Zinemetan euskararen presentzia bermatuko duen zinemaren lege propioaren aldeko ekimena abiatu dute

Sinadura bilketa bat jarri dute martxan Avaaz plataformaren bidez. Herritar talde batek Zinemak Euskaraz ekimena jarri du abian, zinemetan euskarazko filmak proiektatuko direla bermatzeko lege bat adostu eta indarrean jar dezaten. “Gure herrietako zinema aretoetan euskaraz eskaintzen diren filmek ez dute, inolaz ere, bermatzen euskaldunok zinema gure hizkuntzan ikusteko dugun eskubidea”, adierazi dute. Izan ere, […]

Read More… from Zinemetan euskararen presentzia bermatuko duen zinemaren lege propioaren aldeko ekimena abiatu dute

47 film labur aurkeztu dira Kimuak 2021era

Datorren astelehenean, ekainaren 7an, emango da ezagutzera Kimuak egitasmoaren 24. katalogoa osatuko duen lanen aukeraketa. Aurkeztutako filmak aztertu eta epaitzeko, zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituez osatutako hautespen batzorde independentea eratu da. Kimuak egitasmoaren aurtengo ediziora film laburrak aurkezteko epea pasa den maiatzaren 24an itxi zen. Denera, 47 film labur aurkeztu dira Etxepare […]

Read More… from 47 film labur aurkeztu dira Kimuak 2021era

Euskal Herriko sortzaile gazteetzako ikus-entzunezko proiektu profesionalak garatzeko tailerrak martxan

Zineleku ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta erakusketarako programak hainbat kultur eragilerekin elkarlanean bi tailer proposatu ditu: Sustraiak eta Hemendik. Sustraiak da Zineleku programak abiatuko duen lehen tailerra. Euskarazko idazketa zinematografikoko laborategi bat izango da honakoa. Hala, naturan hiru eguneko egonaldia egitea proposatzen da, euskarazko ikus-entzunezko edozein formatutarako euskarazko idazketa garatzeko. Topaketa ekainaren 20tik 22ra bitartean izango […]

Read More… from Euskal Herriko sortzaile gazteetzako ikus-entzunezko proiektu profesionalak garatzeko tailerrak martxan

EZAEk ‘Zinemazale Berriak’ programa abiatuko du maiatzaren 23tik aurrera

Ikusle berriak erakartzea du helburu ekimenak. Maiatzaren 23an hasiko da, eta Zinema Euskaraz-en katalogoan dauden euskarazko filmak proiektatuko dira asteburuetan, goizeko ordutegian. EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak Zinemazale Berriak programa jarriko du abian maiatzaren 23tik azaroaren 14ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin. Ekimen honekin ikusle berriak zinema aretoetara joan daitezen sustatu […]

Read More… from EZAEk ‘Zinemazale Berriak’ programa abiatuko du maiatzaren 23tik aurrera

Gaur estreinatuko dute ‘Ilargi guztiak’ filma, Bilboko FANT jaialdiaren barruan

Igor Legarretak zuzenduta, Josean Bengoetxeak, Haizea Carnerosek, Itziar Ituñok eta Zorion Egileorrek, besteak beste, egin dituzte aktore lanak. Filmak gerra eta heriotza ditu abiapuntu. FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak gaur abiatuko du 27. edizioa Diego Perezek eta Olatz Ganboak aurkeztuko duten hasierako ekitaldiarekin, Campos antzokian. Honetan, Igor Legarretak (Leioa, 1973) zuzendutako Ilargi guztiak fantasiazko filma estreinatuko […]

Read More… from Gaur estreinatuko dute ‘Ilargi guztiak’ filma, Bilboko FANT jaialdiaren barruan

‘Apaiz kartzela’ dokumentala estreinatuko dute bihar, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian

Filmak munduko apaizentzako kartzela bakarra, Vatikanoaren eta Francoren artean Zamoran sortutakoa, du hizpide, eta frankismoaren zapalkuntzaren aurka altxatu ziren apaizen borroka dakar gogora, protagonisten beraien kontakizunetik abiatuta. 1968. eta 1976. urteen artean 50 bat apaiz, gehien-gehienak Euskal Herrikoak, kartzelara sartu zituzten Francisco Franco diktadorearen errepresioaren aurkako jarrera erakusteagatik. Sermoietan diktaduraren zapalkuntza salatzeagatik hamabi urteko kartzela-zigorrak […]

Read More… from ‘Apaiz kartzela’ dokumentala estreinatuko dute bihar, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian

Zortzi film laburrez osotuta egongo da aurtengo Laburbira zirkuitua

Maiatzaren 30era arte, herriz-herri ibiliko da euskarazko film laburren zirkuitua. Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 18 urte beteko ditu Euskal Herriko aretoak euskal filmez betetzen. “Edizio berri honetan ere, hasiberriak eta profesionalizaziorako bidean dauden zuzendarien lanak ahalik eta toki gehienetara heltzeko helburua dugu”, azaldu dute Euskaltzaleen Topaguneko kideek. Maiatzaren 30era arte, herriz-herri ibiliko da euskarazko […]

Read More… from Zortzi film laburrez osotuta egongo da aurtengo Laburbira zirkuitua

Zinea.eus atariak zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jarri du

Lehiaketan parte hartu nahi duenak euskal film bat aukeratu beharko du, 2020. urtetik aurrera estreinatutakoa aukeran, eta, kritika egindakoan, info@zinea.eus helbidera bidali beharko du. Lanak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 28a izango da. Beste urte batez, Zinea.eus atariak Kritika Lehiaketa martxan jarri du. Bertako kideek diotenez, zazpigarren edizio honetan ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema aretoetan ikusgai diren filmen kritikak […]

Read More… from Zinea.eus atariak zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jarri du

[BIDEOA] 36 film izango dira Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian ikusgai

Giza eskubideen defentsaren eta urraketaren hainbat alderdiren inguruko hausnarketa, sentsibilizazioa eta debatea bultzatzea da zinemaldi honen helburua, baita herritartasun aktibo bat sustatzen laguntzea ere, justiziarekin eta ekitate sozialarekin konprometitua. Massoud Bakhshik zuzendutako Yalda, la noche del perdón (2019) filmarekin emango diote hasiera Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldiari, datorren apirilaren 23an, Victoria Eugenia antzokian, eta Éric […]

Read More… from [BIDEOA] 36 film izango dira Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian ikusgai

[BIDEOA] ‘Biziprest, gehiago gara’ dokumentala estreinatuko dute gaur, Iruñeko Golem Baiona aretoan

2020ko Euskaraldiko zenbait esperientzia jasotzen dituen dokumentala da Biziprest, gehiago gara. Adin eta motibazio ezberdinak dituzten pertsonen ahotik eraikitako errelatua: “euskara erlazionatzeko, gozatzeko, eragiteko, bizitzeko era bat da. Bizimodu bat”. Euskaraldiaren haritik, eta lau nafarren bizipenak ardatz harturik, Nafarroan euskarak pizten dituen sentimenduen irakurketa bat iradokitzen du Biziprest; gehiago gara izeneko dokumentalak. Iñaki Alforja Sagone (Iruña, […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Biziprest, gehiago gara’ dokumentala estreinatuko dute gaur, Iruñeko Golem Baiona aretoan