Dantzan Tzan jaialdia egingo dute urriaren 28tik 30era, Gasteizen

Gorputza izango da protagonista dantza garaikideari eskainitako jaialdi honetan. Dantzan Tzan ekimenaren seigarren edizioa iristear da Gasteizera. Dantza garaikideari eskainitako jaialdian gorputza izango da protagonista, eta publikoak Euskal Herriko eta nazioarteko dantza proposamenez gozatzeko aukera izango du. Ekitaldia Baratza Aretoak antolatu du, Arabako Foru Aldundiaren eta Montrealgo Quartiers Danses Jaialdiaren babesarekin. Jaialdia ostiralean, urriak 28, […]

Read More… from Dantzan Tzan jaialdia egingo dute urriaren 28tik 30era, Gasteizen

Bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkiaz gozatzeko Ahostegunak egitasmoa aurkeztu du Euskaltzaindiak

Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolari eta idazleek parte hartuko dute; baita Merina Gris taldeak eta Marina Suarez antzerkilariak ere. Azaroaren 17an, 24an eta abenduaren 1ean izango dira saioak, Gasteizen. Izena emateko epea gaur ireki da eta azaroaren 10ean itxiko da (12:00etan).   Mintzola Fundazioaren ibilbidea 2021ean amaitutzat eman ondoren, Mintzola egitasmoa hizkeraren lantegia izango […]

Read More… from Bertsoaz, literaturaz, kantuaz eta antzerkiaz gozatzeko Ahostegunak egitasmoa aurkeztu du Euskaltzaindiak

Euskal Zinema Dokumentalaren. Asteak Donostiako Zinemaldian ikusitako lan onenak eskainiko ditu Araban

Kulturaren balioa, giza eskubideak, tortura, trans komunitatea, euskal bakezaletasunaren memoria eta Kepa Junkera musikariaren gainditze historia bezalako gaiak jorratzen dituzten bost film luze proiektatuko dira urriaren 24tik 28ra, Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean. Euskal Zinema Dokumentalaren VIII. Asteak Donostiako Zinemaldian ikusi diren produkziorik onenak ekarriko ditu Gasteizera. Halaxe iragarri du Vital Fundazioak, eta lanen artean Maria […]

Read More… from Euskal Zinema Dokumentalaren. Asteak Donostiako Zinemaldian ikusitako lan onenak eskainiko ditu Araban

Artium museoak ‘Ivan Zuluetaren asaldura’ erakusketa aurkeztu du

Erakusketa euskal zinemagileari eta bere lanari buruzko hurbilketa bat da, eta Zuluetak berak irudiaren inguruan esperimentatuz sortu zuen unibertsoa du aztergai. Gasteizko Artium Museoak Ivan Zuluetaren asaldura erakusketa ireki du A1 eta A02 aretoetan, 2023ko martxoaren 5era arte. Euskal zinemagilearen film nagusiekin batera, Zuluetak diseinatzaile grafiko gisa egindako lanen adibide batzuk ere erakusten dira Xabier […]

Read More… from Artium museoak ‘Ivan Zuluetaren asaldura’ erakusketa aurkeztu du

Gasteizko Beñat Etxepare Antzokiak ikasleentzako 10 ikuskizun eskainiko ditu 2022-2023 ikasturtean

Etorkizuneko ikusleak arte eszenikoetara erakartzea du helburu egitasmoak. Gasteizko Iparralde gizarte-etxean kokatuta dagoen Beñat Etxepare Antzokiak 2022-2023 ikasturterako programazioa aurkeztu du eta hiriko hezkuntza-ziklo ugariei zuzendutako 10 proposamen eszeniko biltzen ditu.“Beñat Etxepare proiektuak, ‘Ikuslea izatearen artea’ ekimenaren bidez, haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasleentzako hamaika jarduera eszeniko proposatzen ditu, arte eszenikoetarako etorkizuneko entzuleak sortzeko […]

Read More… from Gasteizko Beñat Etxepare Antzokiak ikasleentzako 10 ikuskizun eskainiko ditu 2022-2023 ikasturtean

Gasteizko Liburuak Trukatzeko XII. Azoka bueltan da

Urriaren 22an eta 23an izango da Liburutegien Egunarekin batera, Iradier Arenan. Pandemiaren ondorioz bi urte bertan behera geratu ondoren, bueltan da Liburuak Trukatzeko Azoka. Gasteizko Udalak iragarri duenez, urriaren 22an eta 23an izango da, Liburutegien Egunarekin batera, Iradier Arenan. “Sekulako poza da gure hiriko udazkeneko kultur egutegian hitzordu hau berreskuratu ahal izatea. Aurten hamabigarren edizioa […]

Read More… from Gasteizko Liburuak Trukatzeko XII. Azoka bueltan da

Gasteizko Orbain Kultur Elkarteak zazpigarren urteurrena ospatuko du urrian

Kontzertuek, pintxadek, liburu aurkezpenek, erakusketek, dokumentalen proiekzioek edota lantegiek osatuko dute urriaren 1etik 29ra bitarteko egitaraua. Pandemiak eragindako murrizketen amaieraren ondoren, Orbain Kultur Elkarteari gero eta proposamen gehiago iristen zaizkio Punk Rockari eta kultura alternatiboari lotutako kultur ekitaldiak antolatzeko, eta horrek sorkuntza kritikoa ez dela inoiz gelditu eta osasun ona izaten jarraitzen duela pentsaraztera eraman […]

Read More… from Gasteizko Orbain Kultur Elkarteak zazpigarren urteurrena ospatuko du urrian

Irudika ilustrazioaren jaialdiaren seigarren edizioa abiatuko da ostegunean, Gasteizen

Hainbat proiekturen inguruko mahai-inguruak, topaketa profesionalak eta lantegiak izango dira ostegunetik larunbatera bitartean, Artium museoan. Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren seigarren edizioa irailaren 29tik urriaren 1era egingo da Gasteizko Artium Museoan. Jarduera ugari izango dira hiru egun horietan zehar: Txekiar Errepublika, Libano eta Estatu Batuetan sortutako zein herrialde horiekin lotutako 38 proiekturen inguruko mahai-inguruak, topaketa profesionalak […]

Read More… from Irudika ilustrazioaren jaialdiaren seigarren edizioa abiatuko da ostegunean, Gasteizen

Nitido, edo nola erakarri publiko gaztea museora

Gasteizko Artium Museoak topaketa bat antolatu du publiko gaztea eta arte-zentroen artean harreman iraunkorra ezartzeko moduak aztertzeko. Lehen jardunaldian Desmusea eta La Liminal taldeek eta Xirou Xiao artistak hartuko dute parte. Artium Museoak Nitido zikloaren lehen topaketa antolatu du, museoetan gazteen parte-hartzea susta dezaketen ekintzak identifikatzeko asmoz. Zikloa ostiral honetan abiatuko da, irailak 23, Desmusea […]

Read More… from Nitido, edo nola erakarri publiko gaztea museora

Urriaren 1etik azaroaren 27ra egingo da Gasteizko Antzerki Jaialdia

Antolakuntzaren arabera, jaialdiaren helburuak distira berreskuratzea eta publikoari ilusioa itzultzea dira. Urriaren 1ean abiatuko da Gasteizko Antzerki Jaialdia 34 ikuskizunez osatutako egitarauarekin, horietatik hamasei euskal taldeen eskutik iritsiko dira. Azaroaren 27ra arte luzatuko da 47. edizioa eta “jaialdiaren asmoa da distira berreskuratzea eta gure publikoari ilusioa itzultzea, goi mailako arte eszenikoez gozatzeko, hizkuntza berriak ezagutzen […]

Read More… from Urriaren 1etik azaroaren 27ra egingo da Gasteizko Antzerki Jaialdia