[AUDIOA] ‘Kneecap’, euskalgintzak gogoeta egiteko film irlandarra euskaratu dute azpitituluen bidez

Kneecap Belfasteko hip hop hirukote bat da. Gaelikoz kantatzen dute. Gaur egungo Irlandan kokatutako filma da. Musika, drogak, hizkuntza, nortasuna eta beste bitxikeria asko nahasten ditu filmak. Irlandan 80.000 irlandar hiztun daude, 6.000 Ipar Irlandan bizi dira eta horietako hiruk dena hankaz gora jarriko dute Kneecap izeneko rap hirukotea osatzean. Anarkikoak, basatiak eta edozertarako prest […]

Read More… from [AUDIOA] ‘Kneecap’, euskalgintzak gogoeta egiteko film irlandarra euskaratu dute azpitituluen bidez

Oskar Alegriak ‘Oteiza 14 apostolu’ pelikula filmatzen hasiko da

Ikus-entzunezko pieza honetan, kultur giroko hainbat arlotatik datozen hamalau lagunek parte hartuko dute. Oteiza Fundazioak eta EITBk lankidetza-hitzarmena sinatu dute Oskar Alegriaren Oteiza 14 apostolu lana ekoizteko. Oteizari buruzko ikus-entzunezko pieza honetan kultur giroko hainbat arlotatik datozen hamalau lagunek parte hartuko dute. Bertan, Orioko sortzailearen obrari eta pentsamendu estetikoari lotutako diziplina artistikoen eta interes kulturalen […]

Read More… from Oskar Alegriak ‘Oteiza 14 apostolu’ pelikula filmatzen hasiko da

Ikusmira Berriak programaren 11. edizioko proiektuen tutoreak aurkeztu dituzte

Manuel Abramovich, Claire Atherton, Laura Citarella, Tizza Covi eta Rainer Frimmel, Valerie Delpierre, Violeta Gil, Víctor Iriarte, Radu Jude eta Claudia Llosa izango dira aurtengo tutoreak. Fede Gianni, Alexandra Latishev, Kathy Mitrani, Joana Moya, Jaime Puertas Castillo eta Daniel Soares dira Ikusmira Berriak programaren hamaikagarren edizioko egoiliarrak. Martxoaren 24tik ari dira lanean Tabakalerako Zine eta […]

Read More… from Ikusmira Berriak programaren 11. edizioko proiektuen tutoreak aurkeztu dituzte

Zuzendari gazteenen hamabi film programatuko ditu Euskal emakume zinemagileak zikloak

Bihar abiatuko da bosgarren eta azken zikloa Gasteizen, ostiralean Donostian eta larunbatean Bilbon. Film hauetako bat proiektatuko da: 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola, 2023); Nina (Andrea Jaurrieta, 2024); Arima (Jaione Camborda, 2019); Un otoño sin Berlin (Lara Izagirre, 2015); Paradise Hills (Alice Waddington, 2019). Euskal emakume zinemagileak zikloaren bosgarren eta azken edizioak zuzendari gazteenen […]

Read More… from Zuzendari gazteenen hamabi film programatuko ditu Euskal emakume zinemagileak zikloak

AEK-Korrikak eta Mirokutanak abiatutako ‘Jalgi Hadi!’ kanpainak beharrezkoa den finantzazioaren herena lortu du

Helburua euskararen iragana, oraina eta etorkizuna ardatz izango dituen dokumentala ontzen laguntzea da. AEK-Korrika eta Mirokutana ekoiztetxea Jalgi Hadi! crowdfunding kanpainan bete-betean sartuta daude, euskara eta Korrika ardatz izango dituen dokumentala ekoizteko. Ikus-entzunezkoa dagoeneko grabatzen hasi da Ander Iriarte zinemagilea, eta larunbatean Agurainen egindako AEKren Nazio Batzarra ere baliatu zuen irudiak hartzeko. Hain zuzen, larunbatean […]

Read More… from AEK-Korrikak eta Mirokutanak abiatutako ‘Jalgi Hadi!’ kanpainak beharrezkoa den finantzazioaren herena lortu du

Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra izango da

Zinema programazioa ia egunero osatuko da protagonisten, zinemagileen eta landutako gaietan adituak diren pertsonen solasaldiekin. Asier Urbietaren Faisaien Irla euskal ekoizpenak irekiko du Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4an, Victoria Eugenia Antzokian. India Donaldsonek zuzendutako Good One (2023) film estatubatuarrak, berriz, amaiera emango dio zinemaldiari apirilaren 11n. Azken egun honetan gainera, film luze eta […]

Read More… from Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra izango da

Kimuak 2025 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia zabalik da

Kimuak programaren 2025eko ediziora film laburrak aurkezteko epea apirilaren 23ra arte egongo da zabalik. Kimuak film laburrak sustatu, zabaldu eta banatzeko Kimuak 2025 programa publikoan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Programaren aurtengo ediziora film laburrak aurkezteko epea apirilaren 23ra arte egongo da zabalik. Programak 1998az geroztik Euskal Herrian ekoiztutako film laburren nazioarteko hedapena sustatzea du […]

Read More… from Kimuak 2025 film laburren aukeraketan parte hartzeko deialdia zabalik da

Euskal Herriko 17 ekoizpen Nantesko zinemaldian

Bederatzi film luze eta 2024ko Kimuak bildumako zazpi film labur. bi film luze, gainera sail lehiakorrean arituko dira: Marco eta Azken Erromantikoak. Nantesko zinemaldiaren baitan urtero egiten den Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloa Euskal Herritik kanpo aurki daitekeen euskal zinema programazio zabalenetakoa da. Etxepare Euskal Institutuak babesten duen atal honek urteko euskal ekoizpen nabarmenen eta, […]

Read More… from Euskal Herriko 17 ekoizpen Nantesko zinemaldian

Euskarak egun dituen erronkak erdigunean jartzeko dokumentala ontzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute

Jalgi Hadi! jarri diote izena proiektuari eta Korrikak lotzen dituen zazpi lurraldeen bitartez euskararen iragana, oraina eta etorkizunari buruz hausnartu nahi dute. Mirokutana ekoiztetxeak eta AEK-Korrikak Jalgi Hadi proiektua jarri dute martxan. Helburua euskararen iragana, oraina eta etorkizuna ardatz izango dituen dokumentala diruz laguntzea izango da. “ Jalgi Hadi izeneko Crowdfunding kanpaina abian jarri dugu, […]

Read More… from Euskarak egun dituen erronkak erdigunean jartzeko dokumentala ontzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute

Xabier Mina eta Isaias Cruzen ‘Kantauri’ dokumentalak inauguratuko du Gnat jaialdia, martxoaren 24an, Donostiako Kursaalean

Kantauri itsasoari buruzko dokumentala da eta apirilaren 4an helduko da zinema aretoetara. Xabier Minak eta Isaias Cruzek zuzendu dute Kantauri izeneko dokumentala, eta Kantauri itsasoaren sakonenera eramango dute publikoa Marta Felurian apnean adituarekin batera, “gure itsasoaren aberastasun ekologikoa eta hura kontserbatzearen garrantzia erakutsi nahi izan dugu”. Filma datorren martxoaren 24an estreinatuko dute, 19:00etan, Donostiako Kursaalean […]

Read More… from Xabier Mina eta Isaias Cruzen ‘Kantauri’ dokumentalak inauguratuko du Gnat jaialdia, martxoaren 24an, Donostiako Kursaalean