Gaur abiatuko da Gasteizko ‘Kortxeak & krispetak’ zikloa

Musika eta zinema uztartzen dituen Kortxeak & Krispetak zikloak bost urte bete ditu eta gaurtik ostiralera bitartean, hiru ikus-entzunezko eta kontzertu bat eskainiko ditu. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxearen eskutik antolatutako ekimenak dira. Zikloa LOU, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian izeneko dokumentalarekin abiatuko da gaur, 19:30etik aurrera. Film honek 80. hamarkadan euskal rock-ak izan […]

Read More… from Gaur abiatuko da Gasteizko ‘Kortxeak & krispetak’ zikloa

Animadeba jaialdia gaurtik igandera

(Informazioa: Kulturklik) Zazpi herrialdetako hamar fim labur lehiatuko dira Debako zinemaldiaren Sail Ofizialean. Gaurtik, hilak 19, igandera animazioaren erakusleihoa izango da Deba, azken hamaika urteotan izan den moduan, Animadeba ekimenari esker. Aurten, ordea, proposamen berriekin dator jaialdia. Horien artean nagusia, erakustaldia izatetik nazioarteko jaialdia izatera egin duten apustua. Animadeba 2008an sortu zuen Aitor Oñederrak Debako […]

Read More… from Animadeba jaialdia gaurtik igandera

V. Benito Ansola sarian izena emateko epea zabalik

Irailaren 2ra arteko epea izango dute ekoizle gazteek haien lanak aurkeztu eta 3.000 euroak eskuratzeko lehian sartzeko. Profesionalizaziorako bidean lagundu eta euskarazko zinemagintzari ekarpena egitea du xede Benito Ansola sariak, irabazleak, 3.000 euroko saria jasotzeaz gain, Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko baitu bere proiektua. Aurreko lau edizioetan sari hau jaso duten sortzaile gazteek, ibilbide oparoa […]

Read More… from V. Benito Ansola sarian izena emateko epea zabalik

Zinea.eus atariak zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jarri du

Informazioa: Zinea.eus atariaren bidez Beste urte batez, zinemari buruz euskaraz aritzen den webguneak V. Kritika Lehiaketa martxan jarri du. Arduradunek diotenez, aurten ere, zinemari buruzko errepertorioa biribiltzeko asmotan, zinema-aretoetan ikusgai diren filmen kritikak argitaratzeko asmoa dute. Hori dela eta, zeregin horretaz arduratuko den laguna behar dute, “zineman jarduten duen norbait, ala besterik gabe, zinemazalea den […]

Read More… from Zinea.eus atariak zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jarri du

‘Muga deitzen da Pausoa’ filma maiatzaren 24an estreinatuko da Bilbo eta Donostiako zinema aretoetan

‘Muga deitzen da Pausoa’ filma maiatzaren 24an estreinatuko da Bilbo eta Donostiako zinema areto komertzialetan. Elbira Zipitriarengana hurbildu eta bere bizitza hobeto ezagutzeko asmoz, sortu zuen filma Maider Oleaga zinemagileak. Kultur Shareak lan horri buruzko audio elkarrizketa egin zion Oleagari:   Muga deitzen da pausoa beraz, Bilboko Multicines eta Donostiako Printzipe zinema aretoetan ikusi ahal […]

Read More… from ‘Muga deitzen da Pausoa’ filma maiatzaren 24an estreinatuko da Bilbo eta Donostiako zinema aretoetan

Bihar abiatuko da Huhezinema jaialdia Aretxabaletan

Argazkia: Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen dokumental proiektatuko dute Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 12. edizioari esker, zinemaz eta ekitaldi anitzez osatutako lau egun izango dira bihartik hasita ostiralera bitartean. Jaialdia Aretxabaletako Arkupe aretoan eta Aretxabaletako Huheziko fakultatean egingo da. Aurten 44 film labur eta, luze bat izango dira. Lehenengo aldiz gainera,  jaialdia lau […]

Read More… from Bihar abiatuko da Huhezinema jaialdia Aretxabaletan

Hiru euskal ekoizpen Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldian

Argazkia: Soinujolearen semea filma Fernando Bernuések zuzendutako Soinujolearen semea (2018) izango da datorren apirilaren 5ean, Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldiari hasiera emango dion filma. Apirilaren 12an berriz, François Ozonek zuzendutako Gracias a Dios (Grâce à Dieu, 2019) izango da zinemaldiari amaiera emango dion filma, Annemarie Jacir zinegile palestinarrak Zinemaldiaren sari berezia jasoko […]

Read More… from Hiru euskal ekoizpen Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldian

Liburu bat eta atzera begirako zikloa Yannick Bellon zuzendariari

Argazkia: Alain Mayet    Iturria: Euskadiko Filmategia Yannick Bellon (Miarritze, 1924) zinemagilea izango da Euskadiko Filmategiak  aurtengo urritik abendura bitartean eskainiko duen atzera begirako zikloko protagonista, eta hari buruzko liburu bat ere argitaratuko du erakundeak. XX. mendean Euskal Herrian jaiotako zinemagileen artean Bellon da, zalantzarik gabe, ibilbiderik garrantzitsuena izan duena, eta aurreneko aldiz ikusi ahal izango […]

Read More… from Liburu bat eta atzera begirako zikloa Yannick Bellon zuzendariari

ZinemaldiaCat, euskal zinemaren erakusleihoa Katalunian martxoaren 14tik 17ra

ZinemaldiaCat, Kataluniako Euskal Zinema Jaialdia, martxoaren 14tik 17ra egingo dute aurten. 14. edizio honetako emanaldiak Cinemes Girona aretoetan izango direla iragarri dute antolatzaileek eta bertan zuzendariekin solasaldiak, hainbat motako pelikula eta sari banaketak ere antolatu dituzte, besteak beste.Dagoeneko ezagutzera eman dituzte aurtengo jaialdian izango diren lanak. ZinemaldiaCat irekitzeko ardura fikziozko bi film luzek izango dute: […]

Read More… from ZinemaldiaCat, euskal zinemaren erakusleihoa Katalunian martxoaren 14tik 17ra

XII. Huhezinema apirilaren 2tik 5era egingo da Aretxabaletan

Guztira 89 lan aurkeztu dituzte Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. ediziora. Horietatik gehienak, 60 film labur, Sail Ofizialera aurkeztutako lanak dira; antolakuntza taldeak hamar finalistak hautatu beharko ditu, ondoren epaimahai ofizialak sariak horien artean banatu ditzan. Azken urtean Euskal Herrian egindakoaren lagin anitza bildu dute Sail Ofizialera aurkeztu diren lanetan: eskarmentuzko zuzendarien lanak eta […]

Read More… from XII. Huhezinema apirilaren 2tik 5era egingo da Aretxabaletan