Almudena Cid gimnasta gasteiztarrak ‘Ustekabeko Bira’ eleberria aurkeztu du

Mitxel Murua itzultzaileak euskaratu du Olympia bildumako bosgarren liburua, Alberdania argitaletxearen eskutik. Lanak gimnasta gasteiztarraren historia kontatzen du Olympia pertsonaiaren bidez. Donostiako Udal Liburutegian, bideokonferentzia bidez aurkeztu du Almudena Cid gimnasta gasteiztarrak Olympia bildumako bosgarren lana, Ustekabeko bira izenburupean. Bertan, Mitxel Murua itzultzailea eta Jorge Gimenez Bech Alberdania argitaletxeko editoreak izan dira. Azken hauen arabera, […]

Read More… from Almudena Cid gimnasta gasteiztarrak ‘Ustekabeko Bira’ eleberria aurkeztu du

Gasteiz Antzokia Izaskun Arrue Kulturunea deituko da

Kulturune berria Gasteizko Alde Zaharrean eraikitzen ari dira. Arrue 1972an jaio zen Nafarroan eta 60ko hamarkadan iritsi zen Gasteizera. Arabako lehen andereñoa izan zen, euskarazko irakaskuntzan murgildutako emakume bat eta hiriko lehen ikastolaren bultzatzaileetako bat. Gasteizko Alde Zaharrean irekiko duten Antzokiak Izaskun Arrue Kulturunea izena izango du. Hala, Gasteizko Udalak hiria euskalduntzeko aitzindaria izan zena […]

Read More… from Gasteiz Antzokia Izaskun Arrue Kulturunea deituko da

‘El Mentiron: Gasteizko XIX. mendeko album baterako orriak’ izeneko erakusketa paratu dute Gasteizen

Erakusketan Ricardo Becerrok El Mentiron (1868-1869) egunkariko zuzendaritzan sortutako hogei bat diseinu satiriko daude ikusgai. Bibat Museoko Bendaña Jauregiko patioan jarri dituzte marrazkiak ikusgai, irailaren 25era arte. Gasteizko Komedialdia jaialdiak umoreari lotutako ekimenez betetako egitaraua prestatu du igandera arte. Jaialdiaren harira, El Mentiron: Gasteizko XIX. mendeko album baterako orriak izeneko erakusketa ere aurkeztu dute, Bibat […]

Read More… from ‘El Mentiron: Gasteizko XIX. mendeko album baterako orriak’ izeneko erakusketa paratu dute Gasteizen

Maddi Agirrek irabazi du Arabako Eskolartekoa

Zortzi bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Maddi Agirrek jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Danel Herrarte izan da. Biak izango dira Arabako ordezkari Euskal Herriko Eskolartekoan. Larunbatean jokatu da 14-18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Txapelketa Gasteizko Federico Garcia Lorca aretoan 14 urtetik beherako txikien idatzizko eta bapateko bertsolari gaztetxoenen Gasteizko topaketaren ostean. Bertsozaleren […]

Read More… from Maddi Agirrek irabazi du Arabako Eskolartekoa

Gasteizko Kaldearte jaialdiak betiko distira berreskuratuko du 56 emanaldirekin

Ekainaren 10etik 12ra bitartean, Gasteizen egongo dira ikusgai iazko Zirkuko Sari Nazionala, Manolo Alcantara, Glubbs, Yllanaren kaleko lehen ikuskizuna eta Nicole et Martinen zirkua, besteak beste. Pandemiaren eraginez, 2020an bertan behera gelditu eta 2021ean Covid-19aren aurkako formatuan egin ostean, Kaldearte jaialdiaren ohiko formatua Gasteizko kaleetara itzuliko da ekainaren 10, 11 eta 12an. “Betiko Kaldearteren ahalik […]

Read More… from Gasteizko Kaldearte jaialdiak betiko distira berreskuratuko du 56 emanaldirekin

Emilio Alfredo Martinez de Mendivil Garcia de Albenizek ‘Andetxa’ izeneko liburua aurkeztu du

  Liburuak XIV. mendearen amaieratik XXI. mendera arte herriaren eta haren inguruen bilakaera ulertzeko erreferentzia historiko eta herrikoi nagusiak biltzen ditu. Lana liburu dendetan, Arabako liburutegietan eta mugakide diren beste lekuetan egongo da eskuragai 12 euroren truke. Andetxa izeneko liburua aurkeztu dute gaur, Andetxako Administrazio Batzarrak 2016an Emilio Alfredo Martinez de Mendivil Garcia de Albeniz […]

Read More… from Emilio Alfredo Martinez de Mendivil Garcia de Albenizek ‘Andetxa’ izeneko liburua aurkeztu du

Irudika 2022ko egonaldi artistikoetan egindako lanak ikusgai Gasteizen

Erakusketa maiatzaren 29ra arte egongo da zabalik. Bea Lozano, ilustrazio kategorian, eta Santiago Colombo, animazio kategorian, izan dira parte hartu duten artistak. Gasteizko Vital Fundazioa erakusketa-zentroak Irudika ilustrazioaren nazioarteko topaketa profesionalean egindako lanak erakusketa batean bildu ditu. Bertan, Bea Lozano eta Santiago Colomboren eskutik, Angoulemeko Bande Dessinee-ko Cite Internationale eta Bilboarte Fundazioaren baliabide-zentroaren artean martxoaren […]

Read More… from Irudika 2022ko egonaldi artistikoetan egindako lanak ikusgai Gasteizen

Gazte Sortzaileak bekaren 2022ko deialdia martxan

17 eta 35 urte arteko gazteen sorkuntza onenei aholkularitza profesionala eta 4.000 euroko saria emango dira. Epea uztailaren 15era arte egongo da zabalik. Gazte Sortzaileak beka deialdiak gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez euskarazko programazio kulturalean eragina izatea du helburu, eta ahozkotasunean oinarritutako sorkuntza sustatu nahi du bereziki. Era berean, gazteek sormena garatzeko aukera emango dieten […]

Read More… from Gazte Sortzaileak bekaren 2022ko deialdia martxan

Igor Agirrek musika eta pinturaren arteko loturan sakondu du bere azken erakusketan

Erakusketak datorren ostiralean irekiko ditu ateak Gasteizko Orbain Kultur Elkartean eta maiatzaren 31ra arte bisitatu ahal izango da 19:00etatik 21:00etara. Igor Agirre artista  (Gasteiz, 1973) gogoz itzuli da Gasteizko Orbain Kultur Elkartearentzako ad hoc sortutako No poso izeneko erakusketarekin, “espazio berezia da, urteetan musika, arteak eta eldarnioak batu dituena”, azaldu du. Gasteiztarrak zintzoa izan nahi izan du […]

Read More… from Igor Agirrek musika eta pinturaren arteko loturan sakondu du bere azken erakusketan

Performance bat, Nestor Basterretxearen obra ikusgai eta irakurketa partekatuak Artiumen 20. urteurrenean

Horretaz gain, urtemuga ospatzeko, Gasteizko museoak bere bilduman jarri du arreta: datozen hilabeteetan hainbat ekintza egingo dira, eta urtarrilean erakusketa berri bat irekiko da, bertako funtsak ikusgai jarrita. Itziar Okariz artistaren performance bat, Nestor Basterretxearen obrak Gasteizko museoko plazan ikusgai, eta irakurketa partekatuak, horra Gasteizko Artium Museoak bihar, apirilak 26, ateak zabaldu zituenetik 20 urte […]

Read More… from Performance bat, Nestor Basterretxearen obra ikusgai eta irakurketa partekatuak Artiumen 20. urteurrenean