Montehermoso-Euskararen Etxeak Belar Sounds musika programa antolatu du udako asteburuetarako

Voodoo Charms, The Binilo’s, Resaca Jackson, Serious Business, Belceblues eta Neona taldeak izango dira Falerinako oholtza gainean. Ekainaren 26an abiatuko da programa eta irailaren 11ra arte luzatuko da. Iazko etenaldiaren ostean, Gasteizko Belar Sound musika jaialdia bueltan da. Aurten ere Falerina lorategian izango dira egitarauak jasotzen dituen kontzertu guztiak. Antolatzaileen arabera, “gune historikoa aisialdirako eta […]

Read More… from Montehermoso-Euskararen Etxeak Belar Sounds musika programa antolatu du udako asteburuetarako

Arte Vital Lehiaketak aurtengo sarituen lanak aurkeztu ditu

Gert Voor Int Holt (argazkia), Remedios Aransaez (pintura), Asier Aginako (fineart inprimaketa) eta Pablo Alonso (eskultura) izan dira aurtengo irabazleak. Arte Vital Lehiaketak aurtengo edizioko artista irabazleen lanak Gasteizko Vital Fundazioaren erakusketa aretoan jarri ditu ikusgai. Artista arabarrei zuzendutako lehiaketa honek bertako kultura sektorea bultzatzen laguntzea du helburu, zehazki, pintura, eskultura, argazkilaritza eta bestelako tekniken […]

Read More… from Arte Vital Lehiaketak aurtengo sarituen lanak aurkeztu ditu

Duela hogei urte baino gehiago desagertutako Basterretxearen ‘Araba’ eskultura aurkitu dute

Aritz Albisu Araiako bizilagunak ustekabean aurkitu du obra, jatorrizko lekutik 500 metrora. 90. hamarkadaren erdialdean Nestor Basterretxea eskultore, margolari eta zinemagilearen Araba eskulturaren erreplika bat Aratzeko tontorrean jarri zuten, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa batzen dituen gailurrean, hain zuzen. Hainbat artelan euskal gailurretan jartzeko ekimen baten barruan paratu zuten obra hor. Pieza bi urtez egon zen […]

Read More… from Duela hogei urte baino gehiago desagertutako Basterretxearen ‘Araba’ eskultura aurkitu dute

‘Zabal bideak’ lelopean ospatuko dute Araba Euskaraz jaia ekainaren 20an, Laudion

Antolatzaileek erronka bikoitza dute aurrean. Batetik Laudio Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutaraztea eta hauspotzea. Bestetik, berrasmatu eta egun bizi dugun egoerara egokitu behar izan den Araba Euskaraz eguna bera biziberritu eta indartzea. Hilabeteetako gorabeheren ondoren, Laudio Ikastolak askotariko programazioa aurkeztu du Araba Euskaraz egunerako. Ekainaren 20an izango da, Zabal bideak lelopean. “Bizi dugun osasun egoeraren ondorioz […]

Read More… from ‘Zabal bideak’ lelopean ospatuko dute Araba Euskaraz jaia ekainaren 20an, Laudion

Kaleko arteak Arabako plazetara egingo du jauzi irailaren 25era arte

Denetara 33 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu dituzte Arabako hainbat udalerritan. Kaleko arteen Arabako plazetan zirkuituaren bigarren edizioa martxan da. Denetara 33 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu dituzte Arabako hainbat udalerritan. Hauetan 21 konpainiak eskainiko dituzte euren lanak maiatzetik irailera bitartean. Ana del Val Kultura Saileko foru diputatuaren ustez, “iaz, kultura […]

Read More… from Kaleko arteak Arabako plazetara egingo du jauzi irailaren 25era arte

Martin Abarrategi eta Manex Agirre bertsolariek irabazi dute Legutioko Binakako Txapelketako finala

Legutioko kiroldegian 200 lagun elkartu dira. Txapeldunek elkarri jantzi diote okasiorako bordaturiko txapela. Legutioko kiroldegian jokatu da, larunbat arratsaldean, Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finala. Eszenatokian bertsolari bikote hauek aritu dira kantuan: Iñaki Viñaspre (Abetxuko) eta Unai Anda (Ametzaga), Martin Abarrategi (Aramaio) eta Manex Agirre (Aramaio), Manuel Balda (Sevilla-Gasteiz) eta Oihane Perea (Zalduondo). Nieves Del Alamo izan da aurkezlea […]

Read More… from Martin Abarrategi eta Manex Agirre bertsolariek irabazi dute Legutioko Binakako Txapelketako finala

EZAEk ‘Zinemazale Berriak’ programa abiatuko du maiatzaren 23tik aurrera

Ikusle berriak erakartzea du helburu ekimenak. Maiatzaren 23an hasiko da, eta Zinema Euskaraz-en katalogoan dauden euskarazko filmak proiektatuko dira asteburuetan, goizeko ordutegian. EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak Zinemazale Berriak programa jarriko du abian maiatzaren 23tik azaroaren 14ra bitartean, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin. Ekimen honekin ikusle berriak zinema aretoetara joan daitezen sustatu […]

Read More… from EZAEk ‘Zinemazale Berriak’ programa abiatuko du maiatzaren 23tik aurrera

Gasteizko Antzerkiaren II. Asteak zortzi musikal eskainiko ditu

Itxiera ekitaldian omenaldia egingo zaie Ainhoa Santamaria aktoreari, Teatro Paraisori eta Mari Carmen Oraa irakasleari   Gaur abiatuko da Antzerkiaren Astea Gasteizko Marianista ikastetxean. Lehenengo lau egunetan antzerki musikala izango da nagusi eta itxiera ekitaldian Ainhoa Santamaria aktorea, Teatro Paraiso eta Mari Carmen Oraa irakaslea omenduko dira. Ikuskizunak 18:00etan hasiko dira, baina edukiera mugatuta egongo denez, […]

Read More… from Gasteizko Antzerkiaren II. Asteak zortzi musikal eskainiko ditu

Bihar abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Jaialdiak arte eszenikoen baitan dauden arlo ezberdinez arduratzea du helburu. Gasteizko Zurrunbilo jaialdiak seigarren edizioa izango du aurten eta, urtero bezala, euskarazko sorkuntza eszeniko garaikideari denbora eta lekua eskaintzea izango ditu xede. Jaialdi honen helburua bikoitza dela diote Baratza aretoko kideek: “euskaraz lan egitearen aldeko apustua egiten duten artista eta konpainiei laguntzea, eta euren sorkuntzak […]

Read More… from Bihar abiatuko da euskarazko arte eszenikoen Zurrunbilo jaialdia, Gasteizen

Bertso Bizi Gazte eguna eta Arabako Eskolarteko finala izango dira larunbatean, Agurainen

Bertso Bizi Gazte lehiaketako bideoen proiekzio eta sari banaketarekin emango diote hasiera egunari. Ondoren Eskolarteko bat-bateko finala izango da. Iazko edizioa online burutu behar izan zen pandemiaren egoerak behartuta, baina aurten berriz ere jendartera eta kalera eramateko urtea izango dela adierazi du Arabako Bertsozale elkarteak. Maiatzaren 7an Legutio, Aramaio eta Gasteizen 14 urtetik 18 urtera bitarteko […]

Read More… from Bertso Bizi Gazte eguna eta Arabako Eskolarteko finala izango dira larunbatean, Agurainen