Hegoi Amabizkak eraman du 2024ko Arabako Eskolarteko txapela

Arabako ordezkari gisa, Amabizka eta Iraide Oinaindia izango dira Arantzako Euskal Herriko Eskolartekoan kantatuko dutenak. Arabako eskualde ezberdinenetako bertsolari gaztetxoen taldekakoarekin abiatu zen larunbatean XXIX. Eskolarteko finala Aramaion. Gorbeialdeko taldeko sei lagun kamiseta urdinarekin, Lautadako lau lagun kamiseta horiarekin eta Gasteizko zazpi lagun kamiseta beltzez. Taldeko kideen artean ariketa ezberdinetan erakutsi behar izan zuten errimatzeko […]

Read More… from Hegoi Amabizkak eraman du 2024ko Arabako Eskolarteko txapela

“Aldatu gidoia euskararen alde” aldarrikatuko dute bihar, Gasteizko kaleetan

Mobilizazioa Foru plazatik abiatuko da, arratsaldeko 17:30ean. Azken hilabeteotan, EITBri eta Eusko Jaurlaritzari gidoia euskararen alde aldatzeko eskatu diote euskalgintzako, sindikatuetako eta gizarteko hainbat taldek Aldatu Gidoia mugimenduaren bidez. Halaxe egingo dute bihar ere Gasteizko Foru plazatik 17:30ean abiatuko den manifestazioan. Mugimenduko kideek zabaldutako ikus-entzunezko baten bidez adierazi dutenez, “une delikatuan dago euskararen biziberritzea, adierazle […]

Read More… from “Aldatu gidoia euskararen alde” aldarrikatuko dute bihar, Gasteizko kaleetan

Bihar abiatuko da MFEST jaialdia Gasteizen

Gazte emakume artistei aukerak eskaintzea eta inposiziorik gabeko espazioa ematea ditu helburu jaialdiak. MFEST 20:30ean abiatuko da, Falerina Lorategian, Galbaie, Nize eta Viuda taldeen kontzertuekin. Maiatzaren 17an eta 18an MFEST jaialdiaren zazpigarren edizioa izango da Gasteizen, gazte aisialdiko Gauekoak programak antolatuta. Egitarauak hiru kontzertu, artisautza azoka bat eta bi lantegi jasoko ditu eta jarduera guztiak […]

Read More… from Bihar abiatuko da MFEST jaialdia Gasteizen

Hainbat euskaltzale Gasteiz Antzokiaren aldeko plataforma biziberritzeko elkartu dira

Asmo horri begira, momentuz ondorengo ekintza hauek iragarri dituzte: Elkarrizketak talde politiko guztiekin; udal bilkuran mozio baten aurkezpena; eta sarean dagoeneko abian dagoen sinadura bilketa berriro aktibatzea. Horretaz gain, aldiro, ekintza desberdinak antolatuko dituzte, behar den momentuan eta behar den formatuan. “Gasteiz Antzokia behar dugu. Euskarak behar du. Hiriak behar du. Aisiak behar du. Denok, […]

Read More… from Hainbat euskaltzale Gasteiz Antzokiaren aldeko plataforma biziberritzeko elkartu dira

Gasteizko Kaldearte jaialdiak 31 konpainiaren 82 ikuskizun aurkeztuko ditu ekainaren 7tik 9ra

Egitaraua ezagutzera eman ez duten arren, edizio berri honek jaialdiaren osagai eta ezaugarri guztiak izango dituela adierazi du antolakuntzak, eta aurreratu duenez, “jadanik ikusleei ezaguna egingo zaien programazioaren eskema izango du. Era berean, berritasunekin dator aurtengo edizioa: Gasteizko Hiriguneetako Dantza Garaikidearen I. Lehiaketa Koreografikoak. KaldeArte Gasteizko txoko desberdinetara itzuliko da 2024ko ekainaren 7tik 9ra bitartean. […]

Read More… from Gasteizko Kaldearte jaialdiak 31 konpainiaren 82 ikuskizun aurkeztuko ditu ekainaren 7tik 9ra

Philip Barendrecht, Esteban Martin eta Sara Aranburu dira ‘Paperezko bizitzak’ ipuin-lehiaketaren irabazleak

Lehiaketa honek bi helburu nagusi ditu: batetik, gogor salatzea euskal herritar guztiek ezin dutela euskara doan ikasi; bestetik, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonak ikusaraztea. Paperezko bizitzak ipuin lehiaketaren aurreneko edizioko irabazleak ezagutzera eman zituen atzo AEK-Korrikak Gasteizko Eva Forest Liburutopia liburu dendan: Philip Barendrecht, Esteban Martin eta Sara Aranburu. Lehiaketa honek bi helburu nagusi ditu: […]

Read More… from Philip Barendrecht, Esteban Martin eta Sara Aranburu dira ‘Paperezko bizitzak’ ipuin-lehiaketaren irabazleak

Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan

Lazarraga Kultur Elkarteak azkenean jaso du 2023ko diru-laguntzaren zuriketaren Gasteizko Udalaren xedapena. Zuriketan proposatutako diru-itzulketaren bikoitza baino gehiago da Udalak elkarteari itzultzeko eskatzen diona orain, eta proiektuaren bideragarritasuna eta etorkizuna kolokan jarri besterik ez du egin ebazpen honek. Lazarraga Kultur Elkarteak joan den apirilaren 12an jaso zuen azkenean 2023ko diru-laguntzaren zuriketaren kontu-hartzailearen xedapenaren jakinarazpena, martxoaren […]

Read More… from Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan

Gazte Sortzaileak bekaren 2024ko deialdia martxan da Gasteizen

16 eta 35 urte arteko gazteen sorkuntza onenek aholkularitza profesionala eta 4.000 euroko saria jasoko dute. Lanak bidaltzeko epea uztailaren 15era arte egongo da zabalik. Gazte Sortzaileak beka deialdiak gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez euskarazko programazio kulturalean eragina izatea du helburu, eta ahozkotasunean oinarritutako sorkuntza sustatu nahi du bereziki. Era berean, gazteek sormena garatzeko aukera […]

Read More… from Gazte Sortzaileak bekaren 2024ko deialdia martxan da Gasteizen

‘Mugaezin’ da aurtengo Araba Euskarazen kanta

Eh, Mertxe! rock taldea arduratu da abestia ontzeaz. Araba Euskarazen 2024ko edizioak badu dagoeneko kanta. Aurtengo leloaren izen bera du: Mugaezin. Ibai Landa dugu abestiari hitzak jarri dizkiona, Ikastolako ikasle ohia, eta Oiongo San Bizente ikastolako irakaslea. Abestiarekin, eta abestia oinarri hartuta osatu duten dantzarekin, euskarak ez duela mugarik adierazi nahi izan dute. “Harresiak hautsi […]

Read More… from ‘Mugaezin’ da aurtengo Araba Euskarazen kanta

‘Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…’ erakusketa Gasteizen paratu dute maiatzaren 16ra arte

Mikel Laboa Katedrak bultzatutako beste lan batean oinarrituta dago erakusketa: Ni ez naiz Mikel Laboa komikia, Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano idazleek eta Joseba Larretxe Josevisky ilustratzaileak sortua. Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar… erakusketa ikusgai dago Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloiko erakusketa aretoan. Maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik eta sarrera librea izango […]

Read More… from ‘Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…’ erakusketa Gasteizen paratu dute maiatzaren 16ra arte