Paul Eluarden poeman oinarritutako ‘Gernika’ filma euskarazko azpitituluekin

Alain Resnais zinemagileak Guernica filma Eluarden Gernikako garaitza poeman oinarritu zuen. “Gernika. Bizkaiko herri koskor bat duzue, Euskal Herriaren betidaniko hiriburua. Han dago zutik Haritza, euskal usadioen eta askatasunaren sinbolo sakratua. Gernikaren garrantzia historikoa eta sentimentala da”, zioen Paul Eluard poetak Gernikako garaitza poeman. 1937ko apirilaren 27an, feria eguna, arratsaldeko lehen orduetan, Francok zerbitzupean zituen […]

Read More… from Paul Eluarden poeman oinarritutako ‘Gernika’ filma euskarazko azpitituluekin

[Bideoa] Giza Eskubideen Zinemaldiak eta Hemen elkarteak film laburren online proiekzioa eskainiko dute

Zazpi film laburren proiekzioa eskainiko dute #DKEtxean egitarauaren barruan. Solasaldia ere egongo da sortzaileekin. Hemen ikus-entzunezko emakumeen elkarteak eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak zazpi film laburren proiekzioa eskainiko du sarean, #DKEtxean egitarauaren barruan. Ondoren, solasaldia ere egongo dela iragarri dute. Bertan, film laburrak zuzendu edo ekoiztu dituzten emakumeek parte hartuko dute. Film laburrek giza eskubideak […]

Read More… from [Bideoa] Giza Eskubideen Zinemaldiak eta Hemen elkarteak film laburren online proiekzioa eskainiko dute

Giza Eskubideen 18. Zinemaldia ere bertan behera

Donostiako zinema jaialdia apirilaren 23tik 30era egitekoa zen. Ikastetxeentzako zinema-saioak ere ez direla egingo iragarri dute. Covid-19k sortutako egoeraren eraginez, apirilaren 23tik 30era aurreikusita zegoen Giza Eskubideen 18. Zinemaldia bertan behera uztea erabaki dute Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak. Ikastetxeentzako zinema-saioak ere ez direla egingo iragarri dute. “Gizarte-erantzukizunez jokatuz eta egungo mugak ikusita, zinemaldia ezin […]

Read More… from Giza Eskubideen 18. Zinemaldia ere bertan behera

eLiburutegia herritar guztien eskura

EAEko Irakurketa Publikoko sareko liburutegietako bazkideek 20.000 liburu digital eta 15.000 film baino gehiagoko katalogo bat izango dute eskura. Liburuak ordenagailu, tablet zein eBook bidez irakur daitezke. EAEko liburutegi publikoen itxieren ondorioz, azken egunetan, eLiburutegiko maileguen gorakada nabarmena izan da. Irakurketa Publikoko Sareak eskaintzen dituen zerbitzu digitalak aukera ona dira askorentzat. eLiburutegiaren bidez, liburu digitalak […]

Read More… from eLiburutegia herritar guztien eskura

[BIDEOA] Manuel Intxaustiren 189 film amateur berreskuratu dituzte Uztaritzen

1920ko hamarkadatik 1960ko hamarkadara, Eusko Ikaskuntza, Eskualtzaleen Biltzarra, kabalkadak, Telesforo Monzon, Fernando Aire Xalbador, dantzak, antzerkiak, toberak, maskaradak… jasotzen ditu bildumak. “Zinemarik gabeko herri bat, argazki-albumik gabeko familia baten gisakoa dela diote. Euskaldunek ez dugu zinema-industria handirik ukan, baina aberatsak gara film amateurretan”, diote Gure irudi galduak proiektuko kideek. Josu Martinez zinemagilea da EHUko Nor […]

Read More… from [BIDEOA] Manuel Intxaustiren 189 film amateur berreskuratu dituzte Uztaritzen

Donostiak, Bilbok eta Gasteizek zineari eta klimaren aldaketari buruzko KlimaFest jaialdia antolatu dute

Martxoaren 23tik 26ra, ekoiztu berri diren film dokumentalak proiektatuko dira Bilboko Golem, Gasteizko Florida eta Donostiako Antzoki Zaharra zine-aretoetan. Donostiak, Bilbok eta Gasteizek KlimaFest zinemaldiaren lehen edizioa antolatu dute martxoaren 23tik 26ra. Programazioak duela gutxi ekoitzitako lau film dokumental biltzen ditu. Pieza guzti hauek klimaren egoera larriaren hainbat alderditan jartzen dute arreta, herritarrak sentsibilizatzeko eta […]

Read More… from Donostiak, Bilbok eta Gasteizek zineari eta klimaren aldaketari buruzko KlimaFest jaialdia antolatu dute

Let there be light (Nech je svetlo) film eslovakiarrak eraman du Zinegoak 2020 Sari Nagusia

DOK sailean Nicole Costaren El viaje de Monalisa dokumentalak irabazi du eta KRAK sailean, ostera, Jessie Jeffrey Dunn Rovinelli zinegilearen So pretty. Publikoaren Saria film labur onenarentzat Mi pequeño gran samurai lanak eskuratu du. Zinegoakek, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak, ezagutzera eman du 17. edizioan sarituta izan diren lanak. Marko Škop zuzendariaren […]

Read More… from Let there be light (Nech je svetlo) film eslovakiarrak eraman du Zinegoak 2020 Sari Nagusia

Bederatzi film laburrez osotuta dator aurtengo Laburbira zirkuitua

Martxoaren 9an hasi eta apirilaren 8ra bitartean, herriz-herri ibiliko da euskarazko film laburren zirkuitua. Bost astetan, beraz, 33 herri bisitatuko ditu. Martxoaren 9an, astelehena, hasi eta apirilaren 8ra, asteazkena, bitartean herriz-herri ibiliko da Laburbira, Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen duen euskarazko film laburren zirkuitua. Aurten 27 lan aurkeztu badira ere, orotara bederatzi lan ikusteko aukera egongo da […]

Read More… from Bederatzi film laburrez osotuta dator aurtengo Laburbira zirkuitua

‘Hasieratik. Zinema feministaren istorioak’ zikloa Gasteizko Artium Museoan

Saio guztiak Emanaldi aretoan izango dira. Aurkezpena 18:00etan eta proiekzioak berriz, 18:30ean. Artium Museoak Hasieratik. Zinema feministaren istorioak zikloa antolatu du. Hala, martxoaren 7tik, larunbata, aurrera hilean behin saio bat eskainiko dute emakumeak eta diskurtso feministak hizkuntza zinematografikoaren garapenaren une garrantzitsuenen parte direla erakusteko asmoz. Zikloak orotara zazpi saio izango ditu, martxotik ekainera, eta, urrian, […]

Read More… from ‘Hasieratik. Zinema feministaren istorioak’ zikloa Gasteizko Artium Museoan

Zinea.eus atariak zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jarri du

Lehiaketan parte hartu nahi duenak euskal film bat aukeratu beharko du, 2019tik aurrera estreinatutakoa aukeran, eta, kritika egindakoan, info@zinea.eus helbidera bidali beharko du. Beste urte batez, zinemari buruz euskaraz aritzen den webguneak VI. Kritika Lehiaketa martxan jarri du. Arduradunek diotenez, aurten ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema-aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dute. Hori dela […]

Read More… from Zinea.eus atariak zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jarri du