, 3 euro izango da saio bakoitzeko, baina martxoaren 19an Oteiza museoan izango den programak […]

Read More… from Iruñeko Ikuspuntu jaialdirako sarrerak salgai daude jada

Nahi dugun bezala bizitzeko aldarria egin du Zinegoak jaialdiak

Jaialdiak hiru kategoria izango ditu sail ofizialean, film laburren bi ziklo berri estreinatuko ditu eta nazioarteko zinemagile eta epaimahaien bisitak berreskuratuko ditu. Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak aurtengo edizioaren programazio ofiziala aurkeztu du gaur. Zinegoak otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo da Bilboko hainbat aretotan, zinemaren eta kulturaren bidez sexu- eta genero-aniztasuna aldarrikatzeko. Bilborock […]

Read More… from Nahi dugun bezala bizitzeko aldarria egin du Zinegoak jaialdiak

Naia Arantzamendi zinemagileak Donostiako setioari buruzko filma errodatu du asteburu honetan

Sutan du izena filmak eta 1813. urteko Donostiako setioa islatzen du, ikuspegi, espazio eta egoera zehatz batetik abiatuta. Naroa Miguel Arregik, Joseba Usabiagak eta Iker Galartzak osatzen dute aktoreen zerrenda. Naia Arantzamendi zinemagileak (Ondarroa, 1994) zuzendutako Sutan film laburraren errodaje lanak burutu dituzte asteburu honetan, Andoaingo hainbat txokotan. Donostiaren historiako gertaera lazgarrienetarikoa izan zena oinarri hartuta, istorio unibertsal bat sortu du […]

Read More… from Naia Arantzamendi zinemagileak Donostiako setioari buruzko filma errodatu du asteburu honetan

Nilofar Bayat ekintzaile afganiarra da aurtengo Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko karteleko protagonista

Zinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emateko epea martxoaren 7ra arte egongo da zabalik . Gaurtik aurrera ikastetxeek ere izena eman ahal izango dute Zinemaldiak haur eta gazteei urtero eskaintzen dizkien proiekzioetarako. Zutik!, Tximinoen izarra eta Maixabel izango dira aurten eskainitako film luzeak. Nilofar Bayat ekintzaile eta saskibaloi jokalari afganiarra da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 19. edizioko […]

Read More… from Nilofar Bayat ekintzaile afganiarra da aurtengo Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko karteleko protagonista

Euskal Herriko 39 udalerriren gaur egungo historia, arte bilakatuta

Geuretik Sortuak proiektuaren lehen ediziotik bost antzerki obra, Hamazazpigarrenean aidanez literatura bilduma eta bost film laburrez osatutako Bost teilatu pelikula atera dira. Zirkuitu nazionala antolatu dute horiek aurkezteko. Uztaritzeko Lapurdi zentroan 40 pertsona inguru bildu dira Udalbiltzak prentsaurrean antolatutako ekitaldi berri batean. Hirugarrena da Geuretik Sortuak proiektua aurkeztu zutenetik eta bertan ekimenaren lehen edizioak emandako […]

Read More… from Euskal Herriko 39 udalerriren gaur egungo historia, arte bilakatuta

Albertina Carri argentinar zinemagileak jasoko du Zinegoak 2022 Ohorezko Saria

Otsailaren 28an Arriaga antzokian egingo den inaugurazio ekitaldian jasoko du sari nagusia. Jaialdiak zuzendari argentinarraren obrari buruzko ziklo berezia antolatu du.  Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak Albertina Carri argentinar zinemagile eta ekintzailearen lana goraipatu nahi izan du, jaialdiaren Ohorezko Saria emanez. Alaitz Arenzana Zinegoakeko zuzendari artistikoak azpimarratu duenez, “Carri Hego Ameriketako sortzaile belaunaldi […]

Read More… from Albertina Carri argentinar zinemagileak jasoko du Zinegoak 2022 Ohorezko Saria

‘Ea, H-a galdu zuen… erri’a jaialdia egingo dute asteburu honetan, Ean

Miren Agur Meabe eta Joseba Sarrionandia idazleek eta Ines Osinaga musikariak hartuko dute parte topaldi honetan. Oskar Alegriak zuzendutako Aritzakoa film laburra ere eskainiko dute. Jarduera guztiak Eskolondon izango dira eta edukiera mugatua izango denez, gonbidapena beharko da. Herrijeri Emon Arnasa Kultura Taldeak Ea, H-a galdu zuen… erria jaialdia antolatu du asteburu honetarako Ean. Larunbatean, […]

Read More… from ‘Ea, H-a galdu zuen… erri’a jaialdia egingo dute asteburu honetan, Ean

Gaur abiatuko da Begi Belarri zikloa Gasteizen

Marina Lameiroren Dardara proiektatuko da gaur, arratsaldeko 19:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean. Bolante baten historia, Urak aske, Neskak dantzara! eta Gure hots filmek osatuko dute denboraldi honetako kartela. Oihaneder Euskararen Etxeak eta GEU Elkarteak Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren neguko eta udaberriko programazioa aurkeztu dute. Urtarrila eta maiatza bitartean, euskarazko ikus-entzunezkoak eta solasaldiak antolatuko dira Oihaneder Euskararen […]

Read More… from Gaur abiatuko da Begi Belarri zikloa Gasteizen

Lander Telletxearena da aurtengo Zinegoak jaialdiko kartela

Aurtengo irudiak lesbianismoa eta sexu-aniztasuna euskaraz izendatzeko moduei egingo die erreferentzia, Marioker, Lumatza, Soropila, Kapaza edo Kuir bezalako hitzekin. Jaialdia otsailaren 28tik martxoaren 7ra izango da Bilbon.  Zinegoak Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak 19. edizioko irudia eta ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur. Otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo da eta sexu eta genero aniztasuna […]

Read More… from Lander Telletxearena da aurtengo Zinegoak jaialdiko kartela

Urtarrila eta martxoa bitartean ospatuko da Zinema eta Zientzia zikloaren bosgarren edizioa

Datozen hiru hilabeteetan, 50 proiekzio inguru ikusteko aukera egongo da. Ohi bezala, nazioarteko zientzialari ospetsuek egingo dituzte emanaldien aurkezpenak. Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostiako Zinemaldiak Zinema eta Zientzia zikloaren bosgarren edizioa aurkeztu dute gaur Donostian. Datozen hiru hilabeteetan, 50 proiekzio inguru ikusteko aukera egongo da. Ohi bezala, nazioarteko zientzialari ospetsuek egingo […]

Read More… from Urtarrila eta martxoa bitartean ospatuko da Zinema eta Zientzia zikloaren bosgarren edizioa