Zinema Feministaren Historiak zikloa abiatuko da larunbatean, Gasteizen

Chantal Akerman, Josefina Molina, Margarita Ledo, Diana do Teixeiro, Helke Sander, Nina Menkes eta Claire Simon zuzendarien filmak proiektatuko dituzte. Gasteizko Artium Museoak datorren larunbatean emango dio hasiera Zinema Feministaren Historiak zikloari Chantal Akermanen News from Home (1977) filmarekin. Ekimenak emakume zinemagileak eta haien filmak aurkeztea du helburu, izan ere, “zinemaren historia kanonikotik kanpo geratu […]

Read More… from Zinema Feministaren Historiak zikloa abiatuko da larunbatean, Gasteizen

‘ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak’ argitalpenaren lehen alea kalean da

Online argitalpen hau urtean bitan plazaratuko da, eta kultura zinematografikoak beste diziplina zientifiko eta humanistiko batzuekin dituen loturak aztertuko ditu, euskal zinemari arreta berezia eskainiz. ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak Elias Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Donostiako Zinemaldiak plazaratutako argitalpen akademikoa da. “Argitalpen honen helburua ikerketa originalak argitaratzea da, ikasketa zinematografikoen arloan ezagutza espezializatua lortzen […]

Read More… from ‘ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak’ argitalpenaren lehen alea kalean da

(H)emen elkarteak ikus-entzunezko sektoreko emakumeak ahalduntzeko mentoretza programa abiatu du

Aukera programan parte hartu nahi dutenek apirilaren 26ra arte izango dute euren proposamenak aurkezteko epea zabalik. “Etorkizuna izango diren ikus-entzunezko emakume gazteei lehen aukera emateko asmoz” jaio da Aukera programa. (H)emen elkarteak azaldu duenez, “Kulturaren Euskal Behatokiak 2016an egindako ikerketaren arabera, ikus-entzunezko ikasketak egiten dituzten pertsonen % 55 emakumeak dira. Hala ere, euskal ekoizpenetako lantaldeetan, […]

Read More… from (H)emen elkarteak ikus-entzunezko sektoreko emakumeak ahalduntzeko mentoretza programa abiatu du

Zinegoak jaialdiak oso positibotzat jo du aurtengo edizioa

Nicol Ruiz Benavidesek zuzendutako La nave del olvido film txiletarrak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia. Bilboko Zinegoak jaialdiak ezagutzera eman du aurtengo edizioko palmaresa. Nicol Ruiz Benavidesek zuzendutako La nave del olvido film txiletarrak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia. Pau Guillen jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez, aurten palmaresa oso banatuta egon da: “Nabarmentzekoa da sari gehienetan […]

Read More… from Zinegoak jaialdiak oso positibotzat jo du aurtengo edizioa

Clara Rus, Maddi Barber eta Nagore Ezeiza zinemagileak aukeratu dituzte Noka Mentoring programan

Euskal emakume zinemagileei zuzendutako ekimena da, eta zinemaren sektorean duten presentzia eta ikusgarritasuna sustatzea du helburu. 35 proiektu aurkeztu dira, 2020an baino % 52 gehiago. Tabakalerak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Sailak sustatutako programa da Noka Mentoring, euskal emakume zinemagileei zuzenduta, sortzen ari diren film luzeen proiektuak tutorizatu eta laguntzeko sortua. Hirugarren edizio honetan, Tabakalerak […]

Read More… from Clara Rus, Maddi Barber eta Nagore Ezeiza zinemagileak aukeratu dituzte Noka Mentoring programan

Zortzi sari eraman dituzte euskal zinemagileek Goya sarietan

Ane eta Akelarre filmak izan dira zortzi garaikur jaso dituztenak. Azken urteotako joerari jarraiki, euskal zinemak sari ugari jaso ditu Goya sarietan. Estatu espainiarreko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak zortzi garaikur eman dizkie Ane eta Akelarre-ri. Azken hau izan zen, gainera, filmik sarituena. Pablo Aguerok zuzendutako filmaren lantaldeak bost Goya sari jaso zituen: Mikel Serrano, […]

Read More… from Zortzi sari eraman dituzte euskal zinemagileek Goya sarietan

Haur eta gazteei zuzendutako hiru film eskainiko dituzte Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian

“Aurten, bizi dugun egoera dela-eta, haurrek ikastetxean bertan ikusi ahal izango dituzte filmak”. Giza eskubideen inguruko hausnarketa egiteko gida didaktikoekin osatzen da Terra Willy, Asto Erregea eta Gasteiz, martxoak 3 pelikulen eskaintza. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 26ra arte. Terra Willy, Asto Erregea eta Gasteiz, martxoak 3 dira Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian ikastetxeei […]

Read More… from Haur eta gazteei zuzendutako hiru film eskainiko dituzte Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian

Patricia Lopez Arnaiz aktoreak irabazi du Euskal Zinemaren 37. Asteko ‘Gutako bat’ saria

Ane filmean egindako lanagatik emakumezko aktore onenaren Forque saria irabazi du, Goya eta Feroz sarietarako, berriz, izendapenak jaso ditu kategoria berean.  Patricia Lopez Arnaiz aktore gasteiztarrak irabazi du Arabako zinemako profesional garrantzitsu bat aintzatesten duen Gutako bat saria, Euskal Zinemaren Astean. Bere ibilbide zinematografikoagatik lortu du aitortza aktoreak. Lopez Arnaizek protagonistaren papera egiten du Ane […]

Read More… from Patricia Lopez Arnaiz aktoreak irabazi du Euskal Zinemaren 37. Asteko ‘Gutako bat’ saria

Zinemaldiaren iazko edizioan, emakume profesionalen partehartzea ez zen %40ra heldu

Generoa identifikatzeko txostenak emakume profesional gehiago hauteman ditu aukeratutako filmetan ikuskatutako film guztietan baino, baina ehunekoa ez da inoiz %40 baino handiagoa izan. Donostiako Zinemaldiak genero-identifikazioaren bigarren txostena argitaratu du, hain zuzen ere, Zinemaldiko hautespen batzordeak ikusitako eta, azkenean, iazko edizioan programatutako filmetan lan egiten duten pertsonei dagokienez: zuzendaritza, ekoizpena, gidoia, argazkia, musika eta muntaketa […]

Read More… from Zinemaldiaren iazko edizioan, emakume profesionalen partehartzea ez zen %40ra heldu

Zinegoak jaialdiak aurrez aurreko egitarauari eutsiko dio, baina leiho digitala ere irekiko du

Jaialdiak gaurkotasun handiko gaiak landuko ditu edizio honetan: identitatearen eraikuntza, amatasun lesbikoak, talde-zaintza eta abar. Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiak 18. edizioa aurkeztu du gaur, Bilborocken antolatutako prentsaurrekoan. Aurten Zinegoak martxoaren 1etik 14ra egingo da eta osasun-krisiak jaialdia baldintzatu duen arren, Zinegoak jaialdiak aurrez aurreko programazioaren aldeko apustua egin du, Filmin plataforman […]

Read More… from Zinegoak jaialdiak aurrez aurreko egitarauari eutsiko dio, baina leiho digitala ere irekiko du