Bilboko jaialdiak Chouren lanari buruzko atzera begirakoa antolatu du, zuzendariaren filmografia ezagutzeko. Queer zinemaren aitzindari honek ekainaren 23an jasoko du saria Arriaga Antzokian. Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak DAMAk babestutako edizio honetako Ohorezko Saria Zero Chou zinegile taiwandarrarentzat izango dela jakinarazi du gaur. Queer zinemaren aitzindari honek ekainaren 23an jasoko du saria Arriaga […]
Kategoria: Zinema
Itziar Leemansen ‘Olatuak’ dokumentala Ipar Euskal Herriko zinema aretoetara heldu da
Euskal Herrian tortura psikologiko eta fisikoak jasan dituzten zazpi emakumeren terapia saioak ardatz ditu filmak. Leemans Baiona, Donapaleu, Maule, Garazi eta Arudyko proiekzioetan solasaldi bat emango du. Horrez gain, zuzendariak berak ondutako Ximinoa film laburra ere ikusi ahal izango da Donapaleun, Maulen eta Donibane Garazin. Bordeleko Utopia zineman eta Doketan Topa jaialdian aurkeztu ondoren Itziar Leemans […]
‘Rock on top’ jaialdia egingo dute maiatzaren 28tik aurrera, Gasteizen
Dokumentalen proiekzioak 19:00etan izango dira, maiatzaren 28an eta ekainaren 4an, 11n eta 18an, Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan. Gasteizko Montehermoso Kulturuneak Rock on top programaren laugarren edizioa aurkeztu du. Honetan, aurtengo Azkena Rock festibalaren karietara hirian izango diren taldeetan oinarritutako hainbat dokumental proiektatuko dira, jatorrizko bertsioan. Ziklo honen helburua da ikus-entzuleak euren rock izar gustukoenen bizitzara […]
Read More… from ‘Rock on top’ jaialdia egingo dute maiatzaren 28tik aurrera, Gasteizen
Zinegoak jaialdiak “erresistentzia eta afektuen sareak” aldarrikatuko ditu egitarau zabal baten bidez
Kartela Natalia Lisinicchia artistaren lana da eta “maitatzeko beste modu batzuk posible” direla iradokitzen du. Bilboko jaialdiaren 22. edizioa ekainaren 23tik 30era bitartean izango da. Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak aurtengo edizioaren ildo nagusiak eta irudia aurkeztu ditu gaur. Ekainaren 23tik 30era jaialdiak “erresistentzia eta afektuen sareak” aldarrikatuko ditu programazio zabal baten bidez, […]
Julia Martosek euskal zinema feministaren historiaren inguruan egindako proiektua hautatu dute Juncal Ballestin bekarako
Bekak arte feministaren historiografiari eta museoaren bildumari lotutako emakume artistei buruzko ikerketa-proiektuak babesten ditu. Gasteizko Artium Museoak antolatzen duen Juncal Ballestin Nazioarteko Ikerketa Bekak badu irabazlea: Julia Martos artista. Epaimahaiak aho batez erabaki du Martosen Inscripciones feministas en el remontaje del archivo audiovisual en Euskal Herria [Inskripzio feministak Euskal Herriko ikus-entzunezko artxiboaren bermuntaketan] izeneko proiektuari […]
Kimuak 2025eko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte
Aurtengo katalogoak fikzioa, dokumentalaren forma desberdinak eta esperimentala jasotzen ditu. Kimuak programaren 28. edizioaren deialdira aurkeztutako 41 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak 2025 urteko katalogoa osatzeko. Etxepare Euskal Institutuaren eta Zineuskadiren bitartez egituratzen den programak euskal film laburren sustapena eta zabalkundea du xede. Urtero bezala, euskal film laburren hautaketa hau […]
Read More… from Kimuak 2025eko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte
Euskadiko Filmategia izango da Film Artxiboen Nazioarteko Biltzarraren egoitza 2028an
Sektoreko ekitaldi garrantzitsuena da Film Artxiboen Nazioarteko Biltzarra, eta 2028ko apirilaren amaieratik maiatzaren hasierara egingo da Euskadiko Filmategian, Donostian; hain zuzen, urte horretan 50 urte beteko ditu erakundeak, eta mundu guztiko 300 aditu baino gehiago elkartuko ditu. Euskadiko Filmategia izango da Film Artxiboen Nazioarteko Biltzarraren egoitza 2028an; hain zuzen, apirilaren amaieratik maiatzaren hasierara. Joxean Fernandez […]
Nazioarteko Itsaspeko Zinemaren Zikloa Amurriora iritsiko da hilaren 8an
Proiekzioak maiatzaren 8, 15 eta 22an izango dira eta ekainaren 16tik 30era bitartean, La Casonak argazki erakusketa bat hartuko du. Edizio honetan urpeko 700 argazki baino gehiago, 82 film labur eta 27 dokumental jaso dira, horietatik 17 film labur eta 3 dokumental aukeratu dira. Aurten, lehen aldiz, Nazioarteko Itsaspeko Zinemaren zikloa (CIMASUB) antolatu dute Amurrion, […]
Read More… from Nazioarteko Itsaspeko Zinemaren Zikloa Amurriora iritsiko da hilaren 8an
Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia maiatzaren 5etik 10era izango da Vital Fundazioa Kulturunean
Laugarren edizioak Bagare sail berria, bat-bateko film laburren maratoia eta euskal film laburren merkatua dakartza. ICOFF, Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, Vital Fundazioa Kulturunera (Bakea kalea 5, 1. solairua) itzuliko da maiatzaren 5etik 10era. Laugarren edizio honetan Ofiziala eta Nazioartekoa sailei Bagare deiturikoa gehituko zaie. Honetan, sail ofizialean sartu ez diren film labur arabarrak emango […]
‘Euskaraz ikus-entzunez egingo dugu!’ lelopean abiatuko da Pantailaldia maiatzaren 6an
Pantailak Euskarazek euskarazko ikus-entzunezko edukiak sustatzeko antolaturiko aktibazio sozialerako ariketaren II. edizioa maiatzaren 6tik 14ra izango da aurtengoan. “Euskaraldiaren testuinguruan eta honen sinergiak aprobetxatuz antolatu dugun ekimen honek helburu bikoitza izango du: batetik, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea, eta bestetik, pantailen munduan euskarak dituen gabeziak agerian utziz erakundeak euskararen aldeko pausoak ematera gonbidatzea”, azaldu dute antolatzaileek. […]
