Bernaola Zikloa urriaren 14tik otsailaren 3ra izango da Araban

Musika Garaikidearen Nazioarteko Zikloak 20. edizioa beteko du 13 kontzertuz osatutako kartel batekin. Zuzeneko gehienak doakoak izango dira.  Musika Garaikidearen Nazioarteko Zikloaren XX. edizioa Araban izango da urriaren 14tik otsailaren 3ra bitartean. Guztira 13 kontzertuk osatuko dute programa; horietako gehienak Gasteizen izango dira, baina aurreko bi edizioetan egin zuten bezala, Araian eta Bilbon ere antolatu […]

Read More… from Bernaola Zikloa urriaren 14tik otsailaren 3ra izango da Araban

Euskadiko Filmategiak ‘Euskal Emakume Zinemagileak’ zikloa abiatu du

Helburua da 70eko hamarkadaren hasieran jaiotako emakumezko errealizadoreen lana nabarmentzea. Euskadiko Filmategiak Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren hirugarren edizioarekin abiatuko du ikasturtea, eta hamar film proiektatuko ditu Gasteizko Artium Museoan eta Donostiako Tabakaleran urritik abendura bitartean. Bilboko Arte Ederren Museoko proiekzioak bertan behera geratuko dira aldi baterako, Bizkaiko pinakotekako berritze lanengatik. Filmategiak azaldu duenez, “70eko hamarkadaren […]

Read More… from Euskadiko Filmategiak ‘Euskal Emakume Zinemagileak’ zikloa abiatu du

Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak euskal zinemagileak egin dituzten lanak proiektatuko ditu

Urriaren 2tik 6ra bitartean bost dokumental ikusteko aukera izango da arratsaldeko 19:30ean. guztiak film luzeak izango dira eta sarrera librea edukiera bete arte.    Euskal Zinema Dokumentalaren Astearen IX. edizioaren eszenatokia izango da Vital Fundazioa Kulturunea urriaren 2tik 5era bitartean. Vital Fundazioak antolatutako ekimenak euskal profesionalek zuzendutako dokumental onenen aukeraketa bat eskainiko du. Emanaldiak 19:30ean izango […]

Read More… from Gasteizko Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak euskal zinemagileak egin dituzten lanak proiektatuko ditu

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunea urtea amaitu aurretik martxan izatea eskatu dio Lazarraga Kultur Elkarteak Udal Gobernuari

Elkarteak hilabeteak daramatza kudeaketa, komunikazio eta programazio plan ezberdinak lantzen, eta udazkenerako dena prest izango du. Gauzak horrela, atzerapen ezberdinak kalte itzela eragiten ari dira proiektuaren bideragarritasunean. Urte pasatxo da Oihaneder Euskararen Etxeak bere jarduera eten zuenetik, une horretatik Lazarraga Kultur Elkartea (LKE) Gasteizek merezi duen kulturgune euskaltzalea izateko lanean aritu da, baina arazoak bata […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunea urtea amaitu aurretik martxan izatea eskatu dio Lazarraga Kultur Elkarteak Udal Gobernuari

Hezkuntzak euskara gehiago behar duela aldarrikatzeko sinadura bilketa abiatu dute

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritar guztiei zabaldu nahi diete hezkuntzak euskara gehiago behar duela adierazteko eta aldarrikatzeko bidea. Zehazki, hiru puntu hauek lege berrian berariaz jaso daitezen eskatuko zaie Eusko Legebiltzarreko kideei: Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa; euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma; eta hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea. Ikasturtea […]

Read More… from Hezkuntzak euskara gehiago behar duela aldarrikatzeko sinadura bilketa abiatu dute

Scratxe gaua antolatu dute aurten ere Gasteizen

Prozesuan dauden lan eszeneikoak aurkezten dituen programazio alternatiboa da honakoa, hitzordua azaroaren 16an eta 17an izango da. 2009an, Scratxe gauaren lehen edizioa egin zenetik dozenaka konpainia eta artista pasatu dira bertatik, prozesuan dauden proiektu eszenikoak publikoarekin partekatu nahi izan dituztenak. Datorren azaroaren 16an eta 17an, berriz ere itzuliko Scratxe gaua Gasteizera. Antolatzaileek azaldu dutenez, “prozesuan […]

Read More… from Scratxe gaua antolatu dute aurten ere Gasteizen

Gasteizko Korterrazak film labur eta kontzertuak eskainiko ditu uztailaren 20tik 22ra, Artiumen

Gurutze Beitia eta Susana Soleto aktoreek eta Aitor Lopez de Aberasturi zuzendariak osatuko dute aurtengo epaimahaia. Arabako hainbat herri aire zabaleko zinema entretenigarri bihurtu ondoren, Gasteizera iritsiko da Korterrazaren 14. edizioa uztailaren 20tik 22ra bitartean, Artium Museoaren kanpoaldean. Orotara hiru jardunaldi izango dira, film laburren aire zabaleko saioekin eta sei kontzertu indartsurekin: Sex Museum, Rufus […]

Read More… from Gasteizko Korterrazak film labur eta kontzertuak eskainiko ditu uztailaren 20tik 22ra, Artiumen

MagialdiAraba jaialdiaren IX. edizioa irailaren 3tik 21era bitartean egingo da

Jaialdia Arabako hamabost herritan antolatuko da. Haurrentzako eta adinekoentzako magia lantegiak eskainiko dira bertan, bai eta hurbileko magia animazioa eta magia emanaldiak ere. Azken hauek Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Mago Altrius artisten eskutik. MagialdiArabaren bederatzigarren edizioak ilusioa eramango du lurraldeko hamabost herritara, irailaren 3tik urriaren 21era bitartean. Magia […]

Read More… from MagialdiAraba jaialdiaren IX. edizioa irailaren 3tik 21era bitartean egingo da

Euskalgintzak eta alkateek Konstituzionalaren epaia salatu eta euskararen normalizazioaren alde egin dute

Agerraldian, euren kezka eta egoeraren larritasuna azaldu dute sententzia euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari oztopoa jartzea delako, helburu horren alde udaletatik bideratzen diren hizkuntza-politikak guztiz mugatzen dituela adierazi dute. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako alkateek, udal hautetsiek eta euskalgintzako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute gaur EAEko Auzitegi Nagusiaren Bilboko egoitzaren aurrean. Izan ere, pasa den ostegunean, […]

Read More… from Euskalgintzak eta alkateek Konstituzionalaren epaia salatu eta euskararen normalizazioaren alde egin dute

58 gaztek hartu dute parte Gasteizko Hell Dorado aretoan antolatu den Gazterock egonaldietan

Udalekuak bihar, asteazkena, amaituko dira. Bertan, parte hartzaileek askotariko lantegiak izan dituzte, hala nola musika ekoizpena, musika konboak, rockaren historia, film laburrak, argazkigintza eta merchandising-a. Egindako bideoklipetako batzuk ere ikusi dituzte. Aurten film laburrak musika ekoizpeneko tailerreko konposizioekin edo jo dituzten abestietako batzuekin lotuta egon dira. Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak urtero Gasteizko Hell Dorado aretoarekin […]

Read More… from 58 gaztek hartu dute parte Gasteizko Hell Dorado aretoan antolatu den Gazterock egonaldietan