‘Faisaiaren irla’ filmak irekiko Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia

Zinemaldia apirilaren 4tik 11ra bitartean izango da Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean eta hiriko beste hainbat gunetan. Asier Urbietak zuzendutako Faisaien Irla euskal ekoizpenak irekiko du apirilaren 4an Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia, Victoria Eugenia Antzokian. Hendaian, Baionan, Donostian eta Irunen filmatuta, Urbietak berak eta Andoni de Carlosek (Handia) idatzi dute gidoia euskara, gaztelania eta […]

Read More… from ‘Faisaiaren irla’ filmak irekiko Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia

2024an zinema komertzialetako euskarazko emanaldien datuak “gordin bezain kezkagarriak” direla salatu dute

Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa dela diote, erakundeei neurriak hartzea eskatu diete eta herritarrak salaketak jartzera animatu dituzte. Josu Martinezen Bizkarsoro eta “Negu” kolektiboaren Negu hurbilak izan ziren iaz Euskal Herri osoko zinema aretoetan euskaraz estreinatu ziren fikziozko bi filmak. Hego Euskal Herrian, fikziozko hirugarren euskarazko pelikula bat ere […]

Read More… from 2024an zinema komertzialetako euskarazko emanaldien datuak “gordin bezain kezkagarriak” direla salatu dute

Laburbira zikloa martxoaren 6an abiatuko da Donostian egingo den aurrestreinaldiarekin

Primeran plataformak Taupa Euskaltzaleen mugimenduarekin batera antolatutako aurrestreinaldia San Telmo museoan izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean, Euskal Herri osoko 50 herritara iritsiko da aurtengo zikloa. Donostiako San Telmo museoan martxoaren 6an egingo den aurrestreinaldiarekin abiatuko du ibilbidea 2025eko Laburbirak, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuituak. Lehen emanaldi hura Primeran […]

Read More… from Laburbira zikloa martxoaren 6an abiatuko da Donostian egingo den aurrestreinaldiarekin

Gasteiz Araba Film Comission martxan da

Ikus-entzunezko proiektuak filmatzeko eta horien garapena errazteko gune gisa Gasteiz eta Araba sustatzea da egitasmoaren helburua, bai eta tokiko zinematografiako sektorea eta ikus-entzunezkoen sektore osoa indartzea ere. Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Gasteiz Araba Film Comission martxan jartzeko. Zerbitzu honek tokiko eta nazioarteko ikus-entzunezko ekoizpen-etxeen kudeaketak erraztuko ditu, eta hiriburuan eta […]

Read More… from Gasteiz Araba Film Comission martxan da

Gasteizko Baratza aretoak Bertako Fest jaialdia antolatu du hilaren 20tik 23ra

Dantza, antzerkia, narrazioa eta zinema bilduko dituen egitaraua prestatu dute. Bertako Fest jaialdiaren edizio berri batek tokiko sorkuntza Gasteizko Baratza aretora hurbilduko du berriz ere otsailaren 20tik 23ra bitartean. Jaialdia iaz grabatutako dokumentalaren aurkezpenarekin abiatuko da, Baratza aretoan garatutako proiektuaren lehen hamar urteak oroitzeko. Emanaldia otsailaren 20an izango da, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da. […]

Read More… from Gasteizko Baratza aretoak Bertako Fest jaialdia antolatu du hilaren 20tik 23ra

‘Errotatiba’ eta ‘Noizko Basoa’ film laburrak emango dituzte gaur Iruñeko Kondestablen

Iratxe Fresneda eta Mikele Landa zinemagile bizkaitarrak dira bi film hauen egileak eta proiekzioen ondoren beraiekin solastatzeko aukera egongo da. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako programaren bigarren izango da gaur, hilak 12, Kondestable Civivoxean. Bi film labur proiektatuko dituzte: Iratxe Fresnedaren (Arrigorriaga, 1974) Errotatiba, eta Mikele Landaren (Bilbo, 1995) Noizko Basoa. 19:00etan hasiko da, […]

Read More… from ‘Errotatiba’ eta ‘Noizko Basoa’ film laburrak emango dituzte gaur Iruñeko Kondestablen

Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan

Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz antolatu dute euskarazko irudi heziketa dispositiboa. Euskal Kultur Erakundeak, Zukugailua, Cinema & Cultures, Cinevasion, Zineuskadi, Departamenduko Hezkuntza Nazionaleko Zerbitzuak eta Ikas euskal pedagogia zerbitzuarekin, Zineskola egitasmoa antolatu du, euskarazko animazio film interesgarriak euskara irakasleei eta lehen mailako […]

Read More… from Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan

Apirilaren 25ean estreinatuko da Asier Urbietaren ‘Faisaiaren irla’ film luzea zinema aretoetan

Urbietaren lehenengo film luzea 48. Göteborg Film Festivaleko Nazioarteko Lehiaketan estreinatu ondoren iritsiko da zinema aretoetara. Thriller honek Jone Laspiur eta Sambou Diaby ditu protagonista. Asier Urbietaren lehenengo film luzea apirilaren 25ean estreinatuko dute zinema aretoetan BTeam Pictures-en eskutik. Hendaian, Baionan, Donostian eta Irunen filmatuta, Urbietak berak eta Andoni de Carlosek (Handia) idatzi dute gidoia euskara, […]

Read More… from Apirilaren 25ean estreinatuko da Asier Urbietaren ‘Faisaiaren irla’ film luzea zinema aretoetan

Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea zabalik da

Gazte Epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean izena eman beharko da. Epea martxoaren 7ra arte egongo da irekita. Behar izatekotan, antolatzaileek zozketa egingo dute martxoaren 11an. 18 eta 30 urte bitarteko ehun gazte inguruk osatuko dute Gazte Epaimahaia, Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Film Labur Onenaren Saria emateko. Gazte Epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean izena eman […]

Read More… from Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea zabalik da

Ikusmira Berriak programarako sei artistak aukeratu dituzte

Fede Gianni, Alexandra Latishev, Kathy Mitrani, Joana Moya, Jaime Puertas Castillo eta Daniel Soares dira artista horiek. Fede Gianni, Alexandra Latishev, Kathy Mitrani, Joana Moya, Jaime Puertas Castillo eta Daniel Soaresen zinema proiektuak aukeratu dituzte Ikusmira Berriak programaren hamaikagarren edizioan aurkeztu diren 487 lanen artean. Egonaldiaren lehenengo fasea martxoaren 24tik maiatzaren 4ra izango da. Egonaldien […]

Read More… from Ikusmira Berriak programarako sei artistak aukeratu dituzte