Zortzi film laburrekin dator aurtengo Laburbira zirkuitua

Aurtengo edizioa martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da Euskal Herri osoan. Besteak beste, Ekain Irigoienen Europa eta Eneko Sagardoyren Betiko gaua filmek osatuko dute bilduma. 2025eko edizioaren aurrestreinaldia Donostiako San Telmo Museoan egingo da, martxoaren 6an. Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, bi hamarkada baino gehiago beteko ditu Euskal Herriko aretoak euskal filmez betetzen. “Euskal […]

Read More… from Zortzi film laburrekin dator aurtengo Laburbira zirkuitua

Zinemastea urtarrilaren 24tik 31ra egingo da Gasteizen

41. edizioan bederatzi film proiektatuko dira, horien artean daude, besteak beste, Marco, Soy Nevenka eta Azken erromantikoak. Gasteizko Zinemastearen iazko edizioak iraultza ekarri zuen dagoeneko finkatuta zegoen Euskal Zinemaren Astera, eta aldaketa horiek geratzeko heldu ziren, hala nola jatorrizko izena berreskuratzea, film luzeak baino ez ematea eta jaialdiaren iraupena luzatzea. Oraingoan, urtarrilera aurreratu da hitzordua. […]

Read More… from Zinemastea urtarrilaren 24tik 31ra egingo da Gasteizen

Nosferatu zikloa ikuspegi feminista batetik hurbilduko da zinemaren historiara

Asteazkenean abiatuko da aurtengo edizioa Donostiako Tabakalera zentroan. Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak izenpean dator aurtengo Nosferatu zikloa Tabakalerara. Aurtengo edizioa ikuspegi feminista batetik hurbilduko da zinemaren historiara, eta bere 130 urteak errepasatuko ditu garai eta jatorri guztietako emakume sortzaileek zuzendutako filmen bitartez. 1896tik, Alice Guy aitzindari frantsesaren lanekin hasita (bera izango da […]

Read More… from Nosferatu zikloa ikuspegi feminista batetik hurbilduko da zinemaren historiara

Denborari buruz hausnartzea proposatzen du aurtengo Zinema eta Zientzia zikloak

Gaur abiatuko da zortzigarren edizioa Gasteizko Artium Museoan, The Theory of Everything filmarekin. Donibane Lohizuneko Le Select zinema aretora, Donostiako Tabakalerara, Bilboko Bizkaia Aretora eta Iruñeko Golem Baiona zinemetara ere helduko da zikloa. Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioak denboraren kontzeptuan sakontzea proposatzen du. Helburu horrekin, hamabi film proiektatuko dira, urtarriletik martxora bitartean, Gasteizko Artium Museoan, […]

Read More… from Denborari buruz hausnartzea proposatzen du aurtengo Zinema eta Zientzia zikloak

Tabakalerak 2025eko zinema-denboraldi berria aurkeztu du

Denboraldia urtarrilaren 10ean abiatuko da, Tabakalerako pantaila partekatua sustatzen duten erakundeen eskutik: Donostia Kultura, Donostia Zinemaldia, Euskadiko Filmategia, Elias Querejeta Zine Eskola eta Tabakalera.  Donostiako Tabakalera zentroak hamar urte beteko ditu datorren urtean eta zine-programazioa efemeride horren luzapena izango da, urte hauetan egindako bidea eta lana balioesteko aukera. Hala, Tabakalerako zine-pantailak bertako egonaldi-programa eta zinea […]

Read More… from Tabakalerak 2025eko zinema-denboraldi berria aurkeztu du

Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Urtarrilaren 24ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Martxoaren 7tik apirilaren 11ra bitartean egingo da Laburbiraren 2025ko edizioa. Laburbira zirkuitura film laburrak aurkezteko epea zabaldu du Euskaltzaleen Topaguneak. Hala, urtarrilaren 24ra arte edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du webgunearen bitartez, hasi berria, nahiz amateurra izan. Egitasmoan aurkeztu ahal izateko pelikulak euskaraz sortu […]

Read More… from Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Urrezko danborra Moriartirentzat, egindako ibilbide luze eta laudatuagatik

Donostiako herritarrek proposatutako 98 hautagaitzen artean eztabaidatu du Bozeramaileen Batzordeak, eta aho batez hartu du erabakia, saria zuzenean emanez. Donostiako Udal Taldeek aho batez erabaki dute saria Moriarti zinema produkzio-etxe donostiarrari ematea, egindako ibilbide luze eta laudatuagatik, euskal zinema nazioarteko zinemaren erreferente gisa jarriz. Bozeramaileen Batzordeak Donostiako herritarrek proposatutako 98 hautagaitzen artean eztabaidatu du, eta […]

Read More… from Urrezko danborra Moriartirentzat, egindako ibilbide luze eta laudatuagatik

Urtarrilaren 22tik 24ra izango den Huhezinema jaialdiaren kartela aurkeztu dute

Garai bateko emakume zinegilea da protagonista, zuri-beltzean eta kamera handi bat duela. Emakumeari burutik ateratzen zaizkio tentakulu antzeko batzuk, koloretsuak. Horiek ideiak errepresentatzen dituzte, eta ideia horiek jaialdiko izenaren letren artean zeharkatzen dira”. Huhezinema 2025eko urtarrilaren 22tik 24ra bitartean egingo da, eta ikasle talde berri batek antolaturiko jaialdia izanik, iruditeria ezberdina izaten da urtero. Antolatzaileen […]

Read More… from Urtarrilaren 22tik 24ra izango den Huhezinema jaialdiaren kartela aurkeztu dute

‘Ni ez naiz sorgina. Suak errerik, keak gorderik’ dokumentala sortzeko diru bilketa kanpaina martxan

Proiektuarekin belaunaldi berriei intolerantziaren aurkako espiritu kritikoa transmititzea dute helburu. “Zein irudi daukagu sorginaz? Zer transmititzen diegu belaunaldi berriei ipuinetan, plazetan eta ospakizunetan? Irudi hori, errealitate historikora hurbiltzen ote da? Justizia egiten al die bidegabeki ehizatu, zigortu eta ahaztutako milaka pertsonei? Imajina dezakegu beste irudikapen, zintzoagorik?”, galdera horietatik abiatuta Asisko Urmeneta eta Aitor Karasatorre Ni […]

Read More… from ‘Ni ez naiz sorgina. Suak errerik, keak gorderik’ dokumentala sortzeko diru bilketa kanpaina martxan

‘Bizkarsoro’ filma Donostiako zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean ikusteko aukera egongo da ostegunetik aurrera

Udaberrian, filmaren bospasei emanaldi eskaini ziren Donostian, hainbat auzotako kultur etxeetan, baina herritar askok ez du filmaren berri izan eta orain filma pantaila handian ikusteko aukera izango dute. XX. mendean zehar gertatzen diren bost istorio ezagutuko ditugu film luze honetan. Bizkarsoro existitzen ez den herri bat da, baina Euskal Herriko edozein herri izan zitekeen. Josu Martinez […]

Read More… from ‘Bizkarsoro’ filma Donostiako zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean ikusteko aukera egongo da ostegunetik aurrera