Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa abian

Noka Mentoring programan proiektuak aurkezteko epea otsailaren 19ra arte egongo da zabalik. Hego Euskal Herriko emakume zinegile hasiberrien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzera asmoz, Noka Mentoring programaren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur. Programaren helburua Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bizi diren emakume zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak tutorizatu eta laguntzea da. Hirugarren edizio honetan, Tabakalerak bere […]

Read More… from Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa abian

Xabier Agirre margolariaren ‘Ikustera eman – Paisaiak 1999-2020’ erakusketa ikusgai Gasteizen

Azken 21 urteetan margotutako obren aukeraketa bat da.  Erakusketa otsailaren 5era arte egongo da zabalik.    Xabier Agirre margolari bergararrak azken hogeita bat urteetan margotutako koadro sorta bat paratu dute Gasteizko Vital Fundazioa erakusketa-zentroan, Ikustera eman – Paisaiak 1999-2020 izenburupean. Erakusketan, batez ere, paisaiak eta Agirreren ikuskerak ikusi ahal izango dira, ingurunetik edo bidaietatik aukeratzen dituen […]

Read More… from Xabier Agirre margolariaren ‘Ikustera eman – Paisaiak 1999-2020’ erakusketa ikusgai Gasteizen

Juncal Ballestinen ondare artistikoaren gaineko zikloa antolatu dute Gasteizko Artium Museoan

Juan Carlos Roman artistak irekiko du ostiral honetan Ballestínen ondare artistikoari buruzko aztertuko duen hitzaldi-programa. Larunbatean Lizzie Borden zuzendariaren Born in Flames filma proiektatuko da. Gasteizko Artium Museoak asteburu honetan emango die hasiera 2021eko programa publikoei Juncal Ballestin artistaren lanaren inguruko topaketen lehen saioarekin. Egitasmoari amaiera emateko, berriz, urtarrilaren 29an erakusketa bat irekiko da, Zinema […]

Read More… from Juncal Ballestinen ondare artistikoaren gaineko zikloa antolatu dute Gasteizko Artium Museoan

Ahoskera laborategia antolatu dute Gasteizen

Euskara estandarraren ahoskera egokia, jatorra eta zuzena jorratzea; euskara estandarraren ahoskeraren oinarrien inguruko hausnarketak praktikan jartzea; eta euskararen erabilera sustatzea, besteak beste, dira lantegiaren helburuak. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak, UEUrekin elkarlanean, eta hainbat eragileren eta erakunderen laguntzarekin euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin esperimentatzeko laborategia jarriko du martxan aurten. Hala, […]

Read More… from Ahoskera laborategia antolatu dute Gasteizen

‘Begirada berriak’ izenpean, Laudioko hainbat egileren artelanak ikusgai Gasteizen

Urtarrilaren 7ra arte bisitatu ahal izango da erakusketa Vital Fundazioa erakusketa-zentroan. Bertan, bideoak, collageak, argazkiak, zeramikak, olioak, akrilikoak, euskarri eta teknika ugari daude ikusgai. Laudioko hamaika egileren estilo eta teknika ezberdineko hogei pieza biltzen dituen erakusketa paratu dute Gasteizko Vital Fundazioan. San Roke Kofradia arduratu da artista hauen lana biltzeaz bizilagunen sormen artistikoa zabaltzeko asmoz. […]

Read More… from ‘Begirada berriak’ izenpean, Laudioko hainbat egileren artelanak ikusgai Gasteizen

‘Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan’ erakusketa ikusgai Gasteizko Artiumen

Erakusketan 80ko hamarkadaren bigarren erdialdean lehiaketara aurkeztu zirenen arteko dozena bat bideo musikal daude ikusgai. Erakusketak, gainera, jaialdiarekin lotutako urte horietako dokumentazio bilduma zabala biltzen du. Gasteizko Bideo-Musika Jaialdiko lehen sei edizioetara (1985-1990) hurbiltzen da aurtengo Komisario Berriak deialdian hautatutako Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan erakusketa. Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak […]

Read More… from ‘Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan’ erakusketa ikusgai Gasteizko Artiumen

[BIDEOA] ETS taldea otsailean bueltatuko da agertokietara

Taldeak Egingo dugu eztanda abesti berria aurkeztu du. Lehenengo zuzenekoa Andoainen izango dute hil horren 5ean. Azpeitin, Algortan, Bilbon, Gasteiz, Donostian eta Iruñean ere kontzertuak lotu dituzte jada. En Tol Sarmiento (ETS) taldearen Egingo dugu eztanda abesti berria garai zail baten osteko itzuleraz, gainditzeko espirituaz eta gauzei buelta emateko dugun gaitasunaz mintzo da. Hitzak aurten […]

Read More… from [BIDEOA] ETS taldea otsailean bueltatuko da agertokietara

Cortada, Gasteizko Film Laburren XXIV. Jaialdia abenduaren 14tik 19ra egingo da

Euskararen aldeko erronka bere horretan mantenduko da, eta aurten ere Euskarabanda Bideomaratoia egingo da. Gaur egungo osasun egoeraren eraginez, jaialdi askok atzeratu edo online eskaini behar izan dituzte. Gasteizko Film Laburren jaialdiaren kasuan, presentziala izatea eta aldi berean online eskaintzea erabaki dute antolatzaileek. Pandemiak eragindako egoera tartean dela, edizio honetan bi atal bakarrik izango dira: […]

Read More… from Cortada, Gasteizko Film Laburren XXIV. Jaialdia abenduaren 14tik 19ra egingo da

Gasteizko Baratza Aretoak bere zazpigarren urteurrena ospatuko du asteburu honetan

Ostiralean eta larunbatean, Hanut Munson, Amaia Bono & Damian Montesdeoca, eta sorkuntza eszeniko tailerrean parte hartu dutenak izango dira. Sarrerak salgai daude jada. Baratza aretoak zazpi urte bete ditu eta bertako kideek sare sozialen bidez adierazi dutenez, “bizitzako gauzekin gertatu ohi den bezala, denborak hasperen bat eta bizitza oso bat ematen du, aldi berean”. Gasteizko […]

Read More… from Gasteizko Baratza Aretoak bere zazpigarren urteurrena ospatuko du asteburu honetan

Mazoka marrazki eta ilustrazioaren azokak bihar irekiko ditu ateak

Erakusleiho birtualaz gain, Gasteizko Montehermoso Kulturunean ere 40 mazokalarien erakusketa paratuko dute. Osasun krisiaren ondorioz, Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren azokak bere burua berrasmatu du, eta neurri handi batean birtuala izango da. Hala, Mazoka.org webgunea 40 ilustratzaileren lanak ezagutarazteko eta produktu berezi eta bakanak erosi ahal izateko erakusleiho handia bihurtuko da bihartik, abenduak 3, hilaren 20ra […]

Read More… from Mazoka marrazki eta ilustrazioaren azokak bihar irekiko ditu ateak