Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea zabalik

Film laburrik onena aukeratuko dute gai sozialak lantzen dituen nazioarteko lehiaketan. Izen-emate epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte bitarteko 90 bat gaztek osatuko dute. Aurten, pandemiak ezarritako mugetara egokitzeko epaimahaikide gutxiago izango dira. Hala, apirilaren 23tik eta 30era egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioaren baitan Nazioarteko Lehiaketan […]

Read More… from Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea zabalik

‘Akelarre’, ‘Ane’ eta ‘Baby’ filmak Gasteizko Euskal Zinemaren Astean

37. edizioa otsailaren 22tik 27ra bitartean izango da. Sarrerak salgai daude jada. Euskal Zinemaren Astea otsailaren 22tik 27ra bitartean egingo dute Gasteizen. 37. edizio honek euskal zinemagintzako profesionalek egin edo ekoitzitako lan onenak bilduko ditu beste behin ere egitarau oparo batean. Hala ere, pandemiak ezarritako mugetara egokitzeko zenbait aldaketa ekarriko ditu: ordutegia 18:30era aurreratu dute. […]

Read More… from ‘Akelarre’, ‘Ane’ eta ‘Baby’ filmak Gasteizko Euskal Zinemaren Astean

[BIDEOA] ‘Non dago Mikel?’ Mikel Zabalzari buruzko filma otsailaren 26an helduko da zinema aretoetara

Proiektua Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak bultzatu du, zuzendaritza lanak Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas Pitu-k egin dituzte eta Gorka Pastor musikaria filmaren soinu bandaz arduratu da. Ahotsa.info eta Izar Films ekoitzi dute filma. Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas ‘Pitu’-k zuzendutako Non dago Mikel  dokumentala otsailaren 26an helduko da Hego Euskal Herriko zinema […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Non dago Mikel?’ Mikel Zabalzari buruzko filma otsailaren 26an helduko da zinema aretoetara

[BIDEOA] ‘Dardara’, Berri Txarraken biran grabatutako filma martxoaren 19an estreinatuko da zinema aretoetan

Filmean Lekunberriko taldeak utzitako arrastoa ikusiko dugu. Munduko hainbat tokitan bizi diren zaleen istorioetatik abiatuta, Marina Lameirok erretratu koral bat egin du. Marina Lameiro (Iruñea, 1986) zinemagile nafarraren bigarren film luzea da Dardara, 2021eko martxoaren 19an iritsiko da zinema-aretoetara. Aurretik, martxoaren 15ean, Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren 15. edizioa zabalduko du filmak. 2019an bere […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Dardara’, Berri Txarraken biran grabatutako filma martxoaren 19an estreinatuko da zinema aretoetan

32 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean

900 film baino gehiago jaso dira, hainbat herrialdetakoak. Denak bat datoz jaialdiaren espirituarekin: “errealitatea hautematea ikuspuntu independente eta beharrezko batetik”. Hogei herrialdetako hogeita hamabi film lehiatuko dira 2021eko martxoaren 15etik 20ra bitartean Iruñean egingo den Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean. Jaso diren 900 film ingurutik 6 film luze eta 26 film labur aukeratu dira. Jaialdiaren aurtengo […]

Read More… from 32 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean

Elias Querejeta Zine Eskolan izena emateko epea zabalik da

2021-2022 ikasturterako izen ematea gaur hasi eta martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. Gaur, otsailak 1, zabaldu da Elias Querejeta Zine Eskolaren (EQZE) 2021-2022 ikasturterako izena emateko epea. Laugarren deialdi hau ez da bi zatitan egingo, aurreko ikasturteetan egin den bezala, oraingoan epe bakar bat egongo da, bederatzi astekoa eta 2022ko martxoaren 31n amaituko da. […]

Read More… from Elias Querejeta Zine Eskolan izena emateko epea zabalik da

Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Otsailaren 4ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Laburbira zirkuitura film laburrak aurkezteko epea zabaldu du Euskaltzaleen Topaguneak. Hala, otsailaren 4ra arte edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du webgunearen bitartez, hasi berria, nahiz amateurra izan. Aurkeztu ahal izateko pelikulak euskaraz sortu beharko dira, eta antolatzaileek azaldu dutenez, “2019tik hona ekoiztutako pelikulak, fikziozkoak […]

Read More… from Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Helena Goñirena da aurtengo Zinegoak jaialdiko kartela

Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia martxoaren 1etik 14ra ospatuko da, modu presentzialean eta baita birtualean ere, Filmin plataformaren bidez. Genero izpirik gabe da aurtengo leloa. Edizio honetako kartela aurkeztu du gaur Zinegoak jaialdiak. Helena Goñi argazkilaria da kartelean agertzen den irudiaren egilea. Pau Guillen zuzendariak aipatu duenez, “irudian ikus dezakegu belaunaldi […]

Read More… from Helena Goñirena da aurtengo Zinegoak jaialdiko kartela

Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa abian

Noka Mentoring programan proiektuak aurkezteko epea otsailaren 19ra arte egongo da zabalik. Hego Euskal Herriko emakume zinegile hasiberrien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzera asmoz, Noka Mentoring programaren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur. Programaren helburua Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bizi diren emakume zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak tutorizatu eta laguntzea da. Hirugarren edizio honetan, Tabakalerak bere […]

Read More… from Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa abian

‘Zinema eta zientzia’ zikloan hamar film luze proiektatuko dira Donostian eta Bilbon

Pedro Miguel Etxenike fisikariak emango dio hasiera zikloari, urtarrilaren 8an Donostian eta 9an Bilbon. Zikloa Donibane Lohizunera ere iritsiko da Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostia Zinemaldiak Zinema eta Zientzia zikloaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur Donostian, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburua lortu nahian. Aurtengo lehen hiruhilekoan ikusi ahal izango […]

Read More… from ‘Zinema eta zientzia’ zikloan hamar film luze proiektatuko dira Donostian eta Bilbon