La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia

Obra honek XXI. mendeko maitasun-harremanak jorratzen ditu, eta nola aldatu den ligatzeko prozesua azken urteotan. Zenbait egoeraren bidez, gogoeta egiten du gai horietaz, betiere umorearen ikuspegitik. Taula gainean Getari Etxegarai, Unai Izquierdo, Olatz Ganboa eta Mikel Losada aktoreak ikusiko ditugu. Ostegun honetan, abenduak 18, Gasteizko Udal Antzoki Sarearen Neguko eta Gabonetako denboraldiko lehen obra oholtzaratuko […]

Read More… from La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia

BatBatean jaialdia jaio da Gasteizen, Euskal Herri osoko gazteak elkartzeko xedez

Lehen edizioa maiatzaren 15ean eta 16an egingo dute Mendizabaleko aparkalekuan. Antolatzaileen esanetan, egitasmoak “proposamen fresko eta indartsua” ekarriko du, pop rock, rock, punk, elektronika eta rap estiloak uztartuz. Gasteizko Jimmy Jazz aretoak BatBatean jaialdiaren lehenengo edizioa antolatuko du 2026ko maiatzaren 15ean eta 16an Mendizabaleko aparkalekuan. Gazteei zuzendutako musika hitzordua izango da eta 21 talde eta […]

Read More… from BatBatean jaialdia jaio da Gasteizen, Euskal Herri osoko gazteak elkartzeko xedez

Euskal Herriko eta Europako zinemagintza sustatzeko kanpaina abiatu du EZAEk

Abenduaren 20an ospatuko den Zinemaren Euskal Festa izango da ardatz nagusietako bat. Egun horretan bakarrik, filmetarako sarrera guztiak 3 euroko prezio sinbolikoan ikusteko aukera egongo da. EZAE zine aretoen elkarteak Aretoetan, zinema beti handi kanpaina abiatu du. Hiru ekintza berezi biltzen ditu, honako helburuekin: “euskal eta europar zinemagintza sustatzea, publikoarekin loturak indartzea eta zinema-aretoen balio […]

Read More… from Euskal Herriko eta Europako zinemagintza sustatzeko kanpaina abiatu du EZAEk

Izaki Gardenak talde gasteiztarrak ‘Sitsak’ diskoa argitara eman du

Uda honetan Duranako Gakobeltz estudioan grabaturiko lau kantu berri eta taldearen ibilbidean zehar diskoetatik kanpo plazaraturiko beste sei abesti biltzen ditu lan berriak. Abenduan zehar, bost kontzertuko bira berezia ere antolatu dute kantu berriak zuzenean aurkezteko. Sei urte diskorik argitaratu gabe egon ondoren, Izaki Gardenak taldea indarberriturik bueltatu zen iaz Orube izeneko lanarekin. Berpizte hori aprobetxatuta, oraingoan Duranako Gakobeltz […]

Read More… from Izaki Gardenak talde gasteiztarrak ‘Sitsak’ diskoa argitara eman du

Gasteizko Artium Museoak antolatzen duen familientzako eguberrietako jarduera-programa abenduaren 13an abiatuko da

Asteburuko Bor-bor lantegi irekiek egutegi berezia izango dute abenduko zubian, hilaren 6an, 7an eta 8an egingo baitira saioak. Gasteizko Artium Museoak familientzako eguberrietako jarduera-programa aurkeztu du. Besteak beste, Arene Onaindia mimoaren emanaldia, lantegi irekiak eta ikusle guztientzako goizeko zinema-saioak eskainiko ditu museoak. Abenduko zubiarekin bat eginez, gainera, museoak igandeetako Bor-bor lantegien egutegia indartu du, eta […]

Read More… from Gasteizko Artium Museoak antolatzen duen familientzako eguberrietako jarduera-programa abenduaren 13an abiatuko da

Bihar abiatuko da Euskararen Historiari Buruzko Nazioarteko I. Biltzarra Gasteizen

Helburua da euskal testuekin, euskararen aldaerekin eta euskararen historiarekin lotutako azken orduko ikerketak partekatu eta eztabaidatzea. Testuak eta aldaerak aztergai izenburupean, Euskararen Historiari buruzko Nazioarteko I. Kongresua egingo da azaroaren 25etik 27ra, EHUko Arabako Campusean. Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeak antolatu du eta  Letren Fakultatean eta Micaela Portilla Ikergunean izango […]

Read More… from Bihar abiatuko da Euskararen Historiari Buruzko Nazioarteko I. Biltzarra Gasteizen

[Bideoa] ‘Harrizko bihotza’, Karmele Jaio idazlearen taupaden alfabetoa kalean da

Idazle gasteiztarrak azken urteetan ingurura begiratzeak sortu dizkion zenbait emozio eta hausnarketa bildu ditu lan berezi honetan: apunteak, ametsak, oroitzapenak, hausnarketak, pasadizoak. “Behin entzun nion amumari hobe dela harrizko bihotz bat izatea, munduko minetatik babestuta egoteko. Bizitza errazagoa litzatekeela gehiegi sentitzen ez duen bihotz batekin, mundu hau blindatutako bihotzentzat pentsatuta baitago. Ordutik askotan egin dut […]

Read More… from [Bideoa] ‘Harrizko bihotza’, Karmele Jaio idazlearen taupaden alfabetoa kalean da

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak ‘Gabonetan Jai 2025’ programazioa aurkeztu du

Gabonetan Jai ekimenarekin batera, IAKk 2026ko Kultura Bonua jarri du salgai. Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) kulturaren, sormenaren eta partekatutako esperientzien aldeko apustua egin nahi izan du aurten ere, haur eta familientzako jarduera ezberdinak eskainiz. Hala, Gabonetan Jai 2025 programazio berezia aurkeztu du, Gabonetan familian gozatzeko diseinatutako zikloa. Lazarraga Kultur Elkarteak aurreratu duenez, “aurtengo edizioak proposamen ludiko, […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak ‘Gabonetan Jai 2025’ programazioa aurkeztu du

Korrikaren garra piztu da

Euskara gara lelopean, euskararen herria zeharkatuko du 24. Korrikak martxoaren 19tik 29ra, Atharratzetik Bilbora. Omendua, bestalde, Errigora izango da. AEKk Korrikaren 24. edizioaren aurkezpen-ekitaldia egin du gaur, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Oraingo honetan, euskararen aldeko mobilizaziorik handiena Atharratzen abiatuko da, martxoaren 19an; gero, hamar gauren eta hamaika egunen buruan, Bilbon amaituko da. Bertan, lekuko barruko […]

Read More… from Korrikaren garra piztu da

ETS taldeak ‘Konkista’ diskoa aurkeztuko du azaroaren 30ean Gasteizen egingo duen ekitaldi intimo batean

Lan berria bizitzaren irudikapen zintzoa da, kontraesanez eta anbibalentziaz betea. Kaos emozionaletik sortutako diskoa da, barneko konkista baterantz aurrera egiteko ditugun orbainak ulertzen saiatzen dena. ETS taldea azken lana argitaratu zuenetik hiru urtera eta agertokietara igo gabe egon eta urtebetera itzuliko da Konkista izeneko disko berriarekin. Orain arteko “proiekturik pertsonalena eta abangoardistena” izango dela diote […]

Read More… from ETS taldeak ‘Konkista’ diskoa aurkeztuko du azaroaren 30ean Gasteizen egingo duen ekitaldi intimo batean