Cortada, Gasteizko Film Laburren XXV. jaialdia abenduaren 15etik 18ra egingo da, Gasteizen

Film laburren jaialdiak bere proposamen zinematografikoa aurkeztu du hainbat jarduera artistiko paralelorekin batera: Super 8mm-ko tailer bat, kontzertu bat, sormen prozesuei buruzko hitzaldi bat eta azken proiekzio berezi bat. Euskal Herriko Unibertsitateak Cortadaren edizio berezia antolatuko du abenduaren 15etik 18ra bitartean, Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean. Aurten sei programatan banatuko diren 28 film labur lehiatuko dira. […]

Read More… from Cortada, Gasteizko Film Laburren XXV. jaialdia abenduaren 15etik 18ra egingo da, Gasteizen

Artium Museoak Natalia Isla eta Aitor Bengoetxearen ‘Ahotsari eman’ erakusketa aurkeztu du

Erakusketa aurtengo Komisario Berriak programan hautatutako proiektua da. 2022ko urtarrilaren 16ra arte bisitatu ahal izango da. Gasteizko Artium Museoak Ahotsari eman proiektua aurkeztu du, soinua eta, zehatzago, giza ahotsa interesgune izan dituzten eta dituzten praktika artistiko garaikideekiko hurbilketa bat. Erakusketak hainbat pieza historiko biltzen ditu, azken hamarkadan bai nazioartean eta bai Euskal Herrian egindako pieza […]

Read More… from Artium Museoak Natalia Isla eta Aitor Bengoetxearen ‘Ahotsari eman’ erakusketa aurkeztu du

Ziztada & Rlantz taldeak ‘KSMS’ EPa kaleratu du

Diskoak biltzen dituen bost abestietan ahots melodikoak, mezu pertsonalak eta hausnarketa egiteko gonbita egiten duten letrak entzun daitezke. KSMS (kosmos) du izena Ziztada & Rlantz taldearen EP berria, abestien hitzek eta doinuek kutsu “espaziala” dutelako. Bikoaren esanetan, “kantek munduko errealitate batetik kanpo eraman dezakete entzulea”. Beraz, kanpo espazioarekin du lotura lan honek, “abestiak entzuten diren […]

Read More… from Ziztada & Rlantz taldeak ‘KSMS’ EPa kaleratu du

Jon Landa margolariaren ‘Itzulera’ erakusketa ireki dute Gasteizen

Hogei bat lan ikusi ahal izango dira, oihal gaineko olioen formatu handitik hasi eta arkatzez eta boligrafoz egindako marrazki txikietaraino.  Erakusketa abenduaren 11ra arte egongo da ikusgai Vital Fundazioa erakusketa-zentroan. Jon Landa margolaria (Gasteiz, 1969) bere jaioterrira itzuli da, hamabost urtez, bere ibilbide artistikoa sendotzen, gure lurraldetik kanpo aritu ondoren. Artista arabarra baina, ez da […]

Read More… from Jon Landa margolariaren ‘Itzulera’ erakusketa ireki dute Gasteizen

Mikel Ayllonen ‘Zoriontsuak izatea aukeratu genuen’ liburuan oinarritutako antzezlana taularatuko dute Gasteizen

Liburuaren aurkezpen antzeztua Irati Onaindia eta Aritz Bengoa aktoreekin, Igor Arzuagaren musikarekin eta Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean burutuko da datorren igandean, 18:30ean. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak emanaldi berezia antolatu du datorren azaroaren 28rako, arratsaldeko 18:30ean. Alde batetik, Mikel Ayllon idazlearen Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuari buruzko solasaldia entzuteko aukera izango dute Klaustrora hurbiltzen direnek, eta bestetik, […]

Read More… from Mikel Ayllonen ‘Zoriontsuak izatea aukeratu genuen’ liburuan oinarritutako antzezlana taularatuko dute Gasteizen

Mulixka Dantza Taldeak ‘Olentzero’ ikuskizuna estreinatuko du abenduaren 23an, Gasteizen

“Iritsi da neguko solstizioa. Oso antzina, eguzkia mendi artean betirako desagertuko ote zen ere beldur izaten zen. Baina orain Olentzerok badaki eguzki berritu bat sortuko dela eta berriro ere izango dugula argia, berotasuna eta esperantza”, azaldu du taldeak.  Mulixka Dantza Talde gasteiztarrak Olentzero, bere hirugarren ikuskizuna, aurkeztuko du Iradier Arenako Kultura Bizia gunean. Azaldu dutenez,”aro […]

Read More… from Mulixka Dantza Taldeak ‘Olentzero’ ikuskizuna estreinatuko du abenduaren 23an, Gasteizen

Formatu txikiko euskarazko antzezlanen lehiaketa martxan da

Proposamenak 2022ko urtarrilaren 24ra arte aurkeztu ahal izango dira, Taulara deialdiaren bigarren edizio honetara. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Taulara deialdia martxan jarri du berriro. Euskal Herriko antzerki munduko sortzaile, aktore eta taldeei zuzendutako deialdia da, eta euskarazko formatu txikiko antzezlanak bultzatzea du helburu. Aurtengoa bigarren edizioa izango da eta proposamenak 2022ko urtarrilaren 24ra arte aurkeztu […]

Read More… from Formatu txikiko euskarazko antzezlanen lehiaketa martxan da

GazteFilm Fest jaialdiak 100 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, Gasteizen

Haur eta gazteentzako jaialdia azaroaren 19tik 21era eta azaroaren 26tik 28ra egingo da. Haur eta gazteentzako GazteFilm Fest zinema jaialdia egingo da aurten ere Gasteizen. Bosgarren edizioa izango da eta azaroaren 19tik 28ra bitartean izango da, Zinhezba eta KalakaLab kultur elkarteen eta Vital Fundazioaren eskutik. Emanaldiak hiriko hainbat auzotara iritsiko dira: Vital Fundazioa Kulturunea, Artium, […]

Read More… from GazteFilm Fest jaialdiak 100 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu, Gasteizen

Txaro Arrazolaren ‘Ustiaketa bikaina’ erakusketa Artium Museoan ikusgai

Erakusketa 2022ko martxoaren 13ra arte bisitatu ahal izango da. Gasteizko Artium Museoak Txaro Arrazola. Ustiaketa bikaina izeneko erakusketa aurkeztu du. 90eko hamarkadaz geroztik, artista gasteiztarrak garatu dituen Paisaia sozialak saileko margolanak biltzen ditu erakusketak. Bertan, giza ekintzak zuzenean ala zeharka planetan eta pertsonengan dituen ondorio suntsitzaileak irudikatzen dituzten paisaiak margotzen ditu. Xabier Arakistainek komisariatutako erakusketak […]

Read More… from Txaro Arrazolaren ‘Ustiaketa bikaina’ erakusketa Artium Museoan ikusgai

Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak euskal zinemagileak egin dituzten lanak proiektatuko ditu

Urriaren 25etik 29ra bitartean bost dokumental ikusteko aukera izango da, guztiak film luzeak; sarrera librea izango da edukiera bete arte.    Euskal Zinema Dokumentalaren Astearen VII. edizioaren eszenatokia izango da Vital Fundazioa Kulturunea gaur hasi eta ostiralera bitartean. Vital Fundazioak antolatutako ekimenak euskal profesionalek zuzendutako dokumental onenen aukeraketa bat eskainiko du. Emanaldiak 19:30ean izango dira egunero […]

Read More… from Euskal Zinema Dokumentalaren Asteak euskal zinemagileak egin dituzten lanak proiektatuko ditu