Fipadoc dokumentalen festibala urtarrilaren 17tik 23ra egingo da, Miarritzen

Aurtengo berezitasunen artean euskarazko edo euskaraz azpititulatutako filmak daude. Horien artean dago Amets Arzallus eta Marc Parramonen Altsasu (gaur hura) dokumentala. Urtarrilaren 17an hasi eta astebetez luzatuko da Fipadoc dokumentalen festibala aurten, Miarritzen. Orotara 200 lan proiektatuko dituzte hainbat areetotan eta horrez gain, estreinaldiak, topaketak, hitzaldiak… eskainiko zaizkie publikoari, profesionalei eta ikasleei. Sarien artean nabarmentzekoak […]

Read More… from Fipadoc dokumentalen festibala urtarrilaren 17tik 23ra egingo da, Miarritzen

Munduko film labur onenak Gasteizera hurbiltzeko asmoz, iCOOF jaialdia sortu dute

Lehenengo edizioa apirilaren 4tik 9ra bitartean izango da.  Munduko film labur onenak jendeari hurbiltzeko asmoz, iCOOF jaialdia sortu dute Gasteizen. Apirilaren 4tik 9ra bitartean egingo dute lehen edizioa eta hiria munduko zinema-panoraman jartzea eta nazioarteko zinemagileentzako filmaketa-plato izan dadin sustatzea ditu helburu. “Ohikoa da film laburren zuzendari asko film luzera pasatzea eta euren istorioak filmatzeko […]

Read More… from Munduko film labur onenak Gasteizera hurbiltzeko asmoz, iCOOF jaialdia sortu dute

Koldo Mitxelena kulturuneak ‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ ikastaroa antolatu du

Iciar Bollain, Lara Izagirre, Carla Simon, Rodrigo Sorogoyen eta Jonas Trueba zinemagileek hartuko dute parte. Bost saio ireki izango dira, zinemazaleentzat zein ikasleentzat. Egitasmoa urtarrilaren 14an hasi eta apirilean amaituko da. Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneak Zinemagileen arteko elkarrizketak ikastaroa antolatu du, zinemazaleari film baten ekoizpenean eta errealizazioan ezkutatzen dena hobeto ulertzeko gako berriak eskaintzeko asmoz. […]

Read More… from Koldo Mitxelena kulturuneak ‘Zinemagileen arteko elkarrizketak’ ikastaroa antolatu du

Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Urtarrilaren 20ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Laburbira zirkuitura film laburrak aurkezteko epea zabaldu du Euskaltzaleen Topaguneak. Hala, urtarrilaren 20ra arte edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du webgunearen bitartez, hasi berria, nahiz amateurra izan. Egitasmoan aurkeztu ahal izateko pelikulak euskaraz sortu beharko dira, eta antolatzaileek azaldu dutenez, “aurten ekoiztutako pelikulak, fikziozkoak […]

Read More… from Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Cortada, Gasteizko Film Laburren XXV. jaialdia abenduaren 15etik 18ra egingo da, Gasteizen

Film laburren jaialdiak bere proposamen zinematografikoa aurkeztu du hainbat jarduera artistiko paralelorekin batera: Super 8mm-ko tailer bat, kontzertu bat, sormen prozesuei buruzko hitzaldi bat eta azken proiekzio berezi bat. Euskal Herriko Unibertsitateak Cortadaren edizio berezia antolatuko du abenduaren 15etik 18ra bitartean, Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean. Aurten sei programatan banatuko diren 28 film labur lehiatuko dira. […]

Read More… from Cortada, Gasteizko Film Laburren XXV. jaialdia abenduaren 15etik 18ra egingo da, Gasteizen

Iban del Campo, Josu Martinez eta Jorge Moneo dira aurtengo Euskal Zine Bilerako irabazleak

Jone Arriola, Ana Angulo eta Itxaso Frauren Dena asmatuta dago proiektuak irabazi du Benito Ansola saria. 20 film izan dira aurtengo Lekeitioko Euskal Zine Bilerako Sail Ofizialean parte hartu dutenak. Den denak azaroaren 22tik 25era bitartean ikusi ahal izan dira Ikusgarri zine aretoan eta zinebilera.eus webgunean. Antolatzaileen arabera, “genero eta izaera oso ezberdinetako lanak ikusi […]

Read More… from Iban del Campo, Josu Martinez eta Jorge Moneo dira aurtengo Euskal Zine Bilerako irabazleak

Larunbatean hasiko da Euskal Zine Bilera, Lekeition

Edizio honetako edukiak zinebilera.eus webgunean ere egongo dira ikusgai azaroaren 20tik 28ra bitartean. Lekeitioko Euskal Zine Bilerak bere ohiko egitura berreskuratuko du, baina iazko esperientziaren ostean, edukiak online jarraitzeko aukera ere egongo da. Antolatzaileek adierazi dutenez, “iazko urtea ezohikoa izan zen arlo guztietan eta jaialdia online formatura aldatzera behartu zuen. Erabaki horrek aukera berriak azaleratu […]

Read More… from Larunbatean hasiko da Euskal Zine Bilera, Lekeition

Nafarroako ikastolek ‘Izan, Ezagutu, Egin eta Elkarrekin bizi’ dokumentala aurkeztu dute

Lan honetan Nafarroako ikastolen mugimenduak euskara irakas-hizkuntza izanik, murgiltze ereduaren baitan, praktika pedagogiko berritzaileak eta kulturalak ezartzean eta garatzean izan duen zeregina jasotzen da. Izan, Ezagutu, Egin eta Elkarrekin bizi dokumentala ikastolek beraien sorreratik gaur egunera arte, garatutako euskal hezkuntzaren ondare immaterialaren bilduma gisa sortu da, Ikastola osatzen duten komunitateetako pertsonek, profesionalek aurrera eraman dituzten […]

Read More… from Nafarroako ikastolek ‘Izan, Ezagutu, Egin eta Elkarrekin bizi’ dokumentala aurkeztu dute

Harkaitz Canok eta Iñaki Landak ‘Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak’ liburua aurkeztu dute

Argitalpen berria Nosferatu Bildumako IX. Zenbakia da. Donostiako Tabakalera zentroan Aragoiko zinemagileari eskaintzen ari diren zikloari gehitu zaio lana. Harkaitz Cano idazleak eta Iñaki Landa ilustratzaileak Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak izeneko liburua aurkeztu dute, Euskadiko Filmategiaren eta Donostia Kulturaren eskutik. Argitalpen berria Nosferatu Bildumako IX. zenbakia da. Luis Buñuelen irudiari eta obrari […]

Read More… from Harkaitz Canok eta Iñaki Landak ‘Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak’ liburua aurkeztu dute

GazteFilm Fest jaialdiak 100 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, Gasteizen

Haur eta gazteentzako jaialdia azaroaren 19tik 21era eta azaroaren 26tik 28ra egingo da. Haur eta gazteentzako GazteFilm Fest zinema jaialdia egingo da aurten ere Gasteizen. Bosgarren edizioa izango da eta azaroaren 19tik 28ra bitartean izango da, Zinhezba eta KalakaLab kultur elkarteen eta Vital Fundazioaren eskutik. Emanaldiak hiriko hainbat auzotara iritsiko dira: Vital Fundazioa Kulturunea, Artium, […]

Read More… from GazteFilm Fest jaialdiak 100 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, Gasteizen