Ura Bere Bidean Korala Gasteizera itzuliko da irailaren 20an

Guztira 33 abesbatza izango dira taula gainean. Irailaren 20ko hitzordua baino lehen, Ura bere Bidean Koralak kontzertu berezia eskainiko du Gatiburekin. 2023tik Araba Ura Bere Bidean proiektuaren egoitzetako bat da. Ura Bere Bidean proiektua 2020an sortu zen, eta 70eko hamarkadatik gaur egunera arte euskal musikari eta artistei balioa ematea du helburu, hainbat ikuskizunen bidez. Horregatik, […]

Read More… from Ura Bere Bidean Korala Gasteizera itzuliko da irailaren 20an

Txosnak arriskuan daudela salatzeko ekitaldi erraldoia egingo dute maiatzaren 31n, Bilbon

Bilboko Konpartsak, Donostiako Piratak eta Gasteizko Txosnak alarma mezu bat zabaltzeko elkartu dira gaur Bilbon. Jaiak, gaur egun ezagutzen ditugun bezala, desagertzeko arriskuan daudela diote, “aisia merkantilizatuta dagoen garaian, instituzioek, eredu hori babestu beharrean lehentasuna ematen diete irabazi asmoa duten jarduerei”. Donostiako Piratek, Gasteizko Txosnek eta Bilboko Konpartsek Txosnak arriskuan ekimenaren aurkezpena egin dute gaur […]

Read More… from Txosnak arriskuan daudela salatzeko ekitaldi erraldoia egingo dute maiatzaren 31n, Bilbon

Helduen euskalduntzearen doakotasunerako urrats eraginkorrak eskatu dituzte

Kontseiluak Euskara ezagutzeko beharra helduengan sustatzeko proposamena dokumentua aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean. Bertan, helduen euskalduntze eta alfabetatze sektorearekin elkarlanean landutako Euskara ezagutzeko beharra helduengan sustatzeko proposamena dokumentua aurkeztu du. Proposamenak bi ardatz ditu: ikasketen doakotasuna, eta ikasteko beharra sustatzea. Horretarako tresna bat ere […]

Read More… from Helduen euskalduntzearen doakotasunerako urrats eraginkorrak eskatu dituzte

Nazioarteko Itsaspeko Zinemaren Zikloa Amurriora iritsiko da hilaren 8an

Proiekzioak maiatzaren 8, 15 eta 22an izango dira eta ekainaren 16tik 30era bitartean, La Casonak argazki erakusketa bat hartuko du. Edizio honetan urpeko 700 argazki baino gehiago, 82 film labur eta 27 dokumental jaso dira, horietatik 17 film labur eta 3 dokumental aukeratu dira. Aurten, lehen aldiz, Nazioarteko Itsaspeko Zinemaren zikloa (CIMASUB) antolatu dute Amurrion, […]

Read More… from Nazioarteko Itsaspeko Zinemaren Zikloa Amurriora iritsiko da hilaren 8an

Artium Museoak Josune Velez de Mendizabalen ‘Munstro baten etxean solasean’ obra performatiboa eskainiko du maiatzaren 6an

Lana Velez de Mendizabalek Nestor Basterretxeari 2008an egin zion elkarrizketa batean dago oinarrituta. Antzezpen honekin museoak 2024ko urtarrilean artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiei amaiera emango die. Gasteizko Artium Museoak Josune Velez de Mendizabal (Gasteiz, 1977) kazetari eta aktorearen Munstro baten etxean solasean obra performatiboa eskainiko du maiatzaren 6an, asteartea, 19:00etan. Lanak elkarrizketa bat du […]

Read More… from Artium Museoak Josune Velez de Mendizabalen ‘Munstro baten etxean solasean’ obra performatiboa eskainiko du maiatzaren 6an

Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia maiatzaren 5etik 10era izango da Vital Fundazioa Kulturunean

Laugarren edizioak Bagare sail berria, bat-bateko film laburren maratoia eta euskal film laburren merkatua dakartza.     ICOFF, Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, Vital Fundazioa Kulturunera (Bakea kalea 5, 1. solairua) itzuliko da maiatzaren 5etik 10era. Laugarren edizio honetan Ofiziala eta Nazioartekoa sailei Bagare deiturikoa gehituko zaie. Honetan, sail ofizialean sartu ez diren film labur arabarrak emango […]

Read More… from Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia maiatzaren 5etik 10era izango da Vital Fundazioa Kulturunean

‘Poetak maiatzean’ jaialdia maiatzaren 5ean abiatuko da, Gasteizen

Nazioarteko Poesia Jaialdi honen helburua da herritarren artean poesia zabaltzea, nazioarteko olerkariak ezagutaraztea eta Arabako txoko guztietan poesia hedatzea. Maiatzaren 5ean, abiatuko da Poetak maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdiaren XIII. edizioa. Aurtengo programazioak 70 jarduera baino gehiago bilduko ditu Gasteizen eta 20tik gora Arabako hainbat udalerritan.  Honako hauek izango dira poesiarekin egindako hitzordura joango direnetako batzuk: […]

Read More… from ‘Poetak maiatzean’ jaialdia maiatzaren 5ean abiatuko da, Gasteizen

Arabako Ahozko Memoriaren Artxiboa martxan

Aukeratutako zenbait adinekok Arabako azken ehun urteetako oroitzapenak kontatu dituzte, gure herrien eta biztanleen XX. mendeko erretratua osatzeko. Orain arte 60 ordu baino gehiagoko grabazioak jaso dira Arabako Mendialdean, Añanan eta Gorbeialdean, eta pixkanaka gainerako kuadrillak eta herriak sartuko dira      Arabako ahozko memoriaren transmisioa eta kontserbazioa bermatzeko Arabartxibo proiektua jarri du martxan Vital Fundazioak. “Bizipen […]

Read More… from Arabako Ahozko Memoriaren Artxiboa martxan

Arabako Arte Ederren Museoak ‘Emakumea. Familia eta lana’ erakusketa ireki du, Gasteizen.

Besteak beste, Ignacio Diaz de Olano, Fernando de Amarica eta Pablo Uranga artisten 35 lan jarri dituzte ikusgai  urriaren 19ra arte. Arabako Arte Ederren Museoak askotariko ikuspegietatik jorratzen du bere erakusketa iraunkorra, urteetan zehar osatzen joan den bilduma zabalari esker. Oraingo honetan esaterako, emakumeen irudikapena izan du xede, bi eremuri helduta (familia eta lana), emakumeak […]

Read More… from Arabako Arte Ederren Museoak ‘Emakumea. Familia eta lana’ erakusketa ireki du, Gasteizen.

Gasteizko Amarika zentroak kulturgune izaten jarraituko du

Artearen inguruko 80 bat pertsonak Amarika elkartea sortu zuten otsailean eta aretoa ixteak egungo artearen esperimentaziorako eta hedapenerako finkatutako espazio bat galtzea ekarriko lukeela adierazi zuten. Joan den otsailean Arabako Foru Aldundiak Gasteizko Amarika aretoa itxi eta bertan, Arabako Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentroa irekitzeko asmoa azaldu zuen. Erabaki horren kontra, artearen inguruko 80 bat pertsonak […]

Read More… from Gasteizko Amarika zentroak kulturgune izaten jarraituko du