Gasteizko Pinto pintto taldeak irabazi du aurtengo Arabako Kuadrillartekoa

Bat bateko hamalau talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatuta egon da. Gasteizen eman zaio amaiera aurtengo Arabako Kuadrillartekoari, finala eta jai eguna izan da. Taldeetako parte hartzaileak eta taldeetako lagunak lau talde finalisten bertsoaldiak plazaz plaza entzuteko prest gerturatu dira hiriburura. “Egun polit bat bertso eskola eta eskualde ezberdinetako kideek elkarrekin pasatzeko aitzakia, […]

Read More… from Gasteizko Pinto pintto taldeak irabazi du aurtengo Arabako Kuadrillartekoa

Zuzendari gazteenen hamabi film programatuko ditu Euskal emakume zinemagileak zikloak

Bihar abiatuko da bosgarren eta azken zikloa Gasteizen, ostiralean Donostian eta larunbatean Bilbon. Film hauetako bat proiektatuko da: 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola, 2023); Nina (Andrea Jaurrieta, 2024); Arima (Jaione Camborda, 2019); Un otoño sin Berlin (Lara Izagirre, 2015); Paradise Hills (Alice Waddington, 2019). Euskal emakume zinemagileak zikloaren bosgarren eta azken edizioak zuzendari gazteenen […]

Read More… from Zuzendari gazteenen hamabi film programatuko ditu Euskal emakume zinemagileak zikloak

Laurunbatean jokatuko da Kuadrillarteko finala Gasteizen

Goizean hasiko da finalaren aurrekoa, ondoren lau talderen artekoa izango da eta bazkalostean bi talderen arteko finalarekin amaituko da. Urtarrilaren 18an abiatu zen Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa. Zortzi eskualdetan banatuta hamalau bertso egun ezberdin burutu dira Araban zehar lehen fasean. Bigarren fasea, fase lehiatua izan da, lau finalerdi eta finala. Honela finalerako txartela finalerdi bakoitzeko […]

Read More… from Laurunbatean jokatuko da Kuadrillarteko finala Gasteizen

Mikel Urdangarinek eta Kirmen Uribek jarri diote musika eta letra aurtengo Araba Euskarazeko kantari

Euskararen transmisioari, eta euskara gaur egunera arte ekarri duten hainbat pertsona ezagun eta herritar xumeren ekarpenari egiten die erreferentzia, baita ikastolei eta Araba Euskarazi ere. Hiru hilabete eskas falta dira Arabako ikastolen aldeko jairako. Aurtengoan ekainaren 15ean izango da Olarizun (Gasteiz) eta antolakuntza egunari so dago jada. Aurreko urteotan bezala, bereziki haurrei eta familiei bideratutako […]

Read More… from Mikel Urdangarinek eta Kirmen Uribek jarri diote musika eta letra aurtengo Araba Euskarazeko kantari

Zas Kultur espazioak artistentzako ‘Trashumantes Araba’ deialdia martxan jarri du

Aurten, landa-munduaren eraldaketei buruz hausnartzera gonbidatzen dute antolatzaileek: landa-eremuan bizitzeko modu berriak, lurraldearekiko lotura berrituak, praktika jasangarriak, gazteen itzulera, jakintza tradizionalak eta bizitza kolektiboa. Gasteizko Zas Kultur espazioak Trashumantes Araba deialdia abiatu du aurten ere. Iñaki Larrimbek komisariatutako egitasmoak arte garaikidearen bidez Araba osoa aktibatzea du helburu. “Tokiko artistak landa-ingurunearekin konektatzea da asmoa, sareak ehunduz […]

Read More… from Zas Kultur espazioak artistentzako ‘Trashumantes Araba’ deialdia martxan jarri du

Gaztetxoentzako ‘Soinua Iratzarri’ proiektua martxan da

Egitasmoarekin musika sortzeko prozesura hurbildu eta musika garaikidearekiko sentsibilitatea sustatu nahi da. Deialdira aurkezteko epea apirilaren 2ra arte (egun hori barne) egongo da zabalik. Musika Bulegoak Soinua Iratzarri proiektuaren edizio berri bat abiarazi du, 10 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat. Egitasmoarekin musika sortzeko prozesura ezagutarazi eta musika garaikidearekiko sentsibilitatea sustatu nahi dute. Udazkenean egingo den […]

Read More… from Gaztetxoentzako ‘Soinua Iratzarri’ proiektua martxan da

Kiribil konpainiak ‘Sableak’ ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean Gasteizko Artium museoan

Ipar Euskal Herriko konpainiak bidaia bat proposatzen du haurren irudimenaren unibertsora. Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, Artium Museoan, Kiribil konpainiak emanaldi bat izango du larunbatean, martxoak 15, 17:00etan Haurrei zuzendutako Amarauna programaren baitan, Kiribil konpainiak ‘Sableak’ ikuskizuna aurkeztuko du martxoaren 15ean, larunbata, arratsaldeko 17:00etan. Antolatzaileen esanetan, “txikienen eta haien laguntzaileen gozamenerako euskarazko ikuskizun intimista eta zaindua […]

Read More… from Kiribil konpainiak ‘Sableak’ ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean Gasteizko Artium museoan

Dolmen Enseblek emango dio hasiera Gasteizko Ganbera Zikloari martxoaren 16an

Denboraldia zortzi kontzertuz osatuta egongo da. Kontzertu horiek XVI. mendetik gaur egunera arteko errepertorio musikalean zehar ibilbidea eskainiko dute. Martxoaren 16an hasiko da Gasteizko Ganbera Zikloaren XIV. edizioa. Aurten ere, ekimen honen bidez, programazio berezia eskainiko da, ekoizpen propioan eta Gasteizko egitura musikalaren sorkuntzan oinarrituta. Proiektu honen helburua da Gasteizko musika-programazioa aberastea eta tokiko musikariei […]

Read More… from Dolmen Enseblek emango dio hasiera Gasteizko Ganbera Zikloari martxoaren 16an

‘’Etengabeko (ber)eraikuntzan’ olerki-liburu ilustratua garatzeko baliabide ekonomikoak lortu dituzte Julene Gatzagaetxebarriak eta Sara Oregik

Itsulapikoa.eus plataformaren bidez, 5.887 euro lortu dituzte proiektua egin ahal izateko. Maiatzaren 8an Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean aurkeztuko dute lana. Urtarrilaren 15ean Itsulapikoa.eus plataforman Julene Gatzagaetxebarria eta Sara Oregi gazteen proiektua gauzatzeko diru-bilketa kanpaina jarri zen martxan, eta 40 egun pasatxoren ondoren lortu dute beren gutxieneko helburua. 5.887 euro lortu dituzte proiektua egin ahal izateko, […]

Read More… from ‘’Etengabeko (ber)eraikuntzan’ olerki-liburu ilustratua garatzeko baliabide ekonomikoak lortu dituzte Julene Gatzagaetxebarriak eta Sara Oregik

Bertso Udalekuetan izena emateko epea zabalik da

2025eko Bertso Udalekuetako txandak Uitzin, Bidarrain, Zuhatzan eta Sarrian izango dira, guztiak uztailean. Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetan izena emateko epea ireki du hilaren 16ra arte, “oraindik udaberriaren atarian bagaude ere, udako planak egiteko garaia iritsi da: bertso udalekuetan izena emateko sasoia. Gaurtik hasita martxan da izen-ematea, eta webgune honen atarian dauden galdetegien bidez egin ahal […]

Read More… from Bertso Udalekuetan izena emateko epea zabalik da