Jarduera programa apirilaren 1ean hasiko da Bilduma_Ikusgai ekimenarekin. Apirilean eta maiatzean sarrera doakoa izango da. Gasteizko Artium Museoak 20. urteurrena beteko du datorren apirilaren 26an, eta, data horren harira, jarduera-programa zabal bat prestatu du datozen hilabeteetarako, bere bilduma eta komunitate atxikiak ardatz harturik. Egitaraua apirilaren 1ean hasiko da, Bilduma_Ikusgai ekimenarekin, “bildumako obrak instalatzeko berreskuratutako espazio […]
Kategoria: Araba
“Egitarau koloretsua” prestatu du Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak udaberri honetarako
Apirilaren 3an hasi eta ekainaren 30era bitartean, Oihanederren ohikoak diren zikloen jarraipena eskainiko da bereziki ikasturtea amaitu bitartean. Jarduera hauez gain, beste hainbat jarduera antolatu dituzte. Udaberrian sartzearekin bat Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak egitarau koloretsua aurkeztu du datozen hilabeteetarako. “Ohikoa den moduan, jarduera ugari eta anitzez osatutako egitaraua da urtaro berrikoa ere, publiko ezberdinak euskal […]
Bego Zubia Gallastegiren ‘Urak aske’ dokumentala proiektatuko dute Gasteizen, asteazkenean
Ortuño aretoan izango da emanaldia arratsaldeko 19:00etan. Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren bitartez, Oihaneder Euskararen Etxeak euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen ditu hilean behin, urritik maiatzera bitartean. Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da. Oraingoan Bego Zubia Gallastegik idatzi […]
Gaur abiatuko da Reggae Astea Gasteizen
Gaurtik hasita martxoaren 12ra bitartean, Reggae Astea antolatuko du Orbain Kultur Elkarteak, Zuretzako Mezua kolektiboarekin elkarlanean. Dokumental baten proiekzioa, pintxadak eta Kultura Reggae Band taldearen kontzertua izango dira. Horretaz gain, Orbainek Gasteizko Korrika Kulturalean parte hartuko du, Manu Arakama argazkilariaren Gasteizko Korrika urtez urte izeneko erakusketarekin. Gasteiz eta Jamaika. Punka eta reggaea. Ez dira inondik […]
Bertso Abentura antolatu dute Espejon, apirilaren 20tik 22ra bitartean
Arabako Bertsozale Elkarteak, Lautada eta Gorbeialdeko Kuadrilekin elkarlanean, oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko eta inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko Bertso Abentura antolatu du 2011, 2010 eta 2009an jaiotako haurrentzat. Apirilaren 1era arte egongo da izena emateko epea zabalik. Oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin Bertso Abentura […]
Read More… from Bertso Abentura antolatu dute Espejon, apirilaren 20tik 22ra bitartean
Gasteizko Montehermoso kulturuneak Eulalia Abaitua argazkilaria omenduko du
Estereoskopiak: 16+16 erakusketa apirilaren 24ra arte egongo da ikusgai. Emakume Langilearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Estereoskopiak: 16 + 16 izeneko erakusketa aurkeztu dute Gasteizko Montehermoso kulturunean. Erakusketa honekin Eulalia Abaitua (Bilbo, 1853-1943) argazkilaria omendu nahi dute. Eulalia Abaitua Euskal Herriko lehen emakume argazkilariaren irudi-altxorra da, eta Bilboko Euskal Museoak ditu zaintzan. Estereoskopiak: 16+16 erakusketak hautsi […]
Read More… from Gasteizko Montehermoso kulturuneak Eulalia Abaitua argazkilaria omenduko du
Zuretzako Mezua reggae kolektiboak XIII. jaialdia antolatu du bihar, Gasteizen
Pintxadak, herri bazkaria, Pantx Recordsen nobedadeak eta kontzertuak izango dira. Zuretzako Mezua reggae kolektiboak martxoaren 5ean, larunbata, itzuliko da Zuretzako Mezua vol. XIII jaialdiarekin. Bertako kideek adierazi dutenez, “piper berdeak baino denboraldi txarragoa daramagunez, festa bat prestatu dugu UltraHeroia bera boteretik kendu eta Hiroshi bat eginda etxeratzeko!”. Jaialdia 12:00etan hasiko da Kutxi kaleko Elizondo tabernan. […]
Read More… from Zuretzako Mezua reggae kolektiboak XIII. jaialdia antolatu du bihar, Gasteizen
Koldo Mendazaren ‘Ezin da itsasoa karratu batean sartu’ erakusketa ikusgai Gasteizen
Artista bisual eta Arte eta Lanbide Eskolako irakasleak zuri-beltzeko 50 argazki eta ikus-entzunezko pieza bat erakutsiko ditu martxoaren 27ra arte. Gasteizko Amarika Aretoak martxoaren 27ra arte hartuko du bere baitan Koldo Mendaza artistaren Ezin da itsasoa karratu batean sartu erakusketa. Honetan, zuri-beltzeko 50 argazki eta ikus-entzunezko pieza bat ikusi ahal izango dira. Erakusketa proiektua hizkuntza […]
Read More… from Koldo Mendazaren ‘Ezin da itsasoa karratu batean sartu’ erakusketa ikusgai Gasteizen
Batera deialdiko crowdfunding kanpainak abian dira
Aritz Ibarra, Sandra Salazar eta Aitor Gomez gazteak dira iazko urrian martxan jarritako Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdiko lan irabazleen egileak. Irabazleek hilabete eman dute crowdfunding kanpainak prestatzen euren proiketuak Itsulapikoa.eus plataforman ezagutzera emateko eta jada abian jarri dituzte. Oraindik aurrera, 40 egun izango dituzte ezarritako helburu ekonomikoak lortzeko eta kultur-proiektuak finantzatzeko. Aukeratutako proiektuak garatu […]
Read More… from Batera deialdiko crowdfunding kanpainak abian dira
Literatura ardatz Gasteizko FotoArte lehiaketan
Interesa dutenek martxoaren 20ra arte izango dute argazki-lehiaketaren 17. edizioan parte hartzeko aukera. Iazko etenaldiaren ondoren, Gasteizen urtero egiten den FotoArte lehiaketaren edizio berria aurkeztu du Udalak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Esibaliz Cantok azaldu duenez. “FotoArte lehiaketak herritarrak argazkilaritzara gerturatzea, sormena bultzatzea eta sorkuntza-prozesua sustatzea du helburu, eta dagoeneko sendotuta dago. Gure asmoa da jarduera […]
Read More… from Literatura ardatz Gasteizko FotoArte lehiaketan
