Euskal Zinemaren Astea egingo dute Gasteizen

Euskal Zinemaren Astea otsailaren 25etik martxoaren 2ra bitartean egingo dute Gasteizen. 35. edizio honek euskal zinemagintzako profesionalek egin edo ekoitzitako lan onenak bilduko ditu beste behin ere egitarau oparo batean. Besteak beste, Josu Martinez-en Ama eta Paul Urkijoren Errementari filmak pantailaratuko dituzte otsailaren 28an. David P. Sañudoren Ane eta Koldo Almandozen Oreina berriz, martxoaren 1ean. […]

Read More… from Euskal Zinemaren Astea egingo dute Gasteizen

Maiatzaren 1ean helduko da ‘Gasteiz, Martxoak 3’ filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetara

Maiatzaren 1ean helduko da Gasteiz, Martxoak 3 filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetara. Hasiera batean sarraskiaren 43 urteurrenarekin bat pantailaratzea aurreikusita bazegoen ere, bi hilabete atzeratu behar izan dute azkenean. Hala ere, emanaldi berezi bat eskainiko dutela iragarri dute otsailaren 28rako. José Luis irrati bateko esataria da Gasteizen, hiri txiki bateko informazioaren errutina aspergarrira ohitutakoa. […]

Read More… from Maiatzaren 1ean helduko da ‘Gasteiz, Martxoak 3’ filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetara

Emakume gidoilarien solasaldi batekin abiatuako da gaur, Noka Mentoring programa

Iratxe Fresnedak Meritxell Colell, Celia Rico eta Marina Stavenhagen autoreen gidoiak aztertuko ditu gaur, Donostiako Tabakalerako Z aretoan, 18:30ean. Euskal emakume zinemagileen pisua eta ikusgarritasuna indartzea du helburu Noka Mentoring programa. Prestakuntza programa honek lehen topaketa irekia egingo du gaur, gidoi on baten gakoak aztertuko dituen solasaldiarekin. Urte osoan zehar zabalduko den ekimenak mentoreen eta […]

Read More… from Emakume gidoilarien solasaldi batekin abiatuako da gaur, Noka Mentoring programa

30 filmek osatuko dute 2019ko Ikuspuntu jaialdiko Sail Ofiziala

18 herrialdetako 30 film bildu dituzte Ikuspuntu jaialdiko 13. edizioko Sail Ofizialean parte hartzeko. 2019ko martxoaren 11tik 16ra bitartean egingo da ekimena Iruñean, eta Sail Ofizialeko 30 filmetatik 29 egongo dira lehian. Aurtengo edizioa bestalde, orain arteko nazioartekoena izango dela diote arduradunek. Herrialde hauetako filmak egongo dira ikusgai: Euskal Herria, Kanada, Txile, Argentina, Alemania, Ingalaterra, […]

Read More… from 30 filmek osatuko dute 2019ko Ikuspuntu jaialdiko Sail Ofiziala

Bederatzi film laburrez osotuta egongo da aurtengo Laburbira zirkuitua

Martxoaren 18an hasi eta apirilaren 17ra bitartean, herriz-herri ibiliko da euskarazko film laburren zirkuitua. Bederatzi film laburrek osotutako ordubete inguruko proiekzioa izango da aurten Laburbirak erakutsiko duena eta zirkuitua beraien herrian izatea nahi dutenek, otsailaren 7ra arte izango dute eskaera egiteko aukera, onako kontaktuetan: leire@topagunea.eus 674345756 Honakoak dira  XVI.edizio honetan ikusgai izango diren filmak: Begi […]

Read More… from Bederatzi film laburrez osotuta egongo da aurtengo Laburbira zirkuitua

‘Soinujolearen semea’ filma apirilaren 12an estreinatuko dute Hego Euskal Herriko aretoetan

Soinujoleren semea Bernardo Atxaga idazlearen eleberrian oinarritutako filma ikusi nahi dutenek apirilaren 12ra arte itxaron beharko dute Hego Euskal Herriko zinema aretoetan ikusi ahal izateo. Aurretik baina, Durangoko Azokan egin zuten aurrestreinaldia eta baita beste jaialdi batzuetan ere bai. Fernando Bernues antzerki eta zinemagileak zuzendu du filma, antzerkian izandako harrera onaren ostean. Donostiako zuzendariarekin batera, […]

Read More… from ‘Soinujolearen semea’ filma apirilaren 12an estreinatuko dute Hego Euskal Herriko aretoetan

Saharar gazte bati buruzko ‘Tito’ dokumentalaren estreinaldia Getxon

Saharar gazte bati buruzko Tito izeneko dokumentalaren estreinaldia izango da, datorren larunbatean, urtarrilak 12, 18:30ean, Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan. Yago Mateok zuzendutako lana sortzaileak berak 2016ko Eman minutu bat Refugio lehiaketan lortutako sariarekin finantzatu da. Edizio hura Bailemos un Walls ikus-entzunezko piezarekin irabazi zuen. Tito dokumentalak begirada desberdin batetik jorratzen du errefuxiatu sahararren lekualdatzea […]

Read More… from Saharar gazte bati buruzko ‘Tito’ dokumentalaren estreinaldia Getxon

“Luma izatearen harrotasuna” aldarrikatuko du Zinegoak jaialdiko aurtengo edizioak

Zinegoak jaialdiko aurtengo edizioak “bakoitzak nahi duen modukoa izatea eta adieraztea” aldarrikatuko du, “nahi duen moduan eta nahi duen lekuan”. Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 16. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak aurtengo edizioko kartela aurkeztu du gaur. Edizio honetan jaialdiak “genero-adierazpena” landuko du kartelaren bidez. Cassandro el Exótico borrokalari mexikarraren erretratu bat da irudiaren protagonista nagusia. […]

Read More… from “Luma izatearen harrotasuna” aldarrikatuko du Zinegoak jaialdiko aurtengo edizioak

Gaur abiatuko da Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia

Denetara 20 film dokumental proiektatuko dituzte urtarrilaren 12ra bitartean Donostiako Antzoki Zaharra eta Trueba aretoetan. Sail Ofizialak erakutsiko ditu lehiaketan parte hartuko duten lanak, beste hiru sailetan berriz, lehiaz kanpokoak izango dira. “Hamaika hilabetez galdetu diogu gure buruari nor garen, zer jaialdi nahi genuen, norantz jo nahi genuen. Hamaika hilabetez jardun dugu behatzen eta aztertzen […]

Read More… from Gaur abiatuko da Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia