Artiumek eta Zas Kulturrek Flx. Javier Larreinaren ‘Acciones para (re-) conocer’ proiektua aukeratu dute artistentzako egonaldirako

Uztailaren 21etik abuztuaren 31ra bitartean izango da egoitza eta Larreinak lan-espazio bat izango du Gasteizko museoan, bai eta museoko lantaldeen eta Zas Kultur lantaldearen laguntza ere. Gasteizko Artium Museoak eta Zas Kulturrek Flx. Javier Larreinaren Acciones para (re-)conocer proiektua aukeratu dute artistentzako egonaldian garatzeko. Ekimenaren helburua Araban sorkuntza garaikidea lantzeko eta laguntzeko esparru bat eskaintzea da, […]

Read More… from Artiumek eta Zas Kulturrek Flx. Javier Larreinaren ‘Acciones para (re-) conocer’ proiektua aukeratu dute artistentzako egonaldirako

Donemiliagako Goldea dokumentuaren milurtekoa ospatzeko kultur programa aurkeztu dute Araban

Egitarauak hiru ekimen handi jasoko ditu, nagusiki dibulgaziozkoak, Museo eta Arkeologia Zerbitzuak eta Artxibo Zerbitzuak modu koordinatuan bultzatuak. Donemiliagako Goldea  dokumentuaren milurtekoa ospatzeko asmoz, Arabako Foru Aldundiak 2025eko bigarren seihilekoan garatuko den jarduera programa antolatu du. Eskuizkribu hori Donemiliaga Kukulako Monasterioan gordetzen da, 1025. urtean idatzi zen, eta Araba eta Errioxa Iruñeko Erresumako kide ziren […]

Read More… from Donemiliagako Goldea dokumentuaren milurtekoa ospatzeko kultur programa aurkeztu dute Araban

HIGA, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa egingo da uztailaren 14tik 18ra, Gasteizen

Egitarauak hitzaldiak, mahai-inguruak, sorkuntza kolektiboko tailerrak, kultura-jarduerak, kontzertuak eta topagune informalak jasotzen ditu. Uztailaren 14tik 18ra bitartean, HIGAren bosgarren edizioa egingo da Gasteizen, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa. HIGA Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteak elkarteak antolatzen du, Gasteizko Udalaren babesarekin eta EHUko Udako Ikastaroen baitan. 2011n egin zen lehen edizioa, helburu argi batekin: gazte hiztunak ahalduntzea, […]

Read More… from HIGA, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa egingo da uztailaren 14tik 18ra, Gasteizen

Gaur abiatuko da Festikale jaialdia Zigoitian

Txotxongilo garaikideak, antzerki bisuala, zinema, zuzeneko musika eta gorputza, objektua eta paisaia uztartzen dituzten proposamenak izango dira uztailaren 7ra arte. Teatro Panta Rhei Antzerki taldeak urtero antolatzen duen Festikale, Landa Inguruneko Arteen Jaia, gaur abiatuko da Zigoitian eta hilaren 7ra arte luzatuko da. Antolatzaileen esanetan, “Gorbeialdea, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxako paisaiak sorkuntza […]

Read More… from Gaur abiatuko da Festikale jaialdia Zigoitian

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunearen lehen urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute

Lazarraga Elkarteko kideen arabera, “publikoaren erantzuna aparta izan da, eta horrek berresten du, hainbat urtetan aldarrikatu genuen bezala, euskal kulturak horrelako espazio bat merezi eta behar zuela Gasteizen”. Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) urtebete egingo du zabalik uztailaren 18an eta data berezia ospatzeko asmoz, Lazarraga Kultur Elkarteak egitarau berezia antolatu du. Yogurinha Borovak eta Aurori […]

Read More… from Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunearen lehen urteurrena ospatzeko egitarau berezia antolatu dute

ArabaClick Herri Argazkien VII. Topaketetan parte hartzeko deialdia zabalik da

Edizio honetarako aukeratutako gaia Arabako Memoriak da. Araban egindako 30 argazki bidali daitezke gehienez, eta Gasteizko kultura areto nagusietan erakutsiko dira udazkenean.     Revelare Kolektiboak (Gasteizko Argazkilarien Elkartea) eta Vital Fundazioak Arabaclick Herri Argazkien VII. Topaketetan parte hartzeko deialdia abiatu dute. Abuztuaren 31ra arte egongo da argazkiak bidaltzeko epea zabalik, eta, aztertu eta aukeratu ondoren, udazkenerako […]

Read More… from ArabaClick Herri Argazkien VII. Topaketetan parte hartzeko deialdia zabalik da

Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute

Programa honen helburua arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea da. Donostiako Tabakalera Zentroak, Altzuzako Jorge Oteiza Museoak eta Gasteizko Artium Museoak antolatutako Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) laster abiatu da Gasteizko Museoan bertan. Datozen bi hilabete eta erdian, eskolaren seigarren deialdian hautatutako hamasei kideek hartuko dute parte ikasketa-programa honetan eta erakunde bakoitzaren programari […]

Read More… from Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute

Abel Azkona artista nafarrak ‘Monumentu bat familiari’ erakusketa zabalduko du larunbatean, Gasteizen

Artistak berak bizitzan bildutako dokumentu-material ugari eta ikus-entzunezko piezaren bat biltzen ditu. Gasteizko Montehermoso Kulturguneak Abel Azkonaren Monumentu bat familiari izeneko erakusketa paratu du. Honetan, azken urteetan artista nafarraren ibilbidea markatu duten performance-irudi eta lan esanguratsuen multzoa biltzen da, izaera autobiografiko, politiko eta biziki gordin batetik sortuak. Artistak, berak bere bizitzan bildutako dokumentu-material ugari eta […]

Read More… from Abel Azkona artista nafarrak ‘Monumentu bat familiari’ erakusketa zabalduko du larunbatean, Gasteizen

Arabako Antzinako Musikaren Astea irailaren 12tik 21era egingo da

43. edizioko apustu nagusietako bat kontzertuen sarea Arabako hainbat kuadrillatara hedatzea izango da. Arabako Antzinako Musikaren Astea irailean itzuliko da, antzinako musika hurbileko esperientzia ireki eta parte-hartzaile bihurtzeko bereziki diseinatutako edizio batekin. Arabako Foru Aldundiko Kultura departamentuak antolatzen du jaialdia, eta irailaren 12tik 21era egingo da, “kalitate artistikoarekin, lurralde-deszentralizazioarekin eta herritarrekiko konexioarekin duen konpromisoari eutsiz”, […]

Read More… from Arabako Antzinako Musikaren Astea irailaren 12tik 21era egingo da

Zuriñe Hidalgo ‘Kala naiz’ proiektu berriarekin itzuli da musikara

Abeslariak Barkatu izeneko kantua kaleratu du egitasmo berriarekin, Seiurte taldearen Barkatu abestiaren egokitzapen erradikal bat da. Lau urteko geldialdiaren eta ibilaldi pertsonal sakon baten ondoren, Zuriñe Hidalgo musikara itzuli da, erraietatik hitz egiten duen proiektu berri batekin: Kala naiz. Kala naiz ez da Hidalgoren itzuleraren izena soilik, printzipioen deklarazio bat ere bada. Hawaiiar antzinako jakindurian inspiratutako […]

Read More… from Zuriñe Hidalgo ‘Kala naiz’ proiektu berriarekin itzuli da musikara