Teknikariok Sindikatuak elkarretaratzea egingo du asteazkenean Gasteizko Eusko Legebiltzarraren aurrean

Aurten jarduera %80a baino gehiago jaitsi dela, eta kulturako lanpostuen %43 suntsitu direla nabarmendu dute. Urtebete igaro da alarma egoera ezarri zenetik, eta Teknikariok sindikatuak ohar baten bidez jakitera eman duenez, ikuskizunen eta ekitaldien sektorea gehien sufritu duenetako bat izan da, eta oraindik ere krisi luze horren ondorioak pairatzen jarraitzen duela nabarmendu du. “Sektoreko langileen pobretzea […]

Read More… from Teknikariok Sindikatuak elkarretaratzea egingo du asteazkenean Gasteizko Eusko Legebiltzarraren aurrean

Hogei ikastetxek baino gehiagok parte hartuko dute Arabako ‘Antzerkia eskolara’ ekimenean

Arte eszenikoen bidez Arabako haurren osasun emozionalean lagundu nahi du programak. Teatro Paraisok eta Arabako Aldundiak arte eszenikoak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleengana hurbilduko dituzte, Antzerkia eskolara programaren bidez. “Aurreko edizioan entzumenean jarri genuen arreta, 2021ean, berriz, ikusle aktiboen begiradari buruzko lan bat ere egingo dugu; haurren jakin-min artistikoa aktibatzen jarraitu nahi dugu”, adierazi du […]

Read More… from Hogei ikastetxek baino gehiagok parte hartuko dute Arabako ‘Antzerkia eskolara’ ekimenean

Komisario Berriak 2021 deialdian parte hartzeko epea zabalik da

Komisariotzaren praktika garatzea eta profesional berriak sortzen eta finkatzen laguntzea da ekimenaren helburua. Apirilaren 15era arte egongo da izena emateko epea zabalik. Donostiako Tabakalerak, Bilboko Alondegiak, Artium Museoak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailak elkarrekin antolatzen duten Komisario Berriak 2021 proiektua aurkeztu dute. Komisariotzaren praktika garatzea eta profesional berriak sortzen eta finkatzen laguntzea da ekimenaren helburua. […]

Read More… from Komisario Berriak 2021 deialdian parte hartzeko epea zabalik da

Arkeologia Museoak ‘Galdutako altxorraren bila. Kalte konponezina gure ondarearentzat’ erakusketa aurkeztu du

Erakusketarekin batera, objektu arkeologikoak ustekabean aurkituz gero zer egin behar den azaltzeko liburuxka ere aurkeztu dute. Gasteizeko Bibat-Arkeologia Museoan paratu dute Galdutako altxorraren bila. Kalte konponezina gure ondarearentzat izeneko erakusketa. Gaur aurkeztu du Arabako Aldundiak Objektu arkeologikoak ustekabean aurkitzea. Zer egin behar dut? izeneko eskuliburuarekin batera. Biak ala biak Kultura eta Kirol Sailaren mendeko Museo […]

Read More… from Arkeologia Museoak ‘Galdutako altxorraren bila. Kalte konponezina gure ondarearentzat’ erakusketa aurkeztu du

Fernando Mardonesen ‘Photodeklina’ erakusketa ikusgai Gasteizko Amarika aretoan

Hainbat serietako 30 lan ikus daitezke erakusketan, maiatzaren 2ra arte. Fernando Mardones artista bisual eta Leioako Arte Ederren Fakultateko irakaslearen Photodeklina izeneko erakusketa paratu dute Gasteizko Amarika aretoan, maiatzaren 2ra arte. Hainbat serietako hogeita hamar bat lan biltzen ditu erakusketa honek, hainbat teknika grafikoren bidez sortuak, horien artean papera nabarmentzen da. Erakusketak argazkien zeharkakotasuna erakutsi […]

Read More… from Fernando Mardonesen ‘Photodeklina’ erakusketa ikusgai Gasteizko Amarika aretoan

Gasteizko hainbat kultura eragilek Udalaren zentsura saioa salatu dute

#DenokGaraGargamel kanpaina abiatuko dute sare sozialetan, martxoaren 9rako. Gasteizko Udalak Cosmic Tentacles estudioaren aurka salaketa bat jarri zuen Arabako Fiskaltzan, All pitufos are bastards dioen kartel bategatik. Diseinu estudioak otsailaren 14an zabaldu zuen kartela sare sozialen bidez. Gaur, hainbat kultura eragilek salaketa horren kontrako agerraldia egin dute Gasteizen, tartean, Jimmy Jazz, Baratza Aretoa, Mazoka, Red […]

Read More… from Gasteizko hainbat kultura eragilek Udalaren zentsura saioa salatu dute

Gasteizko Ganbera Zikloak hamargarren urteurrena ospatuko du aurten

Abonamenduko zazpi kontzertu eskainiko dira martxoaren 14tik urriaren 17ra bitartean. Sarrerak salgai daude jada. Principal antzokiaren Ganbera Zikloa aurkeztu dute Gasteizen. Ekimenak hamar urte beteko ditu aurten eta abonamenduko zazpi kontzertu eskainiko ditu martxoaren 14tik urriaren 17ra bitartean. Berrikuntza gisa, aurten igandetan izango dira kontzertuak, 12:00etan. Hala, martxoaren 14an Susana Garcia de Salazar eta Mentxu […]

Read More… from Gasteizko Ganbera Zikloak hamargarren urteurrena ospatuko du aurten

Gasteizko Artium Museoak Martxoaren 8rako jarduera programa aurkeztu du

Hilaren 5, 6 eta 8an, zenbait aurkezpen, proiekzio eta solasaldi egingo dira. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, Moyra Davey, Esther Ferrer, Gema Intxausti, Lourdes Mendez, Laura Valles Vilches eta Lur Olaizolak. Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela-eta, egitarau berezia antolatu du Gasteizko Artium Museoak, emakumeek praktika artistikoan duten presentziaren auziarekin loturiko hainbat alderdiri buruz gogoetatzeko; […]

Read More… from Gasteizko Artium Museoak Martxoaren 8rako jarduera programa aurkeztu du

Martxoak 3 elkarteak sarraskiari buruzko abestiak bildu ditu

Lluis Llach, Gorka Knorr, Zarama, Oliba Gorriak, Betagarri eta Sociedad Alkoholikaren kantekin, besteak beste, sortu dute bilduma. 45 urte igaro dira poliziak Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo, Pedro Martinez Ocio eta Bienvenido Pereda langileak hil zituenetik, Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan izandako istiluetan. Sarraski hartan ehunka zauritu ere izan ziren. Lander Garcia Martxoak […]

Read More… from Martxoak 3 elkarteak sarraskiari buruzko abestiak bildu ditu

Patricia Lopez Arnaiz aktoreak irabazi du Euskal Zinemaren 37. Asteko ‘Gutako bat’ saria

Ane filmean egindako lanagatik emakumezko aktore onenaren Forque saria irabazi du, Goya eta Feroz sarietarako, berriz, izendapenak jaso ditu kategoria berean.  Patricia Lopez Arnaiz aktore gasteiztarrak irabazi du Arabako zinemako profesional garrantzitsu bat aintzatesten duen Gutako bat saria, Euskal Zinemaren Astean. Bere ibilbide zinematografikoagatik lortu du aitortza aktoreak. Lopez Arnaizek protagonistaren papera egiten du Ane […]

Read More… from Patricia Lopez Arnaiz aktoreak irabazi du Euskal Zinemaren 37. Asteko ‘Gutako bat’ saria