‘Irati’, Paul Urkijoren azken lana Canneseko Jaialdian izango da

Urkijoren azken proiektuak Fantastic 7 foroan parte hartuko du. Plataforma horren helburua unibertso fantastikoa lantzen duten zinegileen talentua sustatzea da eta, horretarako, laguntzak eta finantzazioa bilatuko dituzte. Sitgeseko Jaialdiak Irati, Paul Urkijoren film proiektu berria, aukeratu du Canneseko Marché du Film merkatuko Fantastic 7 foroan parte hartzeko. Gasteiztarrak zuzendutako euskarazko bigarren film luzea izango da […]

Read More… from ‘Irati’, Paul Urkijoren azken lana Canneseko Jaialdian izango da

Hilaren 24an ‘Bi urte, lau hilabete eta egun bat’ dokumentalaren aurrestreinaldia egingo dute Donostian

Lander Garrok zuzendu du filma eta intsumisioaren aldeko mugimendua du hizpide. Protagonistak gaur egun 50 urte inguru dituzten Nafarroako sei intsumiso dira. Ekainaren 22tik 24ra bitartean egingo dute Giza Eskubideen Zinemaldia Donostian, eta bertan hiru film aurkeztuko dituzte: Apaga la luz y verás (2020), Ernest Lluch, libre y atrevido (2020) eta Lander Garrok zuzendutako Bi […]

Read More… from Hilaren 24an ‘Bi urte, lau hilabete eta egun bat’ dokumentalaren aurrestreinaldia egingo dute Donostian

Zea Mays taldeak hasiera emango dio Victoria Eugeniako ekaineko programazioari

Sarrerak salgai daude jada Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak gunean. Donostia Kulturak bere jarduera eszenikoari ekingo dio, berriro, ekainerako prestatu duen musika, antzerki eta zinema programazioarekin. Guztira, lau kontzertu, hiru antzezlan eta sei zinema saio eskainiko dira Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean. Hala, bi antzokiok izango dira Euskal Herriko lehenak, formatu handikoen artean, itxialdiaren […]

Read More… from Zea Mays taldeak hasiera emango dio Victoria Eugeniako ekaineko programazioari

‘Women Make Film’ dokumental saila berriz ere martxan BilboArten

Dokumentala ikusteko edukiera mugatua izango da, proiekzioaren egunean indarrean dagoen araudiaren arabera. Erreserba telefonoz bakarrik egin ahal izango da. Gaurtik, ekainak 1, uztailaren 13ra bitartean, Women make film zinemagileei buruzko dokumental saila egongo da ikusgai Art House Zinema aretoan, BilboArten. Hala, zazpi astez jarraian, emakumeek egindako hamalau zinema ordu proiektatuko dituzte, astelehenero, arratsaldeko 19:00etan. Hamahiru […]

Read More… from ‘Women Make Film’ dokumental saila berriz ere martxan BilboArten

Lekeitioko Euskal Zine Bilera online izango da aurten

43. edizioa edozein pantailatik jarraitzeko aukera izango dute zaleek eta Lekeitiora gerturatu ezin duen jendeari ate berriak irekiko dizkiete. Euskal Herrian eta euskaraz egiten den Lekeitioko Euskal Zine Bilerak bere 43. edizioa ospatuko du aurten. Hilabeteotan bizi dugun osasun alarma egoera honek etorkizunera begirako zalantzak azaleratzen ditu eta jaialdiaren antolakuntzatik bide berriak bilatzen ari dira. […]

Read More… from Lekeitioko Euskal Zine Bilera online izango da aurten

‘Dantza’, ‘Mugaritz BSO’ eta ‘Los pasos dobles’ filmak We Are One zinemaldian

Maiatzaren 29tik ekainaren 7ra bitartean, ehun film baino gehiago eskainiko dituzte zinemaldiaren Youtube kanalean. Tribeca Enterprisesek eta Youtubek We Are One: A Global Film Festival zinemaldiaren programazioa iragarri dute. Munduko jaialdirik esanguratsuenek bat egin dute egitasmoarekin, eta, maiatzaren 29tik ekainaren 7ra bitartean, ehun film baino gehiago eskainiko dituzte zinemaldiaren Youtube kanalean. 35 herrialdetako 21 zinema-jaialdi […]

Read More… from ‘Dantza’, ‘Mugaritz BSO’ eta ‘Los pasos dobles’ filmak We Are One zinemaldian

Zinemaldiak eta EQZEk ‘Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak’ ikastaroa antolatu dute

Ikastaroa irailaren 1etik 3ra bitartean egingo da. Zinemaldiak eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE), Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua eta finantzatua, EHUren Udako Ikastaroen 2020ko programan parte hartuko dute, Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak: historia, kultura eta politika proposamenarekin. Ikastaroak zinema-jaialdiei buruzko ikerketarako bidea proposatzen du, iraganaren, orainaren eta geroaren arteko elkarrizketak ezarrita. Hitzaldiek nazioarteko zinema-jaialdien historia […]

Read More… from Zinemaldiak eta EQZEk ‘Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak’ ikastaroa antolatu dute

‘Zirelako’ zinema eta memoriei buruzko erakustaldia online formatuan izango da

Aukeratutako lanak maiatzaren 28an eta 29an ikusgai egongo dira Zirelako egitasmoaren webgunean. Martxoaren 31n, errepresio frankistaren biktima diren gasteiztarrei errekonozimendua emateko egunaren testuinguruan ospatzekoa zen Gasteizko Zirelako zinema eta memoriei buruzko erakustaldia, baina gaur egungo alarma egoeragatik bertan behera geratu zen. Orain, erakustaldia online formatu batera egokitzea erabaki dute antolatzaileek. Hala, aukeratutako lanak maiatzaren 28an […]

Read More… from ‘Zirelako’ zinema eta memoriei buruzko erakustaldia online formatuan izango da

Kimuak 2020ra aurkezteko epea zabalik

Kimuak egitasmoaren 2022ko lehiarako filmak aurkezteko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Aukeraketan parte hartu nahi duten zuzendari edo ekoizleek 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte. Etxepare Euskal Institutuak Kimuak programaren 2022ko lehiarako filmak aurkezteko deialdia zabaldu du. Etxeparek berak antolatu eta Euskadiko Filmategiak kudeatzen duen egitasmoak euskal film laburren sustapena […]

Read More… from Kimuak 2020ra aurkezteko epea zabalik

Opazank! Sakanako Hizkeren bideo lehiaketa abian

Epaimahaiak Sakanako hizkeren erabilera, originaltasuna, sormena eta kalitate teknikoa baloratuko ditu. Maiatzaren 29ra arte aurkez daitezke lanak.  Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Opazank bideo-lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Lehiaketaren helburua herritarrak Sakanako hizkerak, hitzak eta esamoldeak erabiltzera animatzea da. Antolakuntzak adierazi duenez, “sari potoloekin dator” ekimena: “bideo onenak 300 euroko txartela jasoko du, 200 eurokoa bigarrenak […]

Read More… from Opazank! Sakanako Hizkeren bideo lehiaketa abian