Kimuak 2019 katalogoko film laburren lehenengo proiekzioak Donostian eta Bilbon

Ostegunean Donostiako Tabakaleran egingo da proiekzioa, arratsaldeko 19:00etan, eta larunbatean Bilboko Arte Ederren Museoan, ordu berean. Sarrerak salgai daude jada bi aretoetako webgune eta leihatiletan. Datozen osteguna, hilak 27, eta larunbata, Hilak 29an, Kimuak 2019 aukeraketaren publikoari irekitako lehenengo proiekzioak egingo dira Donostian eta Bilbon, hurrenez hurren. Etxepare Euskal Institutuak Euskadiko Filmategia Fundazioaren laguntzarekin antolatutako Kimuak programak, euskal film laburren sustapena eta banaketa […]

Read More… from Kimuak 2019 katalogoko film laburren lehenengo proiekzioak Donostian eta Bilbon

23 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean

15 herrialdetako 23 filmek osatzen dute jaialdiaren 14. edizioko sail ofiziala. Ikuspuntu martxoaren 2tik 7ra bitartean izango da, Iruñean, eta lehiatuko diren film horietatik 5 luzeak dira eta 18 laburrak, jasotako mila inskripzioa baino gehiagoren artean aukeratuak. Martxoaren 2tik 7ra Iruñean egingo den Ikuspuntu jaialdiaren egitarau osoa aurkeztu dute. Hala, zazpi atal nagusitan banatu dute […]

Read More… from 23 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean

Bihar abiatuko da 15. Zinemaldia.cat jaialdia

Zauria(k), Lur eta Amets, Urpean Lurra, Soinujolearen Semea, Hiru Uhinak, Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa eta Agur Etxebeste! filmak jaialdiko sail ofizialean lehiatuko dira. Zinemaldia.Cat euskal zinema jaialdiak, Bartzelonarekin urtero duen zitari leial eutsiz, 15. edizioa izango du aurten. Otsailaren 21ean emango dio hasiera aurtengo egitarauak, 11 film luze (horietatik 7 sail ofizialean) eta hainbat film ertainekin. Egoitza gisa, […]

Read More… from Bihar abiatuko da 15. Zinemaldia.cat jaialdia

Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jasotzen duen film laburra aurkeztu dute

Mi pequeño gran samurai filmean, Arantza Ibarra zuzendari ondarrutarrak Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jasotzen du, hainbat testigantza eta bizipenen bidez. Dokumentalaren helburua Ekai gogoratzea eta trans pertsonen borroka aldarrikatzea da. Datorren otsailaren 24an hasiko da Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiaren 17. edizioa, Arriaga Antzokian egingo den hasiera ekitaldiarekin. Bertan, Mi pequeño […]

Read More… from Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jasotzen duen film laburra aurkeztu dute

‘La trinchera infinita’ eta ‘Vitoria, 3 de marzo’ Gasteizko Euskal Zinemaren Astean

Jaialdiaren 36. edizioak sei film luze eta beste hainbeste labur eskainiko ditu otsailaren 24tik 29ra bitartean. Euskal Zinemaren Astea otsailaren 24tik 29ra bitartean egingo dute Gasteizen. 36. edizio honek euskal zinemagintzako profesionalek egin edo ekoitzitako lan onenak bilduko ditu beste behin ere egitarau oparo batean. Hala, La trinchera infinita, Ventajas de viajar en tren, Vitoria, […]

Read More… from ‘La trinchera infinita’ eta ‘Vitoria, 3 de marzo’ Gasteizko Euskal Zinemaren Astean

Euskal zinea munduan zabaltzeko beste pausu bat

Akordioak euskara eta euskal kultura, bereziki euskal zinema, atzerrian dauden Cervantes zentroen bidez zabaltzea du xede. Cervantes institutuak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategiak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur. Akordioak euskara eta euskal kultura, bereziki euskal zinema, atzerrian dauden Cervantes zentroen bidez zabaltzea du xede. Hitzarmena Jarduteko Protokolo Orokorrak hiru aldeen arteko lankidetzarako oinarriak ezartzen ditu, ekimen posibleak elkarrekin […]

Read More… from Euskal zinea munduan zabaltzeko beste pausu bat

Zinegoak jaialdia: ‘hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko’

Programazioan leku berezia izango dute hainbat gaik, besteak beste, LGTBI+ pertsonek pairatzen duten indarkeriak eta suizidioen ikusgarritasunak. Bilboko Gaylesbitrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren aurtengo programazioa aurkeztu dute Pau Guillen zuzendariak eta Julen Nafarrate komunikazio arduradunak. Zinegoak otsailaren 24tik martxoaren 8ra arte izango da aurten, eta bere programazioan islatuko du aurtengo leloa: hamaika […]

Read More… from Zinegoak jaialdia: ‘hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko’

Zinegoak Jaialdiak ‘Express… Your sex!’ ikus-entzunezko rallya antolatu du, Bilbon

Maratoia otsailaren 14tik 17ra izango da, jaialdia hasi baino egun batzuk lehenago. Parte hartzaileek 72 ordu izango dituzte sakelako telefonoarekin film laburrak grabatzeko. Zinegoak jaialdiak Express… Your sex! ikus-entzunezko rallyaren lehenengo edizioa antolatu du. Lehiaketa jaialdiaren bezperako egunetan egingo dute, otsailaren 14tik 17ra, eta sexu, identitate eta genero–aniztasunarekin lotura izango du. Parte hartuko duten taldeek […]

Read More… from Zinegoak Jaialdiak ‘Express… Your sex!’ ikus-entzunezko rallya antolatu du, Bilbon

Bihar abiatuko da ‘Ezinbesteko Zinema’ zikloa Nafarroako Filmotekan

Ezinbesteko obren berrikuste kronologiko honetan, zinema mutua ekarriko dute gogora. Nafarroako Filmotekan Zinemaren Historian arrastoa utzi duten filmak modu ordenatu batean berreskuratzea du helburu Ezinbesteko Zinema izeneko zikloak. Hori da, hain zuzen, Zinemateka baten funtzioetako bat, zazpigarren artearen etiketa merezi izan duten lanak aurkeztea. Aurten bederatzigarren edizioa du ekimenak eta Zer da zinema? galderari erantzun […]

Read More… from Bihar abiatuko da ‘Ezinbesteko Zinema’ zikloa Nafarroako Filmotekan

Pepa San Martin zuzendari txiletarrarentzat Zinegoak 2020 Ohorezko Saria

Zinemagile gazteak egindako ibilbidea aitortu nahi izan du Zinegoak jaialdiak. Ohorezko Saria otsailaren 24an jasoko du, Arriaga Antzokian. Bilboko gayslesbitrans zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiak Pepa San Martin zuzendari txiletarren zinema estilo konprometitu eta ahaldundua aitortu nahi izan du. Pau Guillen Zinegoak jaialdiko zuzendariak azaldu duen bezala, “zinema eta kultura mundua eraldatzeko arma gisa […]

Read More… from Pepa San Martin zuzendari txiletarrarentzat Zinegoak 2020 Ohorezko Saria