‘Agur Etxebeste!’ filmak 22.000 ikusle baino gehiago izan ditu hamar egunetan

Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek Donostia 67. Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan aurkeztu zuten filma eta aste horretan bertan zinema aretoetan ere estreinatu zuten, Aupa Etxebeste! egin eta hamalau urtera. Pasan den irailaren 27an estreinatu zuten Asier Altuna eta Telmo Esnal zinemagileek Agur Etxebeste!, Aupa Etxebeste! filma sortu eta hamalau urtera, eta jada 20.000 ikusle […]

Read More… from ‘Agur Etxebeste!’ filmak 22.000 ikusle baino gehiago izan ditu hamar egunetan

Alfonso Etxegarairen itzulera kontatzen duen dokumentala egiteko Crowdfunding kanpaina martxan jarri dute

ETAko kide ohiak 33 urte eman ditu Afrikan deportatuta. Caminho longe dokumentalak haren itzulera kontatuko du. Josu Martinez eta Txabi Larreategik zuzendutako eta Hibai Castrok fimatutako dokumentalak Alfonso Etxegarai (Plentzia, 1958) euskal erbesteratuaren eta bere bikotekide Kristiane Etxaluzen istorioa kontatzen du, “ikuspegi humano batetik, baina baita politiko batetik ere, lehenengo pertsonan, Alfonsoren begietatik”, azaldu du […]

Read More… from Alfonso Etxegarairen itzulera kontatzen duen dokumentala egiteko Crowdfunding kanpaina martxan jarri dute

Kameratoia rallya urriaren 25etik 27ra, Lekeition

Zabalik da jada aurtengo Kameratoian parte-hartzeko deialdia, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako euskarazko ikus-entzunezkoen rally-a. Euskaltzaleen topaguneak eta Euskal Zine Bilerak bat egin dute berriro ere euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena indartzeko ekimen honetan. Urriaren 25etik eta 27ra egingo da rally-a Lekeition eta izena emateko epea urriaren 23ra arte egongo da zabalik Kameratoia.eus webgunean. Lehenengo […]

Read More… from Kameratoia rallya urriaren 25etik 27ra, Lekeition

Emakumeek Zuzendutako Zinema erakustaldia urriaren 14tik 21era, Bilbon

Zinemakumeak Gara! zikloaren  24. edizioan film labur, luze, hitzaldi eta mahai inguruen hautaketa indartsua izango dela iragarri dute. Aurtengo edizioan azken olde feministan jarriko da arreta, emakumeen kontrako erasoen aurrean, eta aldarrikapen feministak oinarri, mobilizazio jendetsuak egin dira azkenaldi honetan. Olatu horrek Martxoaren 8ko greba eta manifestazioetan jo zuen goia. Jaialdiaren helburua emakumeek egindako zinema […]

Read More… from Emakumeek Zuzendutako Zinema erakustaldia urriaren 14tik 21era, Bilbon

‘Dantza’ filmari EZAE Saria

EAEko zine aretoen elkarteak Dantza filmak euskal zinema-industriari egindako ekarpena eta pelikularen arrakasta, ibilbidea, kalitatea eta originaltasuna aintzat hartuko ditu V. EZAE Sariaren bitartez. Aurten, euskal zinema-aretoen kudeatzaileek Telmo Esnalek zuzendutako filma saritu nahi izan dute. Mundu osoko hamar bat zinema jaialdietan proiektatu da Dantza, eta Donostiako Zinemaldian Glocal in Progress Industriaren Saria eta Glocal […]

Read More… from ‘Dantza’ filmari EZAE Saria

Iñigo Muguruza omenduko dute Donostiako Zinemaldi Alternatiboan

Irailaren 20tik urriaren 1era bitartean, hamar film eta dokumental eskainiko dituzte hiriko hainbat gune autogestionatutan. Hamaikagarren edizioa du aurten, hilaren 20an, hasiko den Donostiako  Zinemaldi Alternatiboak, SSIF-ak (San Sebastian Insurrectionary Fandango Festival), eta beste hamaika ospatzeko gogorik ez zaiela falta aitortu dute antolatzaileek. Zinema eta gozamena, kritikotasuna eta aldarrikapena uztartzen dira Donostiako Zinemaldi Alternatibo honetan, […]

Read More… from Iñigo Muguruza omenduko dute Donostiako Zinemaldi Alternatiboan

‘El hoyo’ filmak emango dio hasiera Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari

Galder Gaztelu-Urrutiak zuzentzen duen lehen lan luzea da. Urriaren 26an emango diote hasiera Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteari  Donostiako Antzoki Zaharrean, El hoyo (2019) euskal filmaren proiekzioarekin. Basque Films etxeak ekoiztuta, Galder Gaztelu-Urrutiak zuzentzen duen lehen lan luzea da honakoa. 2004an 913 film laburra zuzendu zuen eta 2014an La casa del lago. David Desolak […]

Read More… from ‘El hoyo’ filmak emango dio hasiera Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari

Itziar Ituñok jasoko du aurten Ramon Labaien saria irailaren 27an

Sariaren asmoa euskal aktore edo zuzendari bat goraipatzea da, Ramon Labaien zenarekin gogoratuz Seigarren urtez banatuko du Donostiako Gros auzoko Ulialde elkarteak Ramon Labaien saria, eta aurten Itziar Ituño aktore bizkaitarraren ibilbidea nabarmenduko du. Donostia Zinemaldiaren barruan egingo da saria emateko ekitaldia, irailaren 27an, Ulialde elkarteko iturrien arabera. La casa de papel telesailarekin mundu osoan […]

Read More… from Itziar Ituñok jasoko du aurten Ramon Labaien saria irailaren 27an

21 euskal ekoizpen izango dira Donostiako 67. Zinemaldian

Agur Etxebeste! filma (argazkian) Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatuko da. Jose Maria Lara Txepe ekoizleari emango diote Zinemira saria Hamazazpi film luzek, film ertain batek eta hiru film laburrek osatuko dute 67. Donostia Zinemaldian hautatutako euskal ekoizpena. Sail Ofizialean, News Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Culinary Zinema eta Zinemira sailetan, eta euskal zinemaren eta EITBren galetan ikusi ahal […]

Read More… from 21 euskal ekoizpen izango dira Donostiako 67. Zinemaldian

Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu da irailaren 20ra arte

Proiektuak aurkezteko epea irailaren 20ra arte izango da. Profesionalizaziorako bidean lagundu eta euskarazko zinemagintzari ekarpena egitea du xede Benito Ansola sariak, irabazleak, 3.000 euroko saria jasotzeaz gain, Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko baitu bere proiektua. Aurreko lau edizioetan sari hau jaso duten sortzaile gazteek, ibilbide oparoa egin dute ikus-entzunezkoen ekoizpenean. Horren adibide da azken edizioa […]

Read More… from Benito Ansola Sarirako lanak aurkezteko epea luzatu da irailaren 20ra arte