Maiatzaren 1ean helduko da ‘Gasteiz, Martxoak 3’ filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetara

Maiatzaren 1ean helduko da Gasteiz, Martxoak 3 filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetara. Hasiera batean sarraskiaren 43 urteurrenarekin bat pantailaratzea aurreikusita bazegoen ere, bi hilabete atzeratu behar izan dute azkenean. Hala ere, emanaldi berezi bat eskainiko dutela iragarri dute otsailaren 28rako. José Luis irrati bateko esataria da Gasteizen, hiri txiki bateko informazioaren errutina aspergarrira ohitutakoa. […]

Read More… from Maiatzaren 1ean helduko da ‘Gasteiz, Martxoak 3’ filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetara

La Polla Records taldeari buruzko erakusketa irekiko dute Agurainen

Orain dela 40 urte sortu zen La Polla Records taldea eta asko dira oraindik ere bere kantuak oso gogoan dituztenak. Horiek guztiak omentzeko asmoz, Aguraingo hainbat lagun taldearen ibilbidea osatzen duen materiala bildu eta erakusketa bat antolatu dute zabalarte Etxean. Bertan, argazkiak, kamisetak eta biniloak, besteak beste, ikusteko aukera izango da. Erakusketa bihartik aurrera egongo […]

Read More… from La Polla Records taldeari buruzko erakusketa irekiko dute Agurainen

Araian hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, otsailaren 9an

Arabako Bertsozale Elkarteak, Zalduondoko Lazarraga Jauregian, 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu du. Ekimen honek Arabako bertsogintzak egin duen bidea goraipatu nahi izan du. Eraikitako zubiek eta urteetan pausuz pauso eginiko lanak duen garrantzia goraipatuz. Hiru zalduondarrek hartu dute hitza. Lehenengoa, Oihane Perea 2017ko txapelduna izan da eta Txapelketari hasiera eman dion testua irakurri du. Ondoren Bernardo […]

Read More… from Araian hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, otsailaren 9an

Neguko Arte Azoka Gasteizen

Enebada Galeriak eta ARTgia sorgune & aretoak azoka berri bat sustatzeko indarrak batu dituzte. Gasteizko Neguko Arte Azoka, artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakuslehio izateko jaiotako ekimena dugu. “Sortzaile plastikoentzako behar beharrezkoa zen azoka sortu dugu”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak. “Bigarren edizioa da. Ideia bururatu zitzaigunean ona iruditu zitzaigun, baina lan asko genuenez […]

Read More… from Neguko Arte Azoka Gasteizen

Bihar hasiko da Mazoka, Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren azoka

Bihar hasi eta igandera arte egingo da Mazoka Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren azokaren IV. edizioa, Montehermoso kulturunean, eta jarduera paraleloen programa zabala eskainiko du, hiriko ekitaldi hori irudi grafikoaren eta marrazketaren inguruko kultur aisialdirako aukera izan dadin. Aurtengo berritasunen artean, familientzako rock kontzertua, ipuin-kontalariak eta diseinatzaile zein marrazkilarientzako “barregrafia” lantegiak izango dira; horien bidez, ilustrazioak […]

Read More… from Bihar hasiko da Mazoka, Gasteizko marrazki eta ilustrazioaren azoka

Emakumeen giza eskubideen urraketa nagusi Irantzu Lekueren ´#FemRIGHTS´ erakusketan

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena ardatz, batez ere emakumeen eskubideen urraketan jartzen du fokua Irantzu Lekue artistaren #FemRIGHTS proiektuak Gasteizko Montehermoso kulturgunean. Bost aretotan banatuta dago Gasteizko artistaren obra osoa. Lehenengoan FemRIGHTS sei pieza handiz osatutako mikro horma irudia dago. Hamabi metrotako lana da eta oinarria “parte hartze dinamika bidez”, proiektu honetarako propio sortu […]

Read More… from Emakumeen giza eskubideen urraketa nagusi Irantzu Lekueren ´#FemRIGHTS´ erakusketan

2019ko Arabako bertsolari Txapelketako 18kotea erabakita

Asteburu honetan, 2019ko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken hiru kanporaketak jokatu dira, Bastida, Agurain eta Murgian. Honenbestez, erabakita geratu da otsailean hasiko den Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartuko duen18kotea. Bost kanporaketa  hauetatik hamahiru bertsolari sailkatuko dira txapelketara. 2017ko txapelketako bost finalistak sailkatuta daude zuzenean. Hauek dira: Oihane Perea, Manex Agirre, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Serapio […]

Read More… from 2019ko Arabako bertsolari Txapelketako 18kotea erabakita

Milaka aurpegi World Press Photon

“Zure argazkiak onegiak ez badira, ez zara behar beste gerturatu”, zioen Robert Capa argazkilari hungariarrak, ez da, ordea, urtero World Press Photo erakusketarako aukeratzen dituzten argazkilarien kasua. Udazkenean erortzen diren hostoen modura erortzen dira ere Gasteizko Montehermoso guneko ur biltegi zaharrera World Press Photo erakusketak biltzen dituen iazko argazki kazetaritzako irudirik onenak. 61. edizio honetan, […]

Read More… from Milaka aurpegi World Press Photon

Muinoko hotsak ostiralean abiatuko da Libe eta Jupiter Jonen zuzenekoekin

Hala Bedi irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak elkarlanean antolatuta dator aurten ere Muinoko hotsak egitasmoa. Ostiralean izango da lehenengo zita Gasteizko Libe musikariaren eta Bidasoa aldeko Jupiter Jonen zuzenekoekin. […]

Read More… from Muinoko hotsak ostiralean abiatuko da Libe eta Jupiter Jonen zuzenekoekin