Arabako irakurketa feministako klubek urteroko topaketa egingo dute larunbatean, Kexaan

Topaketan 150 emakume inguruk eman dute izena eta gonbidatutako idazlea Karmele Jaio izango da. Idazleak Aitaren etxea liburuaz hitz egingo du. Laia Arabako ahalduntze feministarako eskolak lurraldeko kuadrillek antolatutako irakurketa feministako klubek urteroko topaketa egingo dute larunbatean, Kexaan. Hitzordu horrekin literaturaren bidez ahalduntze kolektiboa sustatzen duten irakurketa kluben 2022-2023 ikasturtea amaituko da. Ikasturte honetan hamabi […]

Read More… from Arabako irakurketa feministako klubek urteroko topaketa egingo dute larunbatean, Kexaan

Korterraza aire zabaleko film laburren jaialdia udan itzuliko da Gasteizera eta Arabako gainerako herrietara

Kultura Kalean Elkartearen arabera, aurten 1.123 film labur jaso dituzte, iaz baino 150 gehiago. Ekainean iragarriko dituzte aurtengo egitaraua osatuko duten filmak, baina 40 lan inguru izango direla aurreratu dute. Korterraza Gasteizko eta Arabako aire zabaleko film laburren jaialdia uda honetan itzuliko da urteko film labur nabarmenekin eta kontzertuekin. Uztailaren 20tik 22ra bitartean Gasteizen izango […]

Read More… from Korterraza aire zabaleko film laburren jaialdia udan itzuliko da Gasteizera eta Arabako gainerako herrietara

2023ko Arte Vital Lehiaketa martxan da Araban

Araban jaio, bizi, ikasi edo lan egin duten artistek irailaren 13an eta 14an aurkez ditzakete beren lanak. 1.500 euroko lau sari emango dira, baita obra garrantzitsuenen erakusketa bat antolatu ere, irailean, Montehermoson. Vital Fundazioak Arte Vital Lehiaketa abiatu du Gasteizen, gertuko artea, Araban egindakoa, eta bertako artistak babestu eta zabaltzeko asmoz. Irabazten duten obrekin erakusketa […]

Read More… from 2023ko Arte Vital Lehiaketa martxan da Araban

Bihar abiatuko da M-FEST! emakume artisten jaialdia Gasteizen

Lau kontzertu, erakusketa kolektibo bat, hitzaldi bat, hiru tailer eta artisautza azoka biltzen dituen egitaraua prestatu dute hilaren 26 eta 27rako. Tradizioz gizonezkoek okupatutako espazioetan emakume artistei aukerak eta inposiziorik gabeko espazioa emateko beharretik sortu zen M-Fest jaialdia Gasteizen. Aurten hiriko lau gunetan antolatu dituzte ekimenak: Jimmy Jazz Aretoa, Labe Gazte Laborategia, Martin Ttipia Plaza […]

Read More… from Bihar abiatuko da M-FEST! emakume artisten jaialdia Gasteizen

Maddi Agirrek irabazi du Arabako Eskolarteko Txapelketa

Ekainaren 3an Durangaldean jokatuko den Euskal Herriko finalean Agirre arituko da kantuan eta Sabin Abarrategi aramaioarra ere izango da Arabako ordezkari gisa. Larunbatean jokatu zen 14 eta 18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Txapelketa Aramaion. Bertsozaleren arabera, “Kultur Etxeko aretoa bete zen eta giro bikainean joan zen iluntzea. Maila oneko bertsoak entzuteko parada izan zuten bertaratutako […]

Read More… from Maddi Agirrek irabazi du Arabako Eskolarteko Txapelketa

Gasteizko Sancho el Sabio Vital Fundazioak Jesus Guridi konpositorearen artxiboa jaso du

Guridi Lana sendiak Jesus Guridiri buruz emandako dokumentazioan honako hauek biltzen dira: gutunak, familiako eta lanbideko argazkiak, partiturak, agendak, liburuxkak, postalak… Haren familia- eta lanbide-bizitzari buruz hain ezagunak ez diren alderdiak erakusten du material guzti honek. Jesus Guridi Bidaola (Gasteiz, 1886 – Madril, 1961) Florida kaleko 36. zenbakian jaio zen eta musika obra zabala utzi […]

Read More… from Gasteizko Sancho el Sabio Vital Fundazioak Jesus Guridi konpositorearen artxiboa jaso du

Irudika 2023 egonaldietako ekoizpen artistikoak ikusgai Gasteizko Kordoi Etxean

Artista parte-hartzaileak Dani Scharf, ilustrazio kategorian, eta Blanca A. Izuzquiza, animazio kategorian, izan dira. Irudika Ilustrazioaren Nazioarteko 7. Topaketa Profesionalak Japonia, Polonia eta Nigeria izango ditu herrialde gonbidatu    Irudika Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren egonaldi artistikoetan egindako lanak datorren ekainaren 10era arte ikusi ahal izango dira, Gasteizko Vital Fundazioaren egoitzan. Obra horiek Dani Scharf eta Blanca […]

Read More… from Irudika 2023 egonaldietako ekoizpen artistikoak ikusgai Gasteizko Kordoi Etxean

Gasteizko Kaldearte jaialdiak 35 konpainiaren 71 ikuskizun aurkeztuko ditu ekainaren 8tik 11ra

Kaleko Arteen Nazioarteko Erakusketak agertoki berriak izango ditu aurten: Armentiako basoa, Memoriaren plaza eta Europa Jauregia. Kaldearte jaialdia ekainaren 8an itzuliko da Arabako hiriburura eta hil horren 11ra arte arte luzatuko. 35 konpainiak hartuko dute parte hamazazpigarren edizio honetan, horietatik sei arabarrak izango dira, hamar Euskal Herrikoak eta hemeretzi nazioartekoak. Orotara 71 ikuskizun eskainiko dituzte […]

Read More… from Gasteizko Kaldearte jaialdiak 35 konpainiaren 71 ikuskizun aurkeztuko ditu ekainaren 8tik 11ra

Gasteizko Komedialdia bueltan da

Jaialdiak komediaren munduan ikusezin bihurtutako lanbideak omendu nahi ditu. Gasteiz umorearen hiriburua bilakatuko da gaurtik 7ra bitartean. Komedialdiak hirugarren edizioa izango du aurten eta antzokiak, kaleak eta tokiko denda txikiak ikuskizun eta komedia jardueren agertoki bihurtuko ditu sei egunetan zehar. Jaialdiak publiko zabalago batera hurbiltzea du helburu aurtengo edizioan. Horretarako, zuzeneko ikuskizunak, bakarrizketak, antzezlanak, kale […]

Read More… from Gasteizko Komedialdia bueltan da

Gasteizko Zurrunbilo antzerki jaialdia gazteengana hurbilduko da 8. edizioan

Arte eszeniko garaikideen euskarazko jaialdia maiatzaren 3an ,12an ,13an eta 14an izango da Arabako Campusean eta Baratza aretoan. Gasteizko Baratza aretoak eta Parasite Kolektiboak Zurrunbilo jaialdiren data aurreratu eta maiatzean antolatuko dute zortzigarren edizioa. Euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta espazioa eskaintzea du helburu nagusi jaialdiak, horretarako, publiko berriengana hurbiltzen, tokiko konplizitatea sortzen eta beste […]

Read More… from Gasteizko Zurrunbilo antzerki jaialdia gazteengana hurbilduko da 8. edizioan