Gazteen proiektu kulturalei bultzada emateko, ‘Batera, kultur proiektuak elkarrekin’ deialdia martxan

Euskal Herriko 16 eta 30 urte bitarteko edozein gazte euskaldunei zuzenduta dago Batera, kultur proiektuak elkarrekin egitasmoa. abenduaren 21era arte egongo da izena emateko epea zabalik. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Batera, kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntzaren laugarren deialdia abian jarri du. Gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur-proiektuak sustatzea du helburu deialdi honek. Antolatzaileek azaldu dutenez, deialdian aukeratutako hiru proiektuetako […]

Read More… from Gazteen proiektu kulturalei bultzada emateko, ‘Batera, kultur proiektuak elkarrekin’ deialdia martxan

Abian da Arabar gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa

Azaroaren 19ra arte egongo da lehiaketan izena emateko aukera zabalik. Gaztetxoek koplak sortzeko eta ondoren, kantatuz, bideoak grabatzeko aukera izango dute. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Alea aldizkariak elkarlanean, herrialde honetako 14 urtetik beherako gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa abiatu dute. “Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, gure lurraldean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin eta iaz […]

Read More… from Abian da Arabar gaztetxoentzako bideo-kopla lehiaketa

Araba Euskaraz jaia Olarizura itzuliko da

Argantzongo ikastolaren alde egingo dute datorren urteko Arabako ikastolen aldeko jaia. 1981. urtean izan zen lehen Araba Euskaraz jaia, Olarizun (Gasteiz). Ikastolen Elkartean ziren ikastola guztien artean antolatu zuten. Orain, orduko ideia hori berreskuratu eta gaur elkartean dauden ikastolen artean, elkarlanean antolatu nahi dute datorren urteko jaia, “zortzi ikastola gara Araban, Ikastolen Elkartearen baitan bildurik. […]

Read More… from Araba Euskaraz jaia Olarizura itzuliko da

Abian da Gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa

Hizki Laburrak lehiaketa 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta hitz jakin baten inguruan, gehienez 1000 hitz erabilita, istorio bat asmatzea izango da erronka. Aurten aukeratu den hitza oihartzun izango da. Gauekoak aisialdi programak Oihaneder Euskararen Etxearekin batera Hizki Laburrak euskarazko kontakizun laburren lehiaketa antolatu dute bigarrenez. Lehiaketa 16 eta 30 urte bitarteko […]

Read More… from Abian da Gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa

Haziaraba in the Mapping jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu dute, Gasteizen

Lehen edizio honetan antzezpenak, hitzaldiak, ikastaroak eta lantegiak izango dira, azaroaren 2tik abenduaren 5era bitartean. Haziaraba in the Mapping jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu dute Gasteizen, Haurtxoak Proiektua zikloaren “bilakaera naturala” da,  Estibaliz Canto Gasteizko kultura zinegotziaren arabera. Programa hori azaroan egin ohi zen Udalaren Antzoki Sarean, eta finkatuta zegoen hiriko kultur egutegian. “Ekimen berriaren bidez, […]

Read More… from Haziaraba in the Mapping jaialdiaren lehen edizioa aurkeztu dute, Gasteizen

Ozaetako Garaion Sorginguneak ‘Emakume Sortzaileak Plazara!’ egitasmoa aurkeztu du

23 emakumeren sormen lanak eta iritziak plazaratuko dituzte: antzerkia, musika, dantza, instalazioak, ibilbideak, mahainguruak, hitzaldiak eta kontzertuak. “Emakume sortzaileak izan badirelako gure inguru hurbilean eta plaza merezi dutelako sortu dugu ekimen hau”. Ozaetako Garaion Sorginguneko kideek Emakume Sortzaileak Plazara! egitasmoa antolatu dute gaur hasi eta azaroaren 19ra arte, “udazkena emakumeen sormenez eta euren lanen plazaratzearen […]

Read More… from Ozaetako Garaion Sorginguneak ‘Emakume Sortzaileak Plazara!’ egitasmoa aurkeztu du

Nestor Basterretxearen 300 artelan inguru ikusgai Gasteizen

Obra horietako asko inoiz argitaratu gabeak dira. Abenduaren 8ra arte egongo da erakusketa ikusgai Gasteizko Vital Fundazioaren erakusketa zentroan. Nestor Basterretxea artistaren (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) ia 300 obra biltzen dituen erakusketa paratu dute Gasteizko Vital Fundazioaren erakusketa zentroan, horietako asko inoiz argitaratu gabeak dira. “Atzera begirako honekin, artistaren unibertso sortzailea publikoari hurbildu nahi […]

Read More… from Nestor Basterretxearen 300 artelan inguru ikusgai Gasteizen

Anestesia, Soziedad Alkoholika eta Olatz Salvador Kultura Bizia espazioan

Iradier Arenan kultura programatzen jarraitu ahal izateko lankidetza 2022ko urtarrilaren 10era arte luzatuko dela iragarri dute. Erakundeek eta kultura eragileek Kultura Bizia gunea aurkeztu zuten apirilean, Gasteizen. Asmoa Iradier Arenan kokatutako espazioak mota guztietako kultura ekitaldiak hartzea izan zen eta horretarako irailera arte luzatu den egitarau oparoa prestatu zuten. Orain balantzea egiteko unea heldu zaie […]

Read More… from Anestesia, Soziedad Alkoholika eta Olatz Salvador Kultura Bizia espazioan

Euskal emakume zinemagileak I. zikloarekin abiatuko da Euskadiko Filmategiaren programazioa Artium Museoan

Urritik abendura bitartean izango da zikloa eta bederatzi euskal emakume zinemagileren lanak proiektatuko dira. Gasteizko Artium Museoa Euskadiko Filmategiaren programazioaren egoitza egonkorra izango da aurrerantzean, Bilboko Arte Ederren Museoarekin eta Donostiako Tabakalerarekin batera. Gasteizen sinatu zuten atzo lankidetza hitzarmena eta bi erakundeen arteko kolaborazioa urriaren 14an abiatuko da Euskal emakume zinemagileak I. zikloarekin. Honetan, bederatzi […]

Read More… from Euskal emakume zinemagileak I. zikloarekin abiatuko da Euskadiko Filmategiaren programazioa Artium Museoan

‘Harria’ ikuskizunarekin estreinatu dute Olarizuko Antzoki Berdea

Mulixka dantza taldea eta Iñaki Perurena harri-jasotzailearen proposamenarekin jarri zen martxan Olarizuko etxaldearen ondoko topagune berria. Natura, poesia eta dantza tradizionala uztartzen dituen Harria ikuskizunarekin ireki ditu ateak Olarizuko Antzoki Berdeak. Duela gutxi amaitu dira Olarizuko etxaldearen ondoko harmaila berdea eraberritzeko lanak. Olarizuko ingurune hori EAEko Botanikoa bihurtzeko aurreikusitako proiektuetako bat da. “Olarizu birdimentsionatu eta […]

Read More… from ‘Harria’ ikuskizunarekin estreinatu dute Olarizuko Antzoki Berdea