Laburbira zikloa asteazkenean helduko da Gasteizera

Guztira bederatzi film labur proietatuko dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Jarduerara hamar minutu lehenago etortzea gomendatzen dute antolatzaileek. Laburbira zikloaren XVII. ediziora 27 lan aurkeztu badira ere, orotara bederatzi lan ikusteko aukera egongo da ordubete inguruko proiekzio batean. Hala, egitasmoak 33 herri bisitatzen ari da, Euskal Herria iparraldetik hegoaldera eta mugetatik haratago ere egiten ari da […]

Read More… from Laburbira zikloa asteazkenean helduko da Gasteizera

GazteFilm Fest jaialdiak 20 jarduera baino gehiago eskainiko ditu

Jolasak filmatzen tailerrak film labur bat sortzeko prozesuaren atalak erakutsiko ditu (gidoia, artea, argazkia, muntaia)        Haur eta gazteentzako GazteFilm Fest zinema jaialdia egingo da aurten ere Gasteizen. Laugarren edizioa izango da eta azaroaren 20tik 29ra bitartean burutuko da, Zinhezba eta KalakaLab kultur elkarteen eta Vital Fundazioaren eskutik, eta hiriko zenbait tokitan eta Arabako hainbat herritan […]

Read More… from GazteFilm Fest jaialdiak 20 jarduera baino gehiago eskainiko ditu

‘Erlauntza’, pantaila handira jauzi egiteko prest

Bihar, azaroak, 6, izango da filmaren estreinaldia Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Zer gertatuko litzateke txikitako lagun batzuk, hogeita hamar urte pasata dituztenean, landetxe batean bildu eta elkarri sekula esan ez dizkiotenak esaten hasiko balira? Premisa horretatik abiatuta sortu zuen Kepa Errasti (Aretxabaleta, 1981) aktore eta gidoilariak Erlauntza izeneko antzezlana duela bi urte. “Nire adinaren […]

Read More… from ‘Erlauntza’, pantaila handira jauzi egiteko prest

Bueltan da Elorrioko ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa

Azaroaren 6an, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Elorrioko Arriola antzokian, eta 24 orduren buruan, parte hartzaileek sortutako film laburrak antzokian bertan aurkeztu beharko dituzte. Multimedia eta ikus-entzunezkoak gustuko dutenei beste aukera bat emateko asmoz, 24 Ordu Digitalean izeneko formula berria jarri zuen abian Elorrioko Arriola antzokiak duela urte batzuk. Lehiaketa honetan lanak 24 orduren […]

Read More… from Bueltan da Elorrioko ‘24 Ordu Digitalean’ lehiaketa

Peninsula filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteari

Urriaren 30etik azaroaren 6ra bitartean izango da Donostiako jaialdia. Datorren urriaren 30ean, ostirala, Koreako Peninsula filmak (Yeon Sang-ho, 2020) hasiera emango dio Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteari, Victoria Eugenia Antzokian. Amaiera, berriz, Frantziako Mandibules filmak (Quentin Dupieux, 2020) emango dio azaroaren 6an, leku berean. Bi data horien artean, fantasiazko zinemako urteko film luze […]

Read More… from Peninsula filmak emango dio hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteari

Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Astean lau film luze eta hiru labur ikusgai

Urriaren 26tik 30era bitartean izango dira proiekzioak. Ondoren, ikusleek errealizadoreekin egingo den solasaldian parte hartzeko aukera izango dute.    Euskal Zinema Dokumentalaren Astearen VI. edizioa egingo da datorren astean Gasteizeko Vital Fundazioa Kulturunean. Hitzordu honek euskal profesionalek zuzendutako dokumental onenen aukeraketa bat eskainiko du. Aurten, gainera, film labur dokumentalei buruzko atal bat izango du. “Askotariko programazio […]

Read More… from Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Astean lau film luze eta hiru labur ikusgai

Euskal musika ardatz hartuta, bost film proiektatuko dira Zinemaz Blai zikloan

Edizio honi hasiera emateko, Zirzira Ahots Taldea dokumentala proiektatuko da (Ius Perez, 2020) azaroaren 5ean. Bilboko Euskal Museoak, seigarren urtez jarraian, Zinemaz Blai film laburren zikloa antolatu du. Hasiera batean, maiatzean egin behar zen, baina Covid-19aren pandemiaren eraginez, bertan behera geratu zen. Orain, Bizkaiko museoak berriro heldu dio film laburren zikloari, betiere, gaur egun indarrean […]

Read More… from Euskal musika ardatz hartuta, bost film proiektatuko dira Zinemaz Blai zikloan

[BIDEOA] ‘Krask soinua’, torturari buruzko dokumentala sortzeko finantzaketa kolektiboa martxan

Paco Etxeberriak zuzendutako Torturaren ikerketa proiektua Euskal Herrian (1960-2013) oinarri hartuta, Ander Iriarteren dokumentalak tortura modernoa, tortura ikusezina eta tortura psikologikoa bezalako kontzeptuak aztertuko ditu. Ander Iriarte (Oiartzun, 1986) zinemagileak Krask soinua dokumentala sortzeko finantzaketa kolektiboa abitu du. 2016an Paco Etxeberriak zuzendutako Torturaren ikerketa proiektua Euskal Herrian (1960-2014) txostenaren aurkezpenera joateko aukera izan zuen Iriartek, […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Krask soinua’, torturari buruzko dokumentala sortzeko finantzaketa kolektiboa martxan

Gaur abiatuko da Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia

Denetara 84 lan eskainiko dituzte aurtengo edizioan. Covid-19ak eragindako eragozpenak alde batera utzita, Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak eutsi egin dio emakumeen eta gizonen arteko programazio eta zabalkunde orekatu bat eskaintzeko asmoari. Urriaren 15etik 22ra egingo da aurtengo jaialdia, Bilboko Alondegiko Golem aretoetan. Dena den, aldez aurreko emanaldiak eta emanaldi paraleloak ere egingo […]

Read More… from Gaur abiatuko da Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia

Euskadiko Orkestrak ‘Erlauntza’ filmaren soinu banda grabatu du Fernando Velazquezen zuzendaritzapean

Mireia Gabilondok zuzendutako filma azaroan estreinatuko da. Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Naiara Arnedo, Itziar Atienza eta Leire Ruiz dira Tentazioak eta Acronicak ekoitzitako komedia garratz honetako protagonistak. Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joango da, haietako baten ezkongabe-agurra ospatzera. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta elkarren artean lotura handia badute ere, ez […]

Read More… from Euskadiko Orkestrak ‘Erlauntza’ filmaren soinu banda grabatu du Fernando Velazquezen zuzendaritzapean