Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa ostiralean abiatuko da Laudion

Urtarrilaren 24tik martxoaren 28ra luzatuko da aurtengo edizioa. Bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa aurkeztu zuten larunbatean, Aramaion. Iaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekako egitasmo hau. 2010eko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa mugarri bat izan zen Arabako bertsolaritzarentzat. Ordutik hona, bi urtean behin taldekako ekimen hau […]

Read More… from Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa ostiralean abiatuko da Laudion

‘100 urte, 100 jostailu’ erakusketa paratu dute Gasteizen

Pasa den mendean erabiltzen ziren materialetara hurbiltzeko aukera ematen dute erakusketako ehun pieza horiek, latorritik plastikora, baita prozedura teknikoetara ere, metalografiatik moldekatzera.   XIX. mendearen amaieran, industria eta merkataritza garapena hasi zenetik, jostailuak fase historikoetako aldaketa sozio-ekonomikoei, teknikoei, kulturalei eta politikoei lotuta egon dira, eta, gainera, izandako jokabideen, ohituren, moden, gertakarien eta asmakizunen isla fidela […]

Read More… from ‘100 urte, 100 jostailu’ erakusketa paratu dute Gasteizen

Ozaetan egingo da gazte bertsozaleen egonaldia urtarrilaren 2, 3 eta 4an

Bertsoa eta sormenaz gozatzeko aukera eskaintzen du Bertsoa Bizi Gazte egonaldiak. interesa dutenek abenduaren 20ra arte izango dute izena emateko aukera 688616531 telefonora deituz edota araba@bertsozale.eus helbidera idatziz. Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta, urteari hasiera ondo emateko, Arabako gazte bertsozaleek neguko oporraldirako plana izango dute urtarrilaren 2, 3 eta 4an, Ozaetako Otaza auzoko Garaion sorgingunean. Bertan, […]

Read More… from Ozaetan egingo da gazte bertsozaleen egonaldia urtarrilaren 2, 3 eta 4an

Arte Garaikidearen salerosketa sustatzeko asmoz, Neguko Arte Azoka ireki dute Gasteizen

Artisten erakusleiho izatea du helburu Neguko Azokak, “artista eta publikoaren artean zubi berriak eraikitzeko eta artea oparitu nahi dutenentzako aukerak zabaltzeko”. ARTgia sorgune & aretoak Gasteizko Neguko Arte Azoka martxan jarri du aurten ere. “Artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakusleiho izateko jaio da azoka”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak eta sortzaile plastikoentzako “behar beharrezkoa […]

Read More… from Arte Garaikidearen salerosketa sustatzeko asmoz, Neguko Arte Azoka ireki dute Gasteizen

Aramaion egingo dute Bertso Eguna, urtarrilaren 18an

Bertso bazkarirako txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian: urtarrilaren 10era arte erosi ahal izango dira. Lau elkartetan otordu bana eskainiko da eta bakoitzean bina bertsolari ariko dira. Urtarrilaren 18an Bertso Eguna Aramaion egingo dutela iragarri du gaur, Bertsozale Elkarteak. Horrekin batera, egun horretarako bazkarirako txartelak ere salgai jarri dituzte, “bertso bazkaria izango da egitarauko plater nagusia”. […]

Read More… from Aramaion egingo dute Bertso Eguna, urtarrilaren 18an

Memoria Gara egitasmoak ‘M3 Photo’ erakusketa antolatu du, Gasteizen

Giza Eskubideen Adierazpenaren urteurrenean, larunbat honetan argazki erakusketa batek 1976ko martxoaren 3a gogoratuko. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren urteurrenarekin bat eginez, Memoria Gara ekimenak M3 Photo izeneko argazki erakusketa antolatu du, hiriaren memorian grabatuta geratu zen 1976ko martxoaren 3ko odoltsu hura gogoratzeko. Larunbat honetan, abenduaren 14an, izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Katedral Berriaren aurrean, Prado eta […]

Read More… from Memoria Gara egitasmoak ‘M3 Photo’ erakusketa antolatu du, Gasteizen

Yone Estivariz, Uxue Ruiz de Arkaute eta Estibaliz Aguirre artistek EmART sariak jaso dituzte

Epaimahaiak Uxue Bereziartua diseinatzaileari eta Maitane Argote artista plastikoari ere bi akzesit emango dizkie. Bi urtetik gora igaro dira ARTgia proiektua abiatu zenetik, “gure txikitasunetik, lan eta lan egiten dugu aukerak sortzeko asmoz eta tokiko artista eta sortzaileei merezi duten lekua egiten laguntzeko”, adierazi du Almu Maeso ARTgia-ko kideak. ARTgiak feminismoa du bere oinarrietako bat, […]

Read More… from Yone Estivariz, Uxue Ruiz de Arkaute eta Estibaliz Aguirre artistek EmART sariak jaso dituzte

Martxan da Haziaraba, estimulazio artistiko goiztiarreko landa jaialdia

Denetara 35 emanaldi izango diren 1 eta 6 urte bitarteko umeentzat Arabako 9 herritan. Agurain, Amurrio, Aramaio, Legutio, Iruña Oka, Bastida, Laudio, Oion eta Abetxukoko kontzejuko herritarrek estimulazio artistiko goiztiarreko hiru esperientziatan parte hartzea du helburu Haziaraba jaialdiaren bigarren edizio honek. “Kulturaren eta artearen hazia Arabako txikienen artean zabaltzeko eta jaialdia sendotzeko”, nabarmendu dute antolatzaileek. […]

Read More… from Martxan da Haziaraba, estimulazio artistiko goiztiarreko landa jaialdia

[BIDEOA] V. Mazoka abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango da, Gasteizen

Mazoka 2019ko abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango da, eta Erdi Aroko hiriguneko hainbat eremu historiko hartuko ditu. Gasteizko marrazki azokak bost urte beteko ditu aurten, eta urte-amaiera paregabea prestatu du, marrazketaren, artearen eta aisialdi kulturalaren inguruko ospakizun eta jarduerez betea, herritar guztientzat. Mazoka 2019ko abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango da, eta Erdi Aroko […]

Read More… from [BIDEOA] V. Mazoka abenduaren 20an, 21ean eta 22an izango da, Gasteizen

Etxeparek Irantzu Lekue hautatu du ‘Zortziko’ izeneko proiektua Argentinan garatzeko

Gasteizko sortzaileak hiru horma-irudi egingo ditu Argentinan: bi Mendozan eta beste bat Patagonian.  Irantzu Lekue (Gasteiz, 1987) euskal artista garaikideak duela hiru aste itxi zuen Solo izeneko erakusketa Greziako Salonicako Govedarou arte-galerian eta Buenos Aireseko bidean da dagoeneko, Etxepare Euskal Institutuak Zortziko izeneko proiektua hautatu baitu Argentinan garatzeko. Lekuek identitateen “eraikuntza-deseraikuntza” jorratuko du lan honetan. Izan ere, euskal diasporarekin […]

Read More… from Etxeparek Irantzu Lekue hautatu du ‘Zortziko’ izeneko proiektua Argentinan garatzeko