Hizkuntza gutxituen inguruko mahai-inguruak egingo dituzte Gasteizen

Jardunaldi hauetan, Euskal Herrian azken 60 urtetan izandako euskararen biziberritze prozesua ezagutzera eman nahi dute Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Garabidek. Aurtengo udazkenean Euskal Herrian izango ditugu hizkuntza komunitate ezberdineko pertsonak Garabidek antolatzen duen Hizkuntza Biziberriko Gidaritzri buruzko Ikastaldi Trinkoa-n parte hartzeko. Antolatzaileen arabera, “hizkuntza indigenen aldeko hainbat ekintzaile egotea aukera ona da aurrera begira jartzeko […]

Read More… from Hizkuntza gutxituen inguruko mahai-inguruak egingo dituzte Gasteizen

‘Hitz Adina Mintzo’ hizkuntza gutxituen zikloa martxan

Hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 5. ikasturteak sei hizkuntza hurbilduko dizkigu: judu-espaniera, erromintxela, sorabiera, kriola, lakota eta nasa yuwea. Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituen zikloak bosgarren ikasturteari ekin dio. Irailaren 25an Itziar Idiazabal EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko ohorezko laguntzaileak inaugurazio hitzaldia eskainiko du Hizkuntza kooperazioa, zer da eta zer egin daiteke? izenpean 19:00etan Oihaneder Euskararen Etxean. […]

Read More… from ‘Hitz Adina Mintzo’ hizkuntza gutxituen zikloa martxan

‘Harria’ diskoa eta ikuskizuna aurkeztuko ditu Iñaki Palacios txistulariak ostegunean

Musikari gasteiztarraren bigarren proiektuak lau osagai ditu: Iñaki Perurenaren poesia, Mulixka Dantza Taldearen koreografiak, harrizko txalaparta eta trikitixa. Iñaki Palacios Mulixka Dantza Taldearekin eta Iñaki Perurenarekin batera sortu ditu Harria izeneko disko berria eta ikuskizuna. Gasteiztarraren bigarren proiektuak txistua du elementu nagusi eta bateratzailea. Musika tresna honen gainean eraiki dira, oro har, melodiak eta kantuen […]

Read More… from ‘Harria’ diskoa eta ikuskizuna aurkeztuko ditu Iñaki Palacios txistulariak ostegunean

“EAEko demokrazia patriarkala” ikerketa liburua aurkeztu dute

Jule Goikoetxea unibertsitateko irakasleak zuzendu du azterlana. EAEko demokrazia patriarkala Ikerketaren helburua patriarkatua Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan nola birsortzen den aztertzea da, ze ezaugarri dituen, eta ze ondorio bertan bizi diren emakumeen ongizatean, boteretzean eta demokratizazioan. Azterlana Jule Goikoetxea irakasleak zuzendu du eta berarekin batera, Nora Mirallesek, Estitxu Garaik, Lore Etxeberriak eta Zuriñe Rodriguezek parte […]

Read More… from “EAEko demokrazia patriarkala” ikerketa liburua aurkeztu dute

Gazte Sortegietan izena emateko epea zabalik

Gazte Sortegiak, sormen laborategian 2019-2020 ikasturtean parte hartzeko izen ematea zabalik da irailaren 25era arte. Irailaren 30etik ekainaren 14ra bitartean, Gazte sortegiak sormen eskola egingo da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. 14-18 urte arteko gazteei zuzendua, ekimenak lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean  eragitea du helburu. 2019-2020 ikasturtean Oihane Pereak, Miren Narbaizak, […]

Read More… from Gazte Sortegietan izena emateko epea zabalik

Euskaraldiaren simulakroa egingo dute zazpi egunez, Lautadan

Aurten, Lautadan, 2020ko Euskaraldiaren simulakro txikia egingo dutela iragarri dute, zazpi egunez Euskaraldia simulatuz: urriaren 21etik 27ra. Simulakroan, 2018ko Euskaraldian bezala, ahobizi edo belarriprest izaten jarraituko dute, etxekoekin, ezagunekin, lankideekin, lagunekin eta ikaskideekin, eta edizio berri honetan entitateek sortuko dituzten arigune berrietako kide guztiekin. “Ariguneetan belarriprest eta ahobizi izatea askoz errazagoa da, arigunetan kide guztiek […]

Read More… from Euskaraldiaren simulakroa egingo dute zazpi egunez, Lautadan

Gaur abiatuko da Gasteizko ‘Kortxeak & krispetak’ zikloa

Musika eta zinema uztartzen dituen Kortxeak & Krispetak zikloak bost urte bete ditu eta gaurtik ostiralera bitartean, hiru ikus-entzunezko eta kontzertu bat eskainiko ditu. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxearen eskutik antolatutako ekimenak dira. Zikloa LOU, dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian izeneko dokumentalarekin abiatuko da gaur, 19:30etik aurrera. Film honek 80. hamarkadan euskal rock-ak izan […]

Read More… from Gaur abiatuko da Gasteizko ‘Kortxeak & krispetak’ zikloa

Fito Rodriguezek toponimian oinarritutako ‘Izendegi hutsa’ poesia liburua kaleratu du

Toponimian oinarritutako ia ehun poema idatzi eta bildu ditu Fito Rodriguez (Gasteiz, 1955) EHUko irakasle eta idazleak Izendegi hutsa liburuan. Testu laburrak dira denak, alfabetikoki ordenatuak, Aramaiotik Zuhatzura. “Araba ez da alaba ez semea, baina Gorka Knörrek Araba, zazpigarren alaba kantatu zuen, eta horrenbestez Araba hitzak toponimo hutsa izateari utzi zion. Etxahun-Irurik Agur Zuberoa sortu zuen eta Agur Zuberoa […]

Read More… from Fito Rodriguezek toponimian oinarritutako ‘Izendegi hutsa’ poesia liburua kaleratu du

Nazio kontakizun berri bat aldarrikatu du Hasier Arraizek argitaratu duen saiakeran

Maitasun keinu bat besterik ez izeneko saiakera argitaratu du Hasier Arraizek (Gasteiz, 1973) Erein argitaletxearen eskutik. Gasteizko idazleak duela hiru urte utzi zuen politikako lehen lerroa eta beste hainbat konturen artean, idazten ibili da. Horren emaitza dugu eskuartean dugun Maitasun keinu bat besterik ez izeneko saiakera. “Politikan nengoenean ere, literatura nire babesgune pertsonala izan zen, […]

Read More… from Nazio kontakizun berri bat aldarrikatu du Hasier Arraizek argitaratu duen saiakeran

Egitarau zabala prestatu dute Araba Euskaraz festarako

Armentia ikastolak antolatuta, Gasteizen egingo da aurtengo Araba Euskaraz jaia hilaren 16an. Arduradunek azaldu dutenez, lau gunetan banatuko da zirkuitua: Prado parkea, Mineral ingurua, Armentia Ikastola eta Armentiako zelaiak. “Festa parte-hartzailea, dibertigarria eta multikulturala izango da”, antolatzaileen arabera. Aurreko edizioetan ez bezala, aurten guneak ez dira publikoaren adinaren arabera banatuko, programazioa anitza izango da denetan. […]

Read More… from Egitarau zabala prestatu dute Araba Euskaraz festarako