eLiburutegian 126.849 mailegu egin ziran 2022an, ia 6.000 erabiltzaile gehiago batu ziren eta aurten, berritasun gisa, audio-liburuak jarri dira eskuragai. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan 2.536.461 mailegu egin ziren iaz: horietatik 2.409.612 maileguak euskarri fisikoan egin ziren, aurreko urtean baino 137.274 gehiago. Are gehiago, liburutegien arteko maileguek ere gora egin dute urte […]
Kategoria: Araba
Poetak Maiatzean jaialdia maiatzaren 2tik 28ra egingo da, Gasteizen
Hamaikagarren edizio honek poesia errezitaldiak, musika, poesia lehiaketak, erakusketak, dantza eta lantegiak eskainiko ditu, besteak beste, adin guztietako jendearentzat. Araban poesia hedatzeko eta poesiaren eta gizarte-ehunaren arteko lotura sortzeko asmoz, aurten ere Poetak Maiatzean jaialdia antolatu du Hunkitu Arte elkarteak, maiatzaren 2tik 28ra bitartean. Elisa Ruedak zuzentzen duen jaialdi honek hamaika urte egingo ditu aurten […]
Read More… from Poetak Maiatzean jaialdia maiatzaren 2tik 28ra egingo da, Gasteizen
Thusiak eta Piszifaktoria Ideien Laborategiak ‘Hau ez da gerra bat’ antzezlana estreinatuko dute maiatzaren 10ean, Gasteizen
Estreinaldia baino lehen Bunker, antzezlanaren hitzaurre bat izango dena, taularatuko dute Gasteizko Hibridalab zentroan. Ekimen honek antzezlanean kontatzen diren istorioak osatzeko eta pertsonaiak sakonago ezagutzeko balioko du. Thusia eta Piszifaktoria Ideien Laborategia konpainia arabarrek Hau ez da gerra bat antzezlana estreinatuko dute maiatzaren 10ean, Gasteizko Printzipal Antzokian. “Antzezlana sorpresaz beteriko artefaktu transmedia bat” izango dela […]
Mikel Ayllon eta Oskar Gaztelu idazleek Arabako euskarazko Literatura Sariak irabazi dituzte
Sarituek 4.000 eta 6.000 euro bitarteko zenbatekoa jaso dute. Gainera, beren bilduma argitaratzeko aukera izan dute eta Arabako liburu denda jakin batzuetan banatuko dituzte. Arabako Foru Aldundiak Literatura Sariak banatu ditu Ignacio Aldecoa Kultura Etxean egindako sari emate ekitaldian; zehazki, euskarazko eta gaztelaniazko ipuinen Ignacio Aldecoa sariak eta euskarazko eta gaztelaniazko poesiaren Ernestina de Champourcin […]
Sahatsa Jauregi artistaren obrak jarri dituzte Gasteizko Artium Museoan ikusgai
Erakusketa martxoaren 31n abiatuko da eta irailaren 3ra arte bisitatu ahal izango da, A02 aretoan. Gasteizko Artium Museoaren Bilduman berriki sartu diren artisten ekoizpena ezagutzera emateko asmoarekin jarraituz, Sahatsa Jauregi (Itaparica, 1984) euskal artistaren obrari lekua egin diote. Hain zuzen ere, Flux Cored aurkeztu du, zeinetan ageri baitira aldez aurretiko piezak, adibidez, Superego Hiperactivo (2020), […]
Read More… from Sahatsa Jauregi artistaren obrak jarri dituzte Gasteizko Artium Museoan ikusgai
Katuko Muinoak taldeak irabazi du Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketa
Urtarrilaren 27an abiatu zen aurtengo txapelketa, eta hamabi saio eta hiru finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen txapelketa larunbatean. Larunbatean izan zen Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketako finala Laudion. Bertan, bat bateko hamabi taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest agertu ziren. Talde bakoitzak beretik zekarrena emateko asmoz. Hamabiak pasatxo heldu zen larunbatean Araban zehar ibilitako autobusa […]
Read More… from Katuko Muinoak taldeak irabazi du Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketa
Esther Ferrer artistaren ‘Números primos’ artelana Gasteizko Artium Museoan birkokatuko dute
Emakume artista baten lehen lana izango da Artiumen inguruan, izan ere, Chillida, Oteiza, Serra eta Basterretxearen lanak, besteak beste, bertan kokatuta daude jada. Esther Ferrer (Donostia, 1937) artistaren Números primos artelana Gasteizko Artium Museoaren barruko plazan birkokatzeko lanak hasiko direla iragarri dute. Prozesu osoan zehar Ferrerrek parte-hartze zuzena izan du. Gainera, artistak lan-jardunaldi bat izan […]
[BIDEOA] Iñigo Martinez Peñak pantailen garaipenari erreparatu dio kaleratu berri duen saiakeran
Idazleak 2021ean plazaratu zuen Mandamendu hipermodernoak saiakeraren jarraipena da Pantailen Garaipena izeneko lan berria. Iñigo Martinez Peña filosofia irakasle eta idazleak (Gasteiz, 1975) Pantailen Garaipena, begiradaren totalitarismoaren kontra saiakera kaleratu du Elkar argitaletxearen eskutik. 2021ean plazaratutako Mandamendu hipermodernoak saiakeraren jarraipena da lan berria, eta, honetan, “gure garaian batez ere indarra daukaten bi kontu daudela planteatzen […]
Garik eta Maldanbera taldeak euren abesti ezagunenen errepasoa egingo dute Gasteizko Principal Antzokian
Martxoaren 30ean, osteguna, 19:30ean, Hertzainak taldeko abeslari ohiak bere azken diskoa aurkeztuko du: “Gari & Maldanbera Zuzenean”. Sarrerak salgai daude jada Antzokiaren webgunean. Milaka lagun bildu dituen Hertzainak taldearen azken kontzertuen ondoren, Garik Gasteizko Principal Antzokian eskainiko du emanaldia martxoaren 30ean, arratsaldeko 19:30ean. Maldanbera taldearekin batera igoko da oholtzara eta zuzeneko bere azken diskoa aurkeztuko du. […]
Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen topaketa antolatu dute, Gasteizen
Lurralde ezberdinetako kideek hizkuntzen biziberritzearen zein hizkuntza aktibismoaren alorrean formatzeko aukera izango dute lau egunez, bai eta haien errealitatea partekatzeko zein besteena ezagutzeko ere. Parte hartu nahi dutenek 18 eta 35 urte artean izan beharko dute. Hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa da HIGA, hizkuntza gutxituen biziberritzea eta nazioarteko komunitate ezberdinen arteko sarelana helburu duena. Ekimena […]
Read More… from Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen topaketa antolatu dute, Gasteizen
